bizitasuna

Hoy hay salda badago

Erabilerak ematen die indarra esapideei, eta, hizkuntza alorrean ere, gauzak ondo egiteak emaitza onak izaten ditu. Gurean, gauzak ondo egitea zera da: euskara benetan axola diguten helburuak lortzeko erabiltzea, eta ez balizko kuota sinboliko bat betetzeko soilik. Tabernari askok eta denek modu berean jarri izan ez balute ohar hori, akabo gure auzoaren euskarazko salda.

— Joxerra Garzia

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntza asmatuez

Hizkuntza ez da erreminta soila, giza jarreraren zati da. Sozializazio tresna da. Ez da teknikoki maneiatu daitekeen garbigailua edo tresna. Plastikozko landarea ureztatzea bezala da. Uste duzu haziko dela ur asko bota arren?

— Arika Okrent

Público egunkarian Arika Okrent hizkuntzalariari egin dioten elkarrizketaren aipamena ekarri digu Argiako Onintza Iruretak.

Okrentek asmatutako hizkuntzei buruzko azterketa egin du: In the Land of Invented Languages. Badakizue, esperantoa, klingonera eta halakoak. 900 baino gehiago zenbatu ditu, eta gehien-gehienak porrotean amaitu duela ondorioztatu. Hizkuntza minorizatuei buruz duen iritzia ez digu oso argi utzi, baina barrunta daiteke ez diela etorkizun argirik ikusten.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez