euskara

Transmisioaz

Gaurkoan antolatuak eta eskolatuak gara eta horren guziaren kontzientzia badugu, hala ere, zerbaitetan huts egiten dugulako inpresioa dut. Gaurkoan galtzen ari garen partida bat delarik, orduan lortzen zen hori. Nola demontre gauzatzen zen orduan? Nola egin orduko emankortasunera hurbiltzeko?

— Bea Sallaberry

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntzaren aldeko Lipdubak

Lipduben moda pasatu baino lehen (asko ez da faltako), azken asteotan aurkeztu diren ale pare bat ekarriko ditut hona. Lehenengoa Kataluniatik dator, Plataforma per la Llengua eta etorkinen elkarte batzuen artean egin dute Gossos eta Macacoren Corren kanturaren musikaren gainean.

Bigarrena, bertotik dator. Santutxu eta Txurdinagako euskaltzaleek Euskararen Astearen harira egin zuten lehengo apirilean, berariaz egindako kantu baten doinuan.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Politikariak euskaltegira

Owly Images

robergutierrez-ek tuiteatu du komiki hau. Ez dakit norena eta nongoa den, Montxokok Euskaraban publikatua. Ez dago txarto ideia, hauteskunde urtea eta hauteskunde urtea ez denerako.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara ikasleen eskaera Euskarabideari

Nafarroako euskaltegietako ikasleek Euskarabidearen egoitzara joan ziren atzo euskara ikasteko baliabide eta balditza hobeak eskatzera.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Eztena.org beldurrezko eta fantasiazko literatura euskaraz

@xme64ren tweet batek eraman gaitu hona. Asier Mendoza idazleak sortu duen webgune honetan euskaraz beldurrezko zein fantasiazko idazkiak biltzea eta jasotzea da asmoa.  Formatu ezberdinetan irakur daitezke, webgunean bertan eta pdf-n, testuak baloratu ere egin daitezke.

1
Batez bestekoa: 1 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Katalogoa.org: euskarazko produktuen zerrenda

Hainbat udalerritako euskara zerbitzuren artean aspaldian dute antolatuta zerbitzu hau. Euskaraz argitaratzen diren kultur-produktuen erreferentzien kopuru handia. Berrikuntza biren berri eman digute Sustatun, biak interesgarriak guretzat: ikasmaterialak eta guraso/helduentzako produktuak.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Egonaldiak familia euskadunetan 2011

Uda familia euskaldunekin euskara praktikatzeko aukera aurten ere bai. Izena emateko epeak iragarri dira, bai familientzat, bai ikasleentzat.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Liburuak bezala

Ni heldu nintzenean hara izan zen terriblea, ze ez nuen ezer ulertzen. Nik uste dut... jende horrek pentsatuko zuen ni gorra nintzela. Ze, eske, ematen nuen egun osoa ‘zer?’ esaten. Ez nien ulertzen... irakasleei. Ni nengoen klaustroan, eta piperrik ez nuen ulertzen. Baina, berriz, gogoratzen dut... nik EGA atera berria neukan, eta ikasleek, berriz, esaten zidaten ‘ze ondo hitz egiten duzun, andereño!’ Zergatik? Ba, liburuak bezala hitz egiten nuelako. Nik esaten nien kontrakoa, ‘ze nolako pena daukadan nik zuek bezala ez hitz egitea!

— IRALEn ikasitako irakasle bat

IRALEri eskaini diote tartea aste honetako Argian. Onintza Iruretak erakundearen nondik-norakoak biltzen saiatu da erreportaje batean, eta hortik hartu dugu irakasle horren testigantza.

IRALE: Euskalduntzea ez da helburu bakarra (Argia)

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Nor dira AEK-ko ikasleak?

Egunotan Korrika17 Iparraldetik igaro dela, Erramun Baxok euskalduntze-alfabetatzeari begirada emateko berak eta Jean-Baptiste Coyosek egindako "Helduen euskalduntzea eta etorkinak Ipar Euskal Herrian" ikerketa ekarri digu gogora.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Erabiliz ikasten da

“Lehendabizi ikasi, gero erabili” paradigmaren mende gauden artean jai dugu. Erabiliz ikasten da, hemen eta nonahi. Hori baino ikuspegi integratuagoa behar da, ezer lortuko bada euskalduntze alorrean: bai azken orduko etorkinekin eta bai, nola ez, hasieratiko vasco-erdaldunekin. Etorkinen eskola bidezko euskalduntze-saioen eragimena mugatua da oso, eta hala izango da gero ere, saio horrek beren bizi- eta lan-ingurumenetik deskonektaturik jarduten duen artean.

— Mikel Zalbide

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez