materiala

Material inportanteena

... material eskolarrik ez zegoen, baina material eskolarrik inportanteena bazuten, hizkuntza bera.

— Anjel Lertxundi

Anjel Lertxundik hitzaldia eman zuen lehengoan Elgoibarren Euskara ala ezkara zikloan. Ikastolan irakasle jardundako denbora gogoan materialaz pentsatzeko moduko ideia labur hau ekarri digu.
Hitzaldiaren kronika zehatza eta bideoa jarri dizkigute Elgoibarko Izarraren blogean: "Euskara, nire errepublika" (Anjel Lertxundi)

Bideoa hemen ere ikus dezakezue:

Anjel Lertxundi “Euskara, nire errepublika” hitzaldia Elgoibarko Kultur Etxean from berrigorri on Vimeo.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikasleari nola eskatu gauzak?

Describe tus últimas vacaciones. Y pregunté yo... ¿las vacaciones se describen o se cuentan?
(..)
Escribe una redacción de tema libre (100 palabras). Y pregunté yo... ¿para qué?

— J. Ramón

Klaseko aktibitateen azalpenak nola ematen diren ikastaro batean lantzen ibili ondoren hango gogoetak ekarri ditu J.Ramónek bere blogera: Las instrucciones (1) (JRamon ELE)

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Klaseko hizkuntza

Eta klaseko gauzak egiteko zer esan behar du ikasleak? Hasiera-hasieran dagoen ikasleak klasean jarduteko hainbat gauza esan behar izaten ditu, eta horiek ez ditugu beti aurretiaz "landu". Gogoeta egin du horretaz J.Ramónek (blog hau gomendagarria da benetan), eta gaztelania klaserako proposamen xumetxo bat ere bai (euskarara itzultzeko arazo handirik emango ez lukeena).

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

#ikaseus: euskara ikastaroa Twitter-en janzten

Atzerritarrentzako euskara ikastaro baterako sarean dauden material eta baliabide batzuen zerrenda Twitter-en biltzea pentsatu du Ainhoa Ezeizak, #ikaseus etiketa sortu eta hor dabil Twitter-zerrenda egiten, eta etiketa hori edonork erabil dezake gainera. Beraz, Ainhoari, bere ikasleei, zein euskara ikasi nahi lukeen edonori lagundu nahi badiozue, hor duzue etiketa.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Aittamak: gurasoentzako materialak

Gernika-Lumoko Udal Euskaltegiak Aittamak izeneko materiala prestatu du gurasoentzako ikastaroetarako. 12 unitate dira eta erreferentziako artikulu horretan dugu bat. (pdf)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Dokumentalak euskaraz Argia.com-en

Bi asterik behin euskaraz egindako edo euskaraz azpititulatutako dokumentala eskaindiko digute Argia.com-en. Horrez gain, lizentzia librearekin egindakoak izango dira gehienak.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

DAO

Ar Redadeg laster abiatuko dela, Bretainian hizkuntza helduen irakaskuntzan diharduen DAO erakundearen berri ekarriko dugu hona. Bretoiera ikasteko zentroak eta eskolak koordinatzeaz gainera, materialgintza eta prestakuntza zerbitzuak ere eskaintzen ditu.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Instruzkioen garrantziaz

Las instrucciones deben ser claras y concretas porque de ellas depende el éxito del trabajo en clase y requieren, por parte del docente, de gran atención y esfuerzo y deben incluir, desde nuestro punto de vista, los siguientes elementos:

  • Objetivos de la actividad o tarea.
  • Forma de trabajo (individual, en parejas, en pequeños grupos...)
  • Resultado final que se espera (un texto, una presentación, un mural, unas conclusiones que se van a exponer...)
  • Modelos de lengua.
  • Distribución del tiempo.
  • Información suficiente que permita contextualizar la actividad y vincularla con la realidad y con la necesidad de invertir tiempo y esfuerzo en realizarla.
  • Si fuera posible, mostrar los resultados de esa misma actividad o tarea que han hecho ya otros alumnos.

La "ilusión óptica" en este caso será de un incalculable valor:

predisponemos positivamente al alumno al trabajo, lo motivamos, le damos seguridad en lo que está haciendo (proceso) y hacia dónde se debe encaminar (resultado).

— José Ramón

Klaseko aktibitate guztietan ikasleari instrukzioak argi eta ondo ematearen garrantziaz gogoeta eskaini digu J. Ramónek.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hitzen eta testuen koloreak

Hitz-motak baino zerbait gehiago lantzeko proposamen interesgarria ekarri du Marcos Cadenatok Tres Tizasera.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikasmaterialak eta zuzentze-lanak: ikastaroaren testuak eskura

UEUk 2008an antolatu zituen ikastoroen artean "Ikasmaterialak eta zuzentze-lanak" dugu. Urtebetea joan da,  eta Unibertsitatea.net-en ikastaroko materialak aspaldian jarri zizkiguten eskura pdf fitxategi batean (2,5 mb), nahiz eta orain konturatu garen. Luzea da (132. orr.), baina gauza interesgarriak eta gutxitan irakurtzeko parada izaten dugunak. Iñigo Roquek hasierako atalean ikasmaterialetarako testugintzari eskainitako pasartea adibidez (9. orr.).

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez