Labur, helduen euskalduntze-alfabetatzearen inguruan oharrak batzeko gunea. Estekak, aipamenak,ideiak... Atoan, okurritu eta ikusi ahala. Karrajuaren osagarri.

E-eredua

Nafarroako euskara zerbitzuek e-eredua asmatu dute, euskaltegien eredua. Hori da aurtengo matrikulazio kanpainaren ardatza.

3.444445
Batez bestekoa: 3.4 (9 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Irakurtzeko testu nekagarriak

Arazo horren konponbidea egitura informatiboan daukate hizkuntzek, eta ez maila gramatikalean, orain arte uste legez

— Mitxel Kaltzakorta

Zelan ordenatu egoki informazioa testuetan? (I) liburua egin du Mitxel Kaltzakorta irakasle erretiratuak. Asmoa testuak eraikitzen laguntzea, testu irakurgarriak eta "komunikagarriak" alegia.

Albistea Sustatun.

3.636365
Batez bestekoa: 3.6 (11 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Lagunekin hitzordua

Estoy contenta, porque llega un momento que ya no quedas para hablar euskera, quedas con los amigos

— Maria Jose (Santurtziko Berbalaguna)

Santurtziko berbalagun batzuekin batu eta erreportajea egin dute El Correokoek: Hablando se entiende la gente... en euskera

3.26923
Batez bestekoa: 3.3 (26 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaltzaindiaren arau berriak: Afrikako leku-izenak

Uda amaitu da baina mundua ezagutzeko gogoa ez Bilboko Plaza Barrian. Saharaz hegoaldeko leku-izenak eta Afrika kolonialeko izenak arautu ditu akademiak arau bitan.

Idazlanetan-eta zuzentzen gozatzeko motibo gehiago lagunok.

3.235295
Batez bestekoa: 3.2 (34 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara ondorioztatzen, domina Brasilera

Urte olinpikoan, kirol eta parakilrol ez ezik, fisika olinpiadak ere badira. Estonian egin dira hain zuzen ere 2012 honetakoak.

Probetako bat hizkuntza ezezagun batean (euskara hain zuzen ere) ondo eta gaizki fomulatutakoak antzematea da, logika jokoak azken baten, eta horretan Sao Pauloko Ivan Tadeu Ferreira Antunes Filho izan da nagusi. Bejondeiola bada.

Hizkuntza bat logikak gobernatzen duen egitura ere bada azken finean, irakaskuntzan hori gutxietsi nahiz handiesteko joerak egon badira ere.

3.02857
Batez bestekoa: 3 (35 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Duolingo martxan

Duela hilabete batzuk hemen eman genuen Duolingoren berri. Interneteko edukiak itzuliz hizkuntzak ikasteko sistema berritzailea edo.

Martxan jarri da orain eta hor goian, bideoan, azaltzen da zer den.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Kanpainak: Donostia

Udareari koxk egitea nahi dute Donostiako euskaltegiek. Sasoiko fruta da eta ez luke zailegia izan beharko.

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Kanpainak: HABE

Krisiak zer ekarriko eta -gehien bat- zer ez ekarriko gabiltza. Baina trankil iraileko matrikulazio kanpainak inoiz baino arma eraginkorragoak izango ditugu aurtengoan. Baietz!

HABErenarekin hasi gara. "Nik ere nahi dut".

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

EH Bildu: doakotasuna

Helduen euskalduntze alfabetatze sektorearen finantziazio iraunkorra bermatu eta euskara ikasteko doakotasuna eta sektoreko agente guztien arteko osagarritasuna sendotu.

— EH bildu

Bai, hauteskudeak datoz laster sartaldeko lurraldeetara, eta gureari dagokionez alderdiek zer agintzen diguten hasiko gara errepasatzen.

Agerpen ordenan hastearren, euren euskararekiko programa mintzagai publikoa izan baita, EH Bilduk zer asmo duen ekarriko dugu.  Funtsean goiko horiek hemendik hartuta.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara Reading #1

Sarean topatzen diren bitxikeria horietako bat. Poliglota finlandiarra euskararen irakurketaren erakusteka egiten.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez