hizkuntzak

Kontatu zure bizitza linguistikoa

Argian HABEren aurtengo ikasturte hasierako ekitaldi ofizialean eman zuen hitzaldiaren gaineko artikulua ekarri dute asteon. Ikas-esperientziak, eleaniztasuna...

Gogoratu Hizkunea agerkarian duzuela Palouren hitzaldiaren testua.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntza asmatuez

Hizkuntza ez da erreminta soila, giza jarreraren zati da. Sozializazio tresna da. Ez da teknikoki maneiatu daitekeen garbigailua edo tresna. Plastikozko landarea ureztatzea bezala da. Uste duzu haziko dela ur asko bota arren?

— Arika Okrent

Público egunkarian Arika Okrent hizkuntzalariari egin dioten elkarrizketaren aipamena ekarri digu Argiako Onintza Iruretak.

Okrentek asmatutako hizkuntzei buruzko azterketa egin du: In the Land of Invented Languages. Badakizue, esperantoa, klingonera eta halakoak. 900 baino gehiago zenbatu ditu, eta gehien-gehienak porrotean amaitu duela ondorioztatu. Hizkuntza minorizatuei buruz duen iritzia ez digu oso argi utzi, baina barrunta daiteke ez diela etorkizun argirik ikusten.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Herri bat, mundu bat

Euskaltuben aurkitu dugu bideo hau. Etorkin batzuek kontatzen digute hizkuntza (gaztelania eta euskara) ikasteko prozesua, sentsazioak, ibilbidea, pausoak... polita eta interesgarria oso.

Bideoa Jose Manzanedak sinatzen du eta euskaraz bikoiztuta  eginda dago, beste hizkuntzetako esanak bikoiztuta.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntz-sostenibilitatearen dekalogoa

Mesturas blogean aurkitu dugu Kataluniako unibertsitateek sortutako dekalogoa galizierara ekarrita.

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ar Redadeg 2010

Bretainian Korrikaren eredua hartu eta aurrera doaz. Ar Redadeg-en bigarren edizioa aurten.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntza: komunikazioa+nortasuna

La lengua es más que un mero medio de comunicarse: es seña de identidad grupal y, por ello, materia de estudio muy sensible.

— John Edwards

Garaigoikoara ekarri digu Txerrak La Vanguardia egunkariak Quebec-eko John Edwards soziolinguistari egin dion elkarrizketa (sarrera baino ezin da irakurri). Mamitsua bere zehaztasunean, eta, seguruenik, esan dituen hainbat gauza -elebakartasunaz eta eleaniztasunaz kasu- polemikoak izan daitezke gure testuinguruan.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Solasik gabe ikasi ez

Hizkuntza bat ikastea ez da jaiotzatiko dohain baten azaleratzea. Hizkuntza interakzio sozialen bidez ikasten da: elkarrizketan, besteekiko solasean. Hizkuntza erabiltzen ez bada, solas askorik ez badago, zailago da ikastea. Hizkuntza minorizatuaren kasuan, inguruan ez badago interakziorik, orduan eta zailago.

— Joaquim Dolz-Mestre

Elkarrizketa egin dio Miel A. Elustondok Dolz-Mestreri Argian, azaroan Gasteizen egin zen sinposioaren harira. Gomendagarria.

5
Batez bestekoa: 5 (6 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntzak ikasteko sena

Muchos profesores hemos esperado que todos los alumnos quieran participar en debates, exposiciones orales y dramatizaciones, sin pararnos a pensar que hay gente que rompe a sudar ante el mero hecho de tener que hablar en público, no digo ya argumentar, debatir o dramatizar. Son éstas demandas muy exigentes incluso para un hablante nativo con pocas dotes para la interpretación.

— Irene Sánchez Carrión

Via @transket_eu Extremadurako Hoy egunkariko artikulu hau irakurri dugu: Se me dan mal los idiomas.

Hizkuntzak ikasteko orduan jende askok bere gaitasunaz dituen zalantzez dihardu Irene Sánchez Carriónek. Ondorioz, hizkuntzak ikasteko ustezko zailtasunak ez dira hain berezkoak izaten, konplexuak, aurreiritziak eta metodologiara egokitu ezinak izaten dira gehiago.

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (6 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara, eguneko hizkuntza

Forvo hizkuntza desberdinetako hitzak nola ahoskatzen diren erakusten duen zerbitzua da, erabiltzaileen laguntza dute horretarako. Hitz bat bidali eta edozein erabiltzailek grabazio baten bidez erakuts dezake ahoskera. Aspaldian aipatu genuen hemen.

Hizkuntza askotako laginak ditugu han, eta badirudi egunero hizkuntza bat ekartzen dutela azalera, gaur euskararen eguna izan da.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Barbaroak

Como chamaríamos a um home que consentisse o derrubamento do Pórtico da Glória? Pois é certamente mais bárbaro quem deixa morrer um idioma: obra de arte insuperável, feita com amor, com dor e ledícia polos nossos antigos, que recebemos em herdo e que temos a obriga de enriquecer com o espírito do nosso tempo

— Alfonso Daniel Rodríguez Castelao

Duela hirurogei urte hil zen Castelao, urtarrilaren zazpi batean Buenos Aires batean.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez