11
Mar
2012
20:08

Aditu uxatzaileak

Uste dut pedagogian aditu askok gehiegi teorizatu dutela ikas-irakaskuntza prozesuaren inguruan, ikaste prozesuari kutsu zientifikoegia ematen ahalegindu dira, izen potoloegiak erabili dituzte gauza sinple asko esplikatzeko, artifizialki konplikatu dute berez azkoz ere sinpleagoa izan beharko lukeen zerbait. Hain “maila altuko” pedagogiak, profesional asko uxatzea besterik ez du lortu.

— Jolaus

Jolausek IKTeroak-en guztiokin partekatu duen azken gogoetatik pasarte hau aukeratu dut. Ideia hori ez da entzun-sentitu dudan lehenengo aldia, eta gauza asko azal ditzake, hala bada.

 

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Horixe da nik pertsonalki

jolaus (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2012, Martxoa 12 - 08:02(e)an.

Horixe da nik pertsonalki sentitu dudana eta nire inguruan nabaritu dudana irakasle lanetan hasi nintzenetik. Ez ditut bestelako errealitateak ezagutzen (unibertsitatearen kasua, helduen alfabetatzean diharduzuenon kasua...) beraz baliteke ausartegia izatea nire analisi horretan, ez dakit.

Esku artean izan ditudanean Curriculum Ofiziala, edo Euskal Curriculuma, edo "goitik" diseinatutako unitate didaktikoak, ezinean ibili naiz txostenak goitik behera irakurtzerakoan, nagikeria ikaragarria sortzen didate horrelako totxo ulergaitzek. Ulertzen dut marko teoriko minimo bat egotea derrigorrezkoa izan daitekeela baina azkeneko zehaztapen mailara iristerakoan irakasleak uxatu beharrean, hauek erakartzeko moduko hiztegi eta eredu praktikoak behar ditugu, irakasleak egiten duenaren inguruko hausnarketa eragingo dutenak behintzat, bere jarduna autoebaluatu eta hobetzen lagunduko dutenak. Ze orain daukagunarekin, irakasleak akojonatu egiten gara txosten hauek irakurtzen ditugunean, ez gara gai sentitzen dokumentu ofizialetan datozen ekarpenen inguruan balorazio minimo bat egiteko, goi-mailako pedagogia horren aurrean akritikoak bihurtzen gara argumentu faltagatik eta, ondorioz, zuzenean pasatzen copy&paste bat egitera, zer jasotzen ari garen batere garbi izan gabe askotan. Eta gero kontraesan handiak ikusten dira paperean jasotako unitateetan ipini duguna eta eguneroko praktikan egiten dugunarekin. Adibide bezala, oraintxe bertan, gure ikastolako guraso batek zikloko helburuak ezagutu nahi zituela planteatu dio bere semearen tutoreari. Zikloko irakasleak erabat urduri zeuden, izan ere, aurrean aipatu dudan kontraesan horietaz eurak ere jabetzen dira.

Nik uste dut ikas-irakaskuntza prozesua curriculumetan jasota dagoen moduan, artifizialegia agertzen dela, gehienetan modu linealean zehaztuta dator eta gainera estankoa da (edo horrela ulertzen dugu irakasle askok). Eta nire irirtziz ikas-irakaskuntza prozesua zerbait naturalagoa eta sinpleagoa da, lineala inondik-inora ez dena (horrek ez du esan nahi helburuen zehaztapena egin behar ez denik, baina ikaskuntza prozesu informaletan, adibidez, hauek ez dira inoiz modu linealan eskuratzen) eta irekia izan behar dena, praktikara eramaterakoan ager daitezkeen faktore desberdinetara egokitua.

 

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Aditu uxatzaileak

Sindikatu edukia