bideoa

Hizkuntzaren aldeko Lipdubak

Lipduben moda pasatu baino lehen (asko ez da faltako), azken asteotan aurkeztu diren ale pare bat ekarriko ditut hona. Lehenengoa Kataluniatik dator, Plataforma per la Llengua eta etorkinen elkarte batzuen artean egin dute Gossos eta Macacoren Corren kanturaren musikaren gainean.

Bigarrena, bertotik dator. Santutxu eta Txurdinagako euskaltzaleek Euskararen Astearen harira egin zuten lehengo apirilean, berariaz egindako kantu baten doinuan.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Orlegi

Apur bat off topic baina ezin izan diot tentazioari eutsi. Vimeon aurkitu dut Orlegi izeneko animazio polit hau. Honela aurkeztu digute ingelesez:

Orlegi is about a little girl and her friend going on an adventure to find and restore the color green (orlegi in Basque) in a dying forest.

Baso idorra berorlegituko digun neskatoaren istorioa beraz, The Gela sinatzen duen batek eginda. Kredituetan Angela Kim izena deskubritu digu, eta haren blogak Torontora eraman gaitu.

Asteburua orlegitzeko pauso bat.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Erdi biluzik

Jarraitu(ko) du...

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskarara etorritako idazleak

Sautrela saioan idazle euskaldun berriei dedikatu diete tartea.  Erreportajean Laura Mintegi eta Lutxo Egiaren esperientziak eta gogoetak entzungo ditugu.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Nola egin laburpen bat

Laburpenak egiten ikasten laguntzeko bideo hau Practicopedian dago. Maribelele blogean ikusi dugu, laburpenen inguruko post interesgarri batean: Resúmenes y EL2

3.75
Batez bestekoa: 3.8 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

30 film euskaraz sarean ikusteko

Iragarri zuten bezala, gaurtik aurrera euskarazko 30 film ditugu ikusgai Eitb.com-en. Streaming-en bidez ikusi ahal dira filmok.

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bera / berdina

Santurtziko UEko Pilar Montoyak "bera" eta "berdina" bereizteko azalpen hau egin, bideoan jaso eta azpitituluekin publikatu du. Txalogarria ekimena.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Erroma, euskaltegia, zinea...

Ilazki Euskaltegian Erromaz, erromatarrez eta zinemaz jardun dutela dirudi, eta honelako "peplum" pare bat jarri dizkigute sarean. ;)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara bidelagun: Aiaratik bideoa

Aiarako Berbalagunek eta Aiaraldea.com atariak spot hau prestatu dute Arabako bailara horretako biztanleak euskara praktikatzera animatzeko.

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaltube bizirik

Duela hiru urte abiatu zen Euskaltube geldirik egon da azkenotan, diru-arazoak medio. Internauta euskaldunoi bideoak eta audioak partekatzen lagundu digun ekimena laguntza eske datorkigu orain. Babesleak eta laguntzaileak behar ditu Euskaltubek.

Horra enbidoa, pasorik merezi ez duena.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez