jardunaldiak

Ebaluazioa, Europako Markoa eta hizkuntza gutxituak, jardunaldiak Bilbon

Ebaluaketa-lana Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuan: aukera polita hizkuntza gutxituentzat dute izena jardunaldiek, eta HAEE/IVAPek antolatu ditu. Bilbon egingo dira ostegun-ostiral honetan. Ez zaie publizitate handirik egin baina programa (pdf) interesgarria dute.

Via @plonbide.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

ELE topaketak: gramatika eta trebetasunak

Bihar eta etzi Malagan ELE irakasle eta argitaletxeen topaketa egingo dute Malagan. Urruntxo daukagu hemendik, hala ere gai interesgarria jorratuko dute, gramatika komunikazioan testuinguruan (hizkuntz-jarduerak, kultura, pragmatika, teknologia...).

Jardunaldiak emandakoak sarean zabaltzen badira, interesgarriak izango dira, dudarik gabe.

Via jramónELE

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Getxolinguae2011: irakurmena

Urte batzuetako ibilbidea egin du Getxolinguae jardunaldiak, eta aurten ere programa polita eskaintzen du, irakurmena izango da ardatza.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

IV. Soziolinguistika jardunaldia

Soziolinguistika Klusterrak urteroko erritmoa hartuta IV. Soziolinguistika Jardunaldia prestatu digu otsailaren 18rako.

Soziolinguistikaren ezagutza, zabalpena, dibulgazioa, prestakuntza da gai zentrala. Izen ezagunen bat ikusi dut zerrendan portzierto.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

ELE Encuentro práctico 2010

International House Barcelona eta Difusión argitaletxeak Encuentro práctico de profesores de ELEren 2010eko edizioa antolatu dute. Hiru lekutan egingo da: Bartzelona, Krakovia eta Würzburg-en.

Bartzelonako topaketak bere bloga atondu du, eta hor, programarekin eta infomrazioarekin batera, eztabaidak eta debateak bideratzeko asmoa dute. Honekin hasi dira adibidez:  Ser profesor en un mundo digital

Honelakoak irakur daitezke adidibez:

No te preocupes, Mari Puri. Los freakys de las TIC pecan de eso, de hacer ver que la tecnologia es complicada cuando no lo es: si fuera complicada, jamás hubieran tenido el éxito que han tenido gadgets como el iPhone, o páginas como Facebook.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Edutec 2010 Bilbon

Datorren astean, hilaren 3tik 5era EHUk antolatzen duen Edutec 2010 izango dugu Bilboko Zazpi Kaletan. Elearning 2.0 kontzeptua nabarmentzen da, eta izen handiak ikusten dira programan, George Siemens besteak beste.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

IKTen erabilera gaztelaniaren irakaskuntzan: jardunaldiak

Atzo, gaur eta bihar Madrilen Jornadas Internacionales sobre el uso de las TIC en la enseñanza del español como lengua extranjera egiten ari dira. Espainiako Hezkuntza Ministeritzaren Redele aldizkariak antolatuta.

Eta azkenotan ohikoa egin den modura jarraipena egiteko aukera ugari ditugu: Zuzeneko streaming-a, Twitter-en #redele etiketa, Facebook-en, edo Ning-en sortu den talde honen bidez.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Getxolinguae 2010

Maiatzean egingo aurten, egitaraua eta eduki batzuk aurreratzen hasi dira dagoeneko.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Udaltop bloga martxan

Udaltop jardunaldien inguruko blogean berrikuntzan egin dira. Hona hemen handik bidali diguten mezua:

Udaltop jardunaldien bloga martxan da

Facebook eta Twitter sare sozialetan erabiltzailea zabaldu du Udaltopek, ezagutza partekatzeko eta mezuak zabaltzeko bide berriak landuz.
Iaz, Udaltop udaletako euskara-zerbitzuen topaketen lehen edizioan, “Nola indartu euskararen erabilera familietan?” gaia jorratu zen. 2010eko apirilean izango diren bigarren jardunaldietarako hainbat berrikuntza prestatu dira, hala nola, bloga eta sare sozialak.
Udaltop.com webgunean dagoeneko martxan den blogaren helburua parte-hartzaile eta antolatzaileen arteko harremana sustatzea, 2010eko edizioaren gaiaren eta egitarauaren definizioan parte hartzea eta zeuen iruzkinak helaraztea da.
Esan bezala, bloga ez da aurtengo edizioko berrikuntza bakarra. Facebook eta Twitter sare sozialetan Udaltop erabiltzaileak sortu dira eta horiei esker, Udaltop sareko partaide izan daiteke edonor. Hau da, udaletako euskara-zerbitzuen topaketetan interesa duten beste kideekin mezuak partekatzeko eta antolatzaileek igorritako informazioa jarraitzeko aukera izango da.
Gainera, blog berriak RSS jarioa du. Beraz, edozein RSS agregatzailetan iturri hori gehituz gero informazio gaurkotua jasoko da.

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Jagon Jardunaldietako hitzaldiak

Euskaltzaindiak webgunean jarri dizkigu ostiral honetan Bilbon emango diren hitzaldien laburpenak. Gaien artean gure arloarekin lotutako hau:

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez