Hizkuntza asmatuez

  • warning: Parameter 1 to phptemplate_comment_submitted() expected to be a reference, value given in /home/karrajua/public_html/atoan/includes/theme.inc on line 669.
  • warning: Parameter 1 to phptemplate_comment_submitted() expected to be a reference, value given in /home/karrajua/public_html/atoan/includes/theme.inc on line 669.

Hizkuntza ez da erreminta soila, giza jarreraren zati da. Sozializazio tresna da. Ez da teknikoki maneiatu daitekeen garbigailua edo tresna. Plastikozko landarea ureztatzea bezala da. Uste duzu haziko dela ur asko bota arren?

— Arika Okrent

Público egunkarian Arika Okrent hizkuntzalariari egin dioten elkarrizketaren aipamena ekarri digu Argiako Onintza Iruretak.

Okrentek asmatutako hizkuntzei buruzko azterketa egin du: In the Land of Invented Languages. Badakizue, esperantoa, klingonera eta halakoak. 900 baino gehiago zenbatu ditu, eta gehien-gehienak porrotean amaitu duela ondorioztatu. Hizkuntza minorizatuei buruz duen iritzia ez digu oso argi utzi, baina barrunta daiteke ez diela etorkizun argirik ikusten.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Iruzkinak

Ez nago ados

Hizkuntza guztiak sortu eta eraikiak dira, giza-talde baten sozializazio beharrei erantzuteko. Inuitek elurra definitzeko pare bat dozena berba izan ahal dituzten moduan, euskarak ez ditu, euskaldunon komunikazio beharrak eta inuitenak desberdinak izan direlako.

Hizkuntza "eraikiei" dagokionez, jatorri desberdinekoak garenon artean sozializazio behar horiei erantzuteko sortu ziren, hizkuntza "etnikoak" baino giza-talde askoz hedatuago bat kontuan hartuz.

Nire ustez, hizkuntza neutral hauen arrakasta eza eta hedapen urriaren arrazoiak gehien bat soziopolitikoak dira. Dena den, esperantoak lortu du hiztun komunitate bat sortzea eta nahiz eta urria izan, behin ezagututa, aukera zabalak eskaintzen dituen.

Esperantoa

Ez dakit zein den arrakasta edo porrota neurtzeko irizpidea, baina esperantoari buruz ari garela deigarria egin zait pasarte hau:

Pese a todo, hoy sigue contando con unos 100.000 hablantes en todo el
mundo, una quinta parte de los cuales lo habrían aprendido como lengua
materna.

Munduan 20.000 pertsona inguruk esperantoa dute ama-hizkuntza. Hizkuntza "asmatua" izateko ez dago txarto.

Dena dela, hizkuntzen artifialtasuna kontzeptu lausoa iruditzen zait. Hizkuntza normalizatu moderno askok ez ote dute artifizialtasun parte bat? Arau batzuk Akademia edo halako erakundeek kontziente ezartzen dituzte azken batean. Euskara Batuarena izan daiteke kasu bat, baina esango nuke inguruko hizkuntza moderno gehienetan halako hautu "artifizial" bat baino gehiago egin behar izan dela.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.