hezkuntza

IKTen erabileraz

la potencialidad de las TIC para influir en los procesos inter o intrapsicológicos implicados en los procesos de enseñanza y aprendizaje será tanto más elevada cuanto mayor sea su incidencia en la manera como profesores y alumnos organizan la actividad conjunta en torno a los contenidos y tareas de aprendizaje

— Cesar Coll

Felipe Zayas César Collen “Aprender y enseñar con las TIC: expectativas, realidad y potencialidades” (Boletín de la Institución Libre de Enseñanza, 72) artikulua laburtzen ari da bere blogean:

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ebangelistak, mekanografoak, arrantzaleak eta...

Irakaskuntzara aldaketa garaia iritsi da eta, beste esparruetan gertatzen den bezala, bere egoa elikatu besterik nahi ez duten “ebangelista” ugari leku guztietatik agertzen ari zaizkigu. Aspalditik edo behin ere gela bat zapaldu ez duten “sasi pedagogo”, IKT mundua mekanografiarekin nahasten duten “adituak”, sarean lan egitea arrantzaleen lanarekin identifikatzen dutenak, informazioaren trataera Google-en bilaketa aurreratuetara mugatzen dutenak… gure mundu honetara iritsi dira zer egin behar dugun eta nola egin behar dugun esatera. Hori bai, esaten dutena lortzeko, oraindik ez diet inongo proposamen zehatzik behien ere entzun.

— Magic

Desengainatuta nagoelako (IKTeroak).

 

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

EIBZren ikastaroak Nafarroan

Nafarroako EIBZk (Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentruak) euskararen irakaskuntzan dihardutenentzako ikastaro sorta oparoa antolatu du datorren ikasturterako. Hezkuntzaren munduko jendeari zuzenduta daudela dirudi, baina ez dakit zehazki zeintzuk diren izena emateko baldintzak.

Via: @xagra.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Metodologian aldaketak

Ez da posible 13 edo 16 urte eta gero, euskarazko hiru-lau-bost ordu emanez astero, ikasleek txintik ere ez jakitea. Uste dut, agian, metodologia begiratu beharko dela. Irakasleekin hitz egin, A eredua aukeratzen duten familiekin. Saiatuko gara A ereduaren barruan ere euskara erabiltzen irakasgai batzuk irakasteko. Ikasleak barnetegietara joan daitezela bultzatuko dugu, euskal idazleen material didaktikoak eskainiko ditugu...

— Isabel Celaa

Barnetegiak eta euskal idazleak metodologia indartzeko giltzarriak?

Argiaren bidez.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hezkuntza hedatua

Martxoan egin zen Sevillan Zemos98 festibala. Hezkuntza hedatua (educación expandida) izan zuten aztergai eta probagai orduan. Gaur Balzac.tv-en bideo hau aurkitu dugu.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikastolak, Hezkuntza sailburua eta publikotasuna

Erramun Osak, HPS utzi eta blogari ekin dio berriro. Hezkuntza sailburua eta ikastolen jaiak direla eta, gogoeta egin du gobernu honen asmoez. Sare publikoen alde jokatuko bide du. HEAn berdin jokatuko du?

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaltegiak hezkuntza-sistemara?

Kanpotik etorritako pertsona heldu batek hemengo bi hizkuntzatan alfabetatu nahi izango balu, gaztelania ikasteko hezkuntza sistemara jotzea luke, euskara ikasteko, ordea, oraindik ere gau-eskola kutsua duen euskaltegi batera jo beharko.

— GorkaAzk

Euskara Irakasleak-en talde bat sortu da Helduen Euskalduntzea Hezkuntza sisteman sartzea eskatzeko. Foro horretako Zergatik Kultura eta ez Hezkuntza? mezuan irakurri ditugu hitzok.

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikasblogak 09

Hezkuntza munduko blogarien ekitaldi honen edizio berria. Aurten Erandion ekainaren 29an. Hemen duzue programa.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaltegiak hezkuntza sistemara?

Euskara irakasleak sareko eztabaida batean agertu zen eskakizun hau lehengo egunean. Ez da berria, bai bai aspaldian ahaztua. Talde bat sortu da EIn honetaz jarduteko: Euskaltegiak hezkuntza sistemara orain!!

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Espiral sarietako irabazleak

Aurtengo zibak hauek irabazi dituzte. Zorionak denei eta aurrera!!

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez