didaktika

Kanpoan dagoen mundu hori

In an EFL world full of syllabuses, course deadlines, exams and student stress, we often forget that there is a world outside the classroom and it is in that world where we want our students to be focussing their language.

— Sue Swift (An ELT Notebook)

Itzulpen saioa: "Programez, ikastaroen epemugez, azterketez eta ikasleen estresaz beterik dago EFLren (English as a Foreign Language, ingelesa atzerriko hizkuntza bezala irakastea) mundua, eta sarritan ahazten dugu hor gelatik kanpo mundua dagoela, eta gure ikasleek mundu horretara bideratu behar dutela hizkuntza."

Berba sinpleak, erraz sinatzeko modukoak, baina praktikan jartzen ez dira hain errazak, ezta?

Using the Internet in the Clasroom (An ELT Notebook)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Irakurtzea ondo idazteko

Irakaslea naizen aldetik, asko kezkatzen nau fenomeno berri honek. Argi daukat ondo idazteko, hizkuntza ikasteko, lexikoa handitzeko, ortografia ikasteko eta abarrerako irakurtzea ezinbestekoa dela; baita kultura eta jakintza lortzeko ere. Gainera, gure ikasleak (zoritxarrez) azterketei begira daudenez, modu oso garrantzitsua da ganorazko idazlana egiteko.

— Leire Narbaiza

Irakurketa interneten (Kalamuatik Txargainera)

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

A2n ahozko jarduerak garatzeko materialak

Santurtziko UEko Pilar Montoyak A2 ikastaro batean ahozko jarduerak garatzeko materialgintza programa bat garatzen ari da, eta blog honetan guztiokin partekatzen ere bai.

Eskerrik asko guztiokin konpartitzeagatik, Pilar.

4.8
Batez bestekoa: 4.8 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

PDC generator: programazioak eta unitate didaktikoak egiteko software-a

Educación tecnológica blogean irakurri dut. Gaztela-Mantxako hezkuntza sailaren eskutik datorren programa hau oinarrizko gaitasunen inguruan programazio didaktikoak egiteko pentsatuta dago. Ordenagailuan instalatzen da, baina web interface-a du. Ez dut sakon probatu, baina oinarrizko gaitasunen eta helburuen zerrenda editatzeko aukera ematen duela dirudi. Akaso moldaketa batzuk eginda beste arlo batzuetan programazio eta unitate didaktikoak planifikatzeko balio dezake. Edo ideiak emateko sikieran.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Kopernikoren buelta

  • El centro del sistema planetario no puede ser el análisis de la lengua, sino su uso.
  • No los textos que sólo existen en la escuela, sino los textos propios de los diversos ámbitos sociales.
  • No la descripción de los enunciados, sino su manipulación (añadir, quitar, mover, sustituir…).
  • No etiquetar formas lingüísticas, sino jugar con ellas y observar los efectos que producen los cambios.
  • No hacer que los alumnos repitan conocimientos gramaticales dogmáticamente expuestos en los libros de texto (en Twitter, #librosdetesto), sino guiarlos en la investigación e inferencia de regularidades.
  • No las formas, sino los significados (para los que las formas son necesarias).
  • No las técnicas descontextualizadas, sino las estrategias

— Felipe Zayas

Felipe Zayasek zerrenda batean laburtu nahi izan du hizkuntzaren ikas-irakaskuntzan gertatu behar den aldaketa, teknologiatik hara, edo teknologiaren aurretik akaso.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

150 tresna

Honelako zerrenda asko agertzen dira sarean lantzean behin, baina Olentzero, Papa Noel, Errege Magoak jostailuak banatzen hain aspaldi izan ditugula, hemen doa jostailuen bildumatxo hau.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Nola egin laburpen bat

Laburpenak egiten ikasten laguntzeko bideo hau Practicopedian dago. Maribelele blogean ikusi dugu, laburpenen inguruko post interesgarri batean: Resúmenes y EL2

3.75
Batez bestekoa: 3.8 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Programazioa eta oinarrizko konpententziak

Bloggeando-n Nafarroan lehengo hiruhilekoan egin duten prestakuntza-aktibitate baten berri eman digute, eta horrekin batera hango materialak eta tresnak eskura jarri.

Hizkuntzatik konpetentzien lanketa bideratzen saiatu dira, hainbat material eta sekuentzia sortu. Ideia eta gogoeta-iturri ona izan daiteke.

 

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Klaseko aktibitate interesgarria eta eleanitza

Bihar da Berandu blogean bigarren hezkuntzan euskarara ailegatu berriekin egindako aktibitate elenaitz polita aurkitu dugu. Ohiko esaldien bilduma egin eta Tatoeba zerbitzu interesgarriaren bidez jasotzea da kontua.

Hasieran Jordi Adellen hitz batzuk jaso ditu, azpimarratzekoak:

irakasle guztiok ikasturtero, gutxienez egindako ekitaldi baten berri eman beharko genukeela sarean. Argitaletxeen zain egon beharrean, irakasle bakoitzak ikasturtero berak ikasgelan proposatutako ekintza baten berri interneten emango balu, urte gutxitan milaka horrelakoak egongo lirateke

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikasi hitz egiten Twitter-en bidez

Twitter bezalako mikrobloging tresnek hizkuntza ikasten nola lagundu ahal duten azaltzen du aurkezpen honek. Interesgarriak iruditu zaizkit proposamen batzuk.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez