testuak

Flexbook: testu-liburuak elkarlanean sortzeko tresna

Hezkuntzarako eduki irekiak sortzen eta lantzen lagundu nahi du zerbitzu honek. Testu-liburuak, edo hezkuntz-testuak askoren artean sortu, landu, osatu eta eguneratu daitezke. Sarean ikusi edo inprimatzeko aukera ere ematen du.

Via Cuaderno Intercultural

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikea aktibitateak

Termino deigarria aurkeztu digu Lola Torresek Nodos Elen: Ikea aktibitatea. Honela definitu du:

El término actividad Ikea hace referencia a todas aquellas actividades pre-fabricadas, que encontramos en la mayoría de los libros que utilizamos en clase. Actividades que son hechas por y para el profesor y normalmente no tienen en cuenta ni al aprendiente ni el momento presente...

2.0 etiketaz eta materialaz ari dira gehiago Nodos Elekoak, baina Testu libururik gabeko eguna  ere ospatzen ari dela...

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Tucent: komentatu testuko pasarteak

Internetek testu idatziei ekarri dien gauzetako bat irakurleak testua komentatzeko edo osatzeko aukera izan da. Blogen osagai ezinbestekoa dira iruzkinak esate baterako. Hala ere, iruzkinak eta erantzunak egiteko aukera testuaren ostean izaten dugu normalean, eta pasarte edo hitz zehatz bati erreferentzia egin nahi badiogu ere, beheko zerrenda horretan egin behar zaio ezinbestean.

Hizkuntzen ikas-irakaskuntzan hala ere, hainbat zer eginetarako interesgarria izan daiteke testuaren erdian, haren pasarteetan iruzkinak gehitu ahal izatea: zuzenketak, erantzunak, iradokizuna.... Tucent zerbitzuak geure blog, wiki edo webguneetan hori egiteko aukera ematen digu.

Tucent-en kontua egin eta nahi dugun testuarentzat foroa sortuko dugu. Foro horrek kode txiki bat emango digu testua dugun orrian txertatu eta gure irakurleek aukera izango dute nahi duen pasartean iruzkina txertatzeko. Iruzkin horiek orrian bertan edo Tucent-en sortu dugun foroan ikusi ahal izango ditugu.

Probako orri bat sortu dut ikusi eta proba egin dezazuen: Tucent: proba.

Zer hobetu asko dauka Tucent honek, baina interesgarria eta erabilgarria iruditu zait iruzkinak egiteko eta erakusteko bide hori. Zer deritzozue?

Wwwhat's New-ren bidez.

4.75
Batez bestekoa: 4.8 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

LangoLab: hizkuntzak ikasteko bideoak eta testuak

Interneten beste zerbitzu bat hizkuntzak ikasteko. LangoLab honek Youtube-tik hartutako bideoklip batzuei transkripzioa gehitu eta azpititulu modura jartzen du. Horrekin batera aukera ematen digu transkripzioko hitz batean klikatuta leihotxo batean haren esanahia kontsultatzeko, edo oharrrak eta galderak egiteko hitz horren inguruan.

Bideoez gain testu idatziak ere eskaintzen ditu irakurgai modura, eta blog batzuk ere badaude. Guztietan ematen du aukera hitzen esanahia kontsultatu eta oharrak eta galderak egiteko. Azken batean Aizu! eta HABE aldizkarietan adibidez ikasleari irakurtzen laguntzeko erabiltzen denaren antzeko sistema (alboko hiztegitxoa) ekarri du internetera  LangoLab honek, garatuago eta osoagoa.

Hitz gehienetan oraindik  ez dugu definiziorik aurkituko hala ere, hiztegiekin arazoak dituztela ematen du. Dena dela, hitzen adierak aurkitu eta iruzkinak egiteko leihotxo hori oso interesgarria iruditu zait, horretarako eta beste gauza batzuetarako, ikaslearen idazkietan iruzkinak egiteko adibidez.

Wwwhat's New-n ikusia.

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Klaserako testu baten bilakaera historikoa

Patxo Landak Tres Tizasen klasean urteetan erabili duen testu baten historia egin digu: fotokopiatik blogera, walkmanetik mp4ra, beti ere testuaren hezurdura errespetatuta. Pentsatu dut bat baino gehiago ibiliko dela oraindik duela 10 urtetik gora duen fotokopia behin eta berriro erreproduzitzen. Ala ez?

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Anjel Lertxundi: internet eta idazteko era

Anjel Lertxundik gogoeta hau utzi zigun atzo Mahatserriko Irakurlearen Tartean. Internet eta teknologia idazteko erak, ohiturak, formatuak eta bideak zelan dabiltzan aldatzen azaldu zigun. Idazlearen eta interneteko erabiltzailearen esperientzia pertsonaletik abiatuta, formatu eta bide berriak jorratu eta probatzen dituen idazlea da Andu, konplexu eta aurriritzi barik.

Aintzat hartzeko gogoeta duda barik. Eta eredugarria Anduren jarrera, nire uste apalean.

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

EGA azterketan idazteko #EGA=$

Azterketa honetan idatzitako testu eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak [Jarri zure izena](e)k dauzka.

[Jarri zure izena](e)k bere buruari aitortzen dio, edozein unean eta aurretiaz ohartarazi gabe, berton dagoen informazioa edo haren konfigurazio zein itxuraren aldaketak eta eguneraketak egiteko ahalmena.

Bai testuen irakurketa, bai bertan dagoen informazioaren erabilera, erabiltzailearen ardurakoak izango dira. Aipatutako irakurketak edo informazio erabilerak sor dezakeen ondorio edo kaltearen inguruan, [Jarri zure izena](e)k ez du inolako erantzukizunik izango, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorioak diren egintza guztietan izan ezik.

[Jarri zure izena](e)k ez du bere gain hartzen testuan hirugarrenek egindako zuzenketetatik, iruzkinetatik edo testuaren edukietatik sor daitekeen inolako erantzukizunik.

Azterketa honek duen informazioa baimenik gabe erabiltzeak eta baita ere [Jarri zure izena](r)en jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek, aipatutakoari legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote eta, horrela badagokio, horren ondorioz diren erantzukizunetara.

Aurten EGA azterketa (edo bestelakoren bat ere bai badaezpada) egiteko asmoa daukazuenoi azterketan, idazlanaren amaieran testu hau idaztea gomendatzen dizuegu.

Badaezpada... Gure obra edonoren eskuetan jausten bada edo.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Xedeak eta xedeak

Xede guztiak ez dira zilegi. Dugun euskara maila erakustea, esaterako, EGA azterketa egin behar duenarentzat izan liteke egoki, baina hortik kanpo oso gutxitan.

— Joserra Garzia

(Ahozko) Komunikazioa: eginak egin, badugu zer egin (Jendaurrean Hizlari liburuaren harira). Administrazioa Euskaraz aldizkariaren 62. zenbakian argitaratutako artikulua (pdf. 20.orr)

Lan ta Lan-en bidez.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bilatu albisteak

Euskal Herriko euskarazko berrien bilatzailea albiste bilatzailea

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Mikronarrazioen lehiaketa

EuskoSarek antolatu du hirugarren aldiz. Testu laburrak sortu eta irakurtzea hizkuntzaren ikaskuntzarako jarduera interesgarria izan daiteke. Gainera 300 hitzeko neurria ere ezaguna dugu, ezta?

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez