ikaskuntza

Sare sozialetan ikastea

the methods of learning in networks are not new, however. People have always learned in social networks

— Stephen Downes

"Sare sozialetan ikasteko metodoak ez dira berriak aldiz. Jendeak beti ikasi du sare sozialetan."  Teaching in Social and Technological Networks (Connectivism).

Stephen Downesen artikulu interesgarria, sareko testuinguru hauetan irakaslearen 7 funtzioen zerrenda egin digu ere bai. Blog Nodos Elen dugu laburpena gaztelaniaz.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntzak jakitea naturala da

...por la información que tenemos gracias a las personas mayores, parece ser que el estado normal del ser humano es hablar tres o cuatro lenguas en situación nada traumática. Lo raro es precisamente lo contrario.

— Juan Uriagereka

Juan Uriagereka hizkuntzalaritza katedraduna da AEBetan, biolinguistika du lan-arlo nagusia, eta Deian egin dioten elkarrizketa interesgarrian irakurri dugu goiko hori eta askoz gehiago:  "El freno para aprender una lengua está relacionado con los cambios hormonales de la adolescencia" (Deia)

Via: Argia.com

 

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntzen eboluzioaz

De esta forma, a medida que los adultos aprenden una lengua, aquellos rasgos que les resultan difíciles de aprender tienden menos a pasar a los aprendices siguientes. Los idiomas utilizados para la comunicación en grupos humanos grandes, que incluyen adultos aprendices (como consecuencia de colonizaciones o migraciones), parecen estar sujetos a este tipo de selección.

Tendencias cientificas agerkarian AEBetako psikologo talde baten ikerketa baten berri eman digute:Las lenguas evolucionan como los organismos vivos.. Hizkuntzen bilakaera demografia, kultura eta gainerako faktore sozialekin lotzen dute: zenbat eta hiztun gehiago izan egitura gramatikal sinpleagoak omen dituzte hizkuntzek adibidez.

Ez dakit "katedrak" zer esango duen ondorio horietaz, deigarriak eta erakargarriak behintzat badira, gehiegi akaso. Hala ere, horren arabera euskara gero eta errazagoa izango da, ezta? Bestalde, goiko hori irakurrita erraz atera daiteke ondorioa euskaltegiak euskara hondatzen ari direla. Baaten batek lehenagotik ere pentsatu du hori seguruenik.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

"Knowing knowledge" gaztelaniaz

Azken urteotan zer esana eman du konektibismoa izeneko teoriak, ikaskuntzaren teoria edo ikuspegi berria nonbait. George Siemens eta Stephen Downes ditugu teoriaren "guruak", eta lehenengoaren "Knowing knowledge" liburua "testu sakratua".

Edonola ere, teknologiak ekarri dituen berrikuntzetatik abiatuta, gaur egun ikaskuntza eta ezagutza nondik nora doazen hausnartzeko testu komenigarria, eta orain Nodos Elekoek gaztelaniara itzulita daukagu sarean

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Kontatu zure bizitza linguistikoa

Argian HABEren aurtengo ikasturte hasierako ekitaldi ofizialean eman zuen hitzaldiaren gaineko artikulua ekarri dute asteon. Ikas-esperientziak, eleaniztasuna...

Gogoratu Hizkunea agerkarian duzuela Palouren hitzaldiaren testua.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Digitalizazioaz

Everything that can become digital, will rapidly become digital

— Teemu Arinak hartutako oharrak

(Digitalizatu daitekeen guztia berehala digitalizatuko da).

Hizkuntza, hezkuntza, berrikuntza, irakaskuntza eta gainerako kuntza guztien inguruko jardunaldiak mundu guztian egiten dira, baita artikoaren bazterretan ere. Sápmiko Levi hirian hain zuzen CCN Arctic Think Thank egin da egunotan. Eta hantxe ibili da Teemu Arina oharrak hartzen: Tools for Learning: Trends and Implications to Language Education

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Indioek bezala

Herritar bakarra entzun dut gizon horri euskaraz egiten, duela urte batzuk euskaltegian izena eman baitzuen. Herritar bakar hori irakaslea zen, noski

— Onintza Irureta (Argia)

Herri euskaldun batean bizi den erdaldunaren kasua kontatu digu Onintzak. Erdaldun horren aurrean erdaraz hasten dira ingurukoak, berak ulertzeko eta bere aurrean euskaraz egin dadin arazorik ez duen arren. Euskaltegian ikasten saiatu da gainera, baina ez ei du indioek bezala hitz egin nahi.

“Indioek bezala ez dut hitz egin nahi” (Onintza Irureta - Argia)

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikaskuntza ikustezina

... en los países más avanzados (World Bank, 2008) durante los últimos años, cada vez más estudiantes obtuvieron sus competencias digitales a través del autoaprendizaje y del aprendizaje informal (Eurostat, 2005) [véase también la pedagogía informal de la alfabetización digital]. Esto significa orientación prestada por amigos y familiares, y otros métodos de aprendizaje, como ensayo-error o el auto-aprendizaje que ocurren en una amplia variedad de lugares que van más allá de la escuela.

Invisible learning gune kolaboratiboa da, ikaskuntza arautu eta antolatuaren aldean gero eta pisu gehiago hartzen ari diren ikaskuntza mota informalagoen garapenean ideiak eta bideak esploratzeko.

Proiektuaren azalpenetik atera ditugu hitz horiek: Why invisible learning?

Via: NodosEle.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Logika eta hitz egitea

Guztia zen zaila, hizkuntza bat zerotik hasterakoan oso zaila izaten da. Nor-nori-nork oso zaila iruditu zitzaidan iritzi formarekin: "Nik hari irizten diot". Hori mentalki oso gogorra egin zitzaidan. Logika hori barneratzea oso zaila izan zen, baina hortaz konturatu nintzen dagoeneko euskaraz hitz egiten nuenean.

— Xabier Montoia

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bidelagunak

...askotan ez gara konturatzen euskaldun berriak ondoan dauzkagula, euskaldunduko direla eta harreman sareak eta ereduak beharko dituztela. Ikusi beharko dute ‘nire herrian bertan badago euskaraz egin nahi duenik eta nik ere hori egin dezaket egunen batean’.

— Edorta Lopez (AEK)

5
Batez bestekoa: 5 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez