euskara

Euskara mugikorrean ikasteko aplikazioa

Elhuyarrek aurkeztu du gaur aplikazioa. Moblang proiektuaren barruan kokatuta dago eta bertatik deskargatu behar da aplikazio hori, baina hara joan eta oraingoz ez da jaisteko moduan.

Hemen irakurri dugunaren arabera aplikazioa hiztegiak, audio eta bideo txartelek, jolasek eta ariketek osatuko dute.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ergatiboa zuekin

Mitxelena XVI.a rides again:

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ele2tor: zenbatu ezagutzen dituzun hitzak

Euskaraz eta erdaraz zenbat hitz ezagutzen ditugun kalkulatzeko tresna sortu du Erramun Turutarenak. Steve Pinkerren arau baten oinarrituta Elhuyar hiztegiaren corpusaren gainean eraiki da ezagutza kalkulatzeko edo, besterik gabe, hitzekin jolasteko tresna hau.

Informazio gehiago Turutenen: Ele2tor: Ezagutu zure hitz datu-basea

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Zen aholkuak euskara ikasleentzat

AEKren E-uskaltegiak izen deigarriko bideo sorta hau hasi da plazaratzen Youtuben. "Zen", "zuen" edo "zion" ote den ez dakigula, euskara ikasleentzako aholkuak datoz hor.

Hemen bigarren alea.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Birao eta irainen zerrenda

Imanol Epeldek euskarazko birao, irain eta berba "gogorren" zerrenda osatu du, eta denon eskura utzi digu: Esanindarra, biraoak euskaraz (pdf)

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara ikasteko liburuen ondarea

Espainiako Kultura Ministerioaren Bibliografia Ondarearen Liburutegi Birtuala gunean euskara ikasteko "metodo" historikoen zerrenda hau dago. XIX eta XX mendeetako 13 testu daude hor, eta bertsio digitalizatuak kontsultatu daitezke.

Batek daki, zahar horiek gaur egun ere baliagarriak izan daitezke.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Merkea eta garestia

Eta batez ere, zer da merkeagoa epe laburrean? Tituluak ateratzeko orain arte erabili den sistema garestia (euskaltegiak, IVAP, etab.) ala hezkuntza sistematik igaro duten guztiei eta irakasgai gehienak* gainditu dituztenei titulu bana oparitzea?

— Gorka Azkarate

Euskararen ezagutza ikasketen bidez zertifikatzea dela eta gogoeta batzuk utzi dizkigu Gorkak Bihar da berandun: Euskara tituluak opari

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntz-zentroen publizitatea

Hizkuntzak ikasteko zentroen publizitatearen bilduma egin dute taller d3en. Euskaltegiak ere hor daude.

Bigarren atal bat hemen.

3
Batez bestekoa: 3 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

B1 Adierazpide linguistikoak

Dinglizka12n B1 mailarako adierazpide linguistikoen (hizkuntz-edukiak edo nahi duzuen bezala deitu) zerrenda honen berri eman digute. Nafarroako Zubiarte euskaltegitik ei dator.

Scribd-en kontu berean baliabide eta dokumentu gehiago dituzue.

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bizitza osoa

Euskaraz berriro ikasten hasi naiz. Ilusioarekin, benetan. Astean bost ordu. Ez da gehiegi, badakit. Ez daukat denbora gehiago.

“Zenbat denbora behar dugu hizkuntza bat ikasteko?”

Hori izan da irakasleak egin digun lehenengo galdera, gaur goizean, lehenengo klasean.

Berehala ikasle batek erantzun du: Bizitza osoa.

Eta ados nago.

— euskaldunberrinaiz

Berriro euskararekin (Euskaldunberri naiz)

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez