itzulpena

Duolingo martxan

Duela hilabete batzuk hemen eman genuen Duolingoren berri. Interneteko edukiak itzuliz hizkuntzak ikasteko sistema berritzailea edo.

Martxan jarri da orain eta hor goian, bideoan, azaltzen da zer den.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Duolingo

@luistxo. Luistxo Fernandezi esker ezagututako bideoa. Bertan, Internetek ahalbideratzen dituen proiektu eskergei buruzko ideia erakargarriak ageri dira. Duolingo dugu horietako bat, Internet osoa hainbat hizkuntzatara itzultzeko proiektua, hain zuzen. Horretarako hizkuntza ikasleen lana baliatuko dute, berauek izango baitira itzultzaileak. Eztabaidagarria da zer-norainoko balioa izan lezakeen itzulpenak hizkuntzaren eskurapenean. Baina bada bideoaren hitzartean zer pentsatua ematen duen ideia bat: nahiz eta hizkuntza ez jakin, hitzen esanahia jakinez gero, gizakia gai da esaldiaren esanahia inferitzeko eta ekinbide horretan sortzen diren akatsak adimen kolektiboak zuzen litzake. Zer esanik ez, itzulpenarena ezin da ikaskuntza modu integraltzat hartu baina, agian, Duolingo bezalako proiektuak integragarriak dira ikas-irakas prozesuetan. Oxala Dulolingo proiektuan euskarak presentzia izango balu!

Orain arte idatzitakoa irakurrita, iruditzen zait ez diodala mesede handirik egiten bideoari, nire hitzak baino askoz interesgarriagoa baita. Aurkezpen eredugarria iruditu zait: ideia potenteak ditu, ondo azalduak, umorea tartekatuz, hurbiltasuna adieraziz, diapositibak egoki eta modu anitzean erabiliz... Eredugarria, alajaina!

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Erabili duzuna ez bazenu erabili

Joxe Rojas lagunak itzulpen nahasgarri hau aurkitu du hipermerkatu baten. Erabili ez duzun poltsa erabili ez bazenu, gastatu duzun zentimoa ez zenuen gastatuko edo berdin gastatuko zenuke agian, baina poltsa ez baduzu erabili hobe erabili bazenu.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Interpreteak eta hiztunak

Helburua ez da kabinak jartzea eta kabinetan interpreteak egotea; hiztunak behar dira kalean, legebiltzarrean, negoziazio kolektiboetan, sindikatuetan... Hizlariak izan behar dira teknikariak, arduradunak, irakasleak, zinegotziak eta gai guztiez mintzatu behar dira, ez soilik Korrikari eman beharreko laguntzari buruz.

— Joseba Urkia (Itzultzaile Zerbitzu Ofizialeko interpretea)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Azpitituluak hizkuntza-klasean

EcLEcTIC blogean bideoen azpititulatzea hizkuntza-klasean erabiltzeko ideia batzuk eman dituzte. Gogoratu hau daukagula hemen hurbil.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Mundua ulertzen

Zer gertatuko da Blogetan, sare sozialetan, idatzi edo jasotzen ditugun testuak automatiko itzultzean? Txinara joan eta bertako kartelak ulertzen hasten bagara? Edota, beste pertsona batekin bere hizkuntza ezagutu gabe, zuzenean komunikatzeko aukera badugu?

 

— Gorka Julio

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Kopuruak eta kantitateak

2itzul blogean "kopuru" eta "kantitate" terminoen inguruko mezua, itzulpenerako eta erabilerarako gomendioak. Alfontso Mujika eta Patxi Petrirenaren eskutik.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Matxin: euskararentzat itzulpen automatikoa garatzen

Elekakoek Sustatu eman digute Matxin itzulpen automatikorako sistemaren hobekuntzaren berri. Dagoeneko sistema erabilgarri dago opentrad gunean. Gaztelaniatik euskara eta euskaratik gaztelaniara egin daitezke itzulpenak.

Gogoratu prototipo fasean dagoela oraindik (hala ohartarazten du opentrad-ek), eta itzulpen xelebreak ere topa daitezke. Adibidez:

  • "Etorri hona" > "Ven aquí majo (al futbolista)"
  • "Aitak amari gona gorria ekarri" > "A su madre falda rojo aportar su padre"
  • "¿Como se dice?" > "Esaten da". Baina zorrotza da, "Como" horretan azentua falta da eta "Cómo" jarrita espero den "Nola esaten da?" ematen digu.
  • "Estoy aprendiendo euskera" > "Euskara ikastean ari izan naiz"

Kontuak kontu, pozgarria horrelakoetan aurrerapausoak ematea, eta ematen jarraitzea.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

eginez gero / egitekotan

Fernando Rey Escalera itzultzaileak baldintzazko forma hauek erabiltzeko eta bereizteko gomendio batzuk eman ditu 2itzul blogean.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Komunikazioa eta esentziala

Komunikatzeaz soilik arduratzen den itzulpenak komunikazioa baizik ezin transmiti dezake: bestela esanda, esentziala ez dena.

— Walter Benjamin

Walter Benjamin filosofo alemaniarraren Itzultzailearen zeregina (hemen daukazue ale bat gaztelaniaz) artikuluaren iruzkina egiten dabil Iñigo Roque Idazkolaren takatekoak (lehen Notebook) blogean: Benjamin interpretatzen eta Ez du ematen ituzulpena denik.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez