ikastea

Komunikazio arazoak

Los mayores problemas de comunicación se deben a la falta de vocabulario, más que a problemas gramaticales

— Maribel Gonzálezek hartutako oharra

Lde Lengua podcast-eko 29. saioan Jose Luis Álvarez Cabanillasi entzun ondoren ohar eta gogoeta batzuk egin ditu Maribelek. Ikuspegi lexikoaren berri izan ondoren jaso dituenetako bat da goiko hori.

El enfoque léxico (Maribelele)

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Sare sozialetan ikastea

the methods of learning in networks are not new, however. People have always learned in social networks

— Stephen Downes

"Sare sozialetan ikasteko metodoak ez dira berriak aldiz. Jendeak beti ikasi du sare sozialetan."  Teaching in Social and Technological Networks (Connectivism).

Stephen Downesen artikulu interesgarria, sareko testuinguru hauetan irakaslearen 7 funtzioen zerrenda egin digu ere bai. Blog Nodos Elen dugu laburpena gaztelaniaz.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ausardia kontua

La única arma que tenemos para aprender una lengua es 'chapucearla' porque, en cuanto te corrigen, avanzas un poco más. Aquí sois muy reservados, tenéis miedo a hacer el ridículo y a equivocaros, pero hay que lanzarse

— Masengo Inamfumu (etorkin kongotarra)

Errportaia honetan irakurri dugu:Vitoria habla más de cuarenta lenguas (El Correo)

Ricardok gomendatuta.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Puntuak eta hariak

Eta, lehen esan bezala, sarea egiteko, puntuak bezain garrantzitsuak dira hariak, eta uste dugu Getxoko euskararen sare honetan puntu gehiago dauzkagula hariak baino. Institutuko ikasleek tabernariarekin euskaraz egiten badute, badago haririk; euskaltegiko euskara ikasleak udaleko langile euskaldunarekin euskaraz egiten badu, badago haririk; koadrilako lagunek ere UK irakurtzen badute, badago haririk. Hariak lotzen ditu sarearen puntuak, familia barruan, koadrilan, gurasoen artean, lankideen artean.

— Sarea josten ekimena

Getxoko euskara eragileek ipini dute martxan Sarea josten ekimen hori, interesgarria egiten duten planteamendua, euskararen sareak puntuak ez ezik (eta gehien bat) hariak behar ditu.

Egizu Getxo euskadun-en blogean irakurrita.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Akats txikia

Mauro Entrialgoren zinta Públicon (klikatu gainean hobeto ikusteko).

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikastola, euskara ikasteko beste blog bat

Euskara ikasten laguntzeko Ikastola: aprende vasco blog hau aurkitu dugu. Izena, disenua eta edukiak klasikoak oso. Ikastaro klasikoen antzera ikasgaietan antolatuta.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Herri bat, mundu bat

Euskaltuben aurkitu dugu bideo hau. Etorkin batzuek kontatzen digute hizkuntza (gaztelania eta euskara) ikasteko prozesua, sentsazioak, ibilbidea, pausoak... polita eta interesgarria oso.

Bideoa Jose Manzanedak sinatzen du eta euskaraz bikoiztuta  eginda dago, beste hizkuntzetako esanak bikoiztuta.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara The New York Times-en 1899an

...euren hizkuntza ere badute, Asiakoen tankerakoa. Edengo lorategian berba egiten zelakoan daude. ‘Vascuense’k hogeita bost euskalki ditu, eta atzerritarrentzat hain da zaila ikasteko ezen George Borrowk berak ere berba egiten zuen “zailtasun handiaz”. Ikasle nekatu batek etsi eta gero esan zuenez, “berbak oro har dira idatziz Solomon eta ahozkatuz Nebuchadnezzar".

Berton aldizkarian eman digute Bates-ek The New York Times-en kontatu zuenaren berri: Begoña The New York Times-en

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Traumak eta mundu berriak

...nik euskararekin ez dut hemengo jende askok daukan harreman traumatikoa. Alderantziz, hitz bakoitzak, esaldi bakoitzak mundu bat eman zidan, eta eman zidan gaitasuna gauza gehiago esateko, jendearekin gauza gehiagori buruz hitz egiteko, testuak ulertzeko... Hasieran ez nuen ezer ere ulertzen, gero bat batean hasi nintzen entenditzen... eta erabat ezezaguna zitzaidan zerbait hasi zen irekitzen, lehen niretzat existitzen ez zen mundu bat.

— Petra Elser

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntzak ikasten

...gaur egun ez gaituzte horretarako prestatzen, lehenengo irakaspenak ematen dizkigute ( batzutan oso modu desegokian), eta bere lana hor bertan bukatu dela uste dutenean zure esku uzten dute egiteke gelditzen zaizun bidearen erantzunkizuna, jakinda lana erdi bukatu gabe uzten dutela.

— egaixone

"Egaixone" hori Blogari.net-en lantzean behin agertzen den blog anonimo horietako bat da. Ez nintzateke ausartuko norena den esaten. EGA prestatzen dabilen ikaslea ote? Santurtziko norbait dela dirudi.

Hitzak hartu ditugun mezuan ez dabil euskara ikasteaz soilik, hizkuntzen ikaskuntzaz baino. Hizkuntzak ikastea

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez