HABEren liburutegia: hizkuntzak ikasi eta praktikatzeko gidak
2012, Martxoa 19 - 12:37 — benitoHizkuntzak ikasten eta irakasten ari direnentzat HABEk bere liburutegiko edukietatik aukeratzeko gomendioekin gida batzuk egin ditu. Hauek lehenengo hirurak dirudienez:
Mundua bete hitz (pdf) Elkarrizketa-giden katalogo bat zure esku. Oinarrizko hiztegia zenbait hizkuntzatan munduan hara eta hona ibiltzeko.
Frantsesa ikasi / frantsesa irakatsi (pdf) Frantsesa ikasi eta irakasteko metodoak, irakurgaiak eta filmak eskaintzen dizkizun gida.
Filmak: zenbait hizkuntzatan ikusteko (pdf) Ingelesez, frantsesez, turkieraz, alemanez, euskaraz, katalanez... eta beste hizkuntza askotan ikus daitezkeen filmen katalogoa.
Edukien "kurazioaz" berba egiten den sasoi honetan inoiz pentsatu dut liburutegi edo bibliografia analogikoetan izaten dela inon baino beharrezkoagoa "kurazio" hori, estimatzekoak dira horrelako gidak beraz.
Eta kuraziorako ideiak ematen hasita,...
- Euskara ikas-irakasteko dauden eta egon diren materialen gida bat: sasoia, ildo metodologikoa, formatua, maila...
- Euskara irakasleentzat didaktika eta pedagogian murgiltzen hasteko gomendioak. Jenero asko dago liburutegian horretaz, eta esango nuke apur bat desesperantea izan daitekeela interesa duenarentzat hor nondik hasi asmatzea.
Moodle tresnen gida euskaratuta
2012, Urtarrila 5 - 13:29 — benitoMaite Goñik Joyce Seitzinger-en Moodle Tool Guide for Teachers tresna euskaratu du eta pdf batean jarri digu bere blogean.
Moodle-en tresna desberdinekin zer egin daitekeen argitzeko grafiko lagungarria da.
Markoak eta erreferentziak
2011, Abendua 28 - 18:48 — benito¿Es una barbaridad tomar como referencia para la elaboración de los planes curriculares y los manuales las guías de conversación de Lonely Planet en lugar del Marco Común Europeo de Referencia? :o
Aspaldian utzi zuen J. Ramónek gogoeta hau bere Tumbrl-n. Galdera ona da oraindik ere, ezta?
Haurren munduko hiztegi txikia sarean
2010, Uztaila 27 - 16:43 — benitoNafarroako Gobernuak Juan Inazio Lizarragaren Haurren munduko hiztegi txikia lana sarean jarri du. Hemen duzue pdf formatuan: Haurren munduko hiztegi txikia (pdf)
Gida didaktikoak
2009, Azaroa 26 - 20:31 — benitoEuskarabideren webgunean gida didaktikoak izeneko dokumentu sorta topatu dugu: autoikaskuntza, barnetegiak, eredu semipresentziala eta trinkoa zer diren azaltzen dute. pdf formatuan daude.
Atazak sortzeko eta jarraipena egiteko gida
2008, Urria 19 - 14:08 — benito
Iñaki Calvok eta Daniel Jimenezek
Guía para el diseño y seguimiento de tareas, actividades y secuencias didácticas de LE izeneko gidatxoa egin dute. Iñakiren Ibilbidea blogean eskuratu ahal duzue (pdf). Laburra (orri bakarreko taula da), baina horrelakoak asko ez daukagula erabilgarria izan daiteke. Joseba Ezeizak Hizpiden azkenotan argitaratu duen artikulu sorta izan daiteke osatzeko edo egokitzeko.
Iñakiren hitz hauek pentsatzeko, edo eztabaidatzeko:
Nosotros estamos convencidos de que un buen profesor ha de ser capaz de diseñar sus propias tareas, actividades y secuencias didácticas