aniztasuna

Hizkuntzen aniztasuna eta aberastasuna

Patricia Ryan ingeles irakaslea urteetan aritu da Arabiar penintsulako ekialdeko herrietan. Dubaitik hain zuzen ere, TED hitzaldi batean hizkuntzen aniztasunaren aldeko aldarri dotorea egin du. Une honetan munduan hegemonikoa den hizkuntzaren irakasle batek egina interesgarriagoa. "Hizkuntzen aniztasuna, ideien aniztasuna" bezalako titularra etorri zait burura.

4
Batez bestekoa: 4 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara aniztasunean jardunaldiak

Topaguneak antolatuta datorren urtarrilaren 25an egingo da Durangon. Euskarak hizkuntz aniztasuneko errealitate batean zer leku duen hausnartzea du asmoa.

Interesgarria bereziki azken mahai ingurua: "Zer egin euskaratik urrun bizi diren herrritarrekin (beren aniztasun osoa aintzat hartuz) euskarara ekartzeko?".

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikaskuntza kooperatiboa: loturak eta erreferentziak

Fernando Trujillok ikaskuntza kooperatiboa ezagutzen eta lantzen hasteko erreferentzien bilduma utzi digu De Estranjisen. Ikastaldeak kudeatu eta haien aniztasunari etekina ateratzeko interesa dutenentzat bilduma erabilgarria izan daiteke duda barik.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikasi, testuingurua sortu eta animatu

Behin jendeak hizkuntza ikasita, hurrengo pausoa erabiltzeko testuingurua sortzea da, eta hizkuntza hori aukeratzera animatzea

— Meirion Prys Jones

Prys Jones Galeseko Hizkuntzaren Bulegoko eta Hizkuntz-aniztasunerako Europako sareko zuzendaria da. Lingua Mon buletinerako egin diote elkarrizketa eta bideo honetan ikusi dugu.

Hizkuntza minorizatuen aldeko estrategiez ari da hitz horietan.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Veus unides, ahots batuak hizkuntz-aniztasunaren alde

Kataluniako Generalitatek sustatzen duen Lingua Món - Casa de les llengües ekimenaren atari gomendagarrian Veus Unides (ahots batuak) proiektua aurkitu dugu. Munduko pertsonalitate ezagunak hizkuntz-aniztasunaren alde mintzo bideoan. Noam Chomsky, Paul Auster, Maria de Medeiros, Arata Isozaki eta Luigi Cavalli-Sforza besteak beste.

Honekin batera bideo-proiektu interesgarri gehiago dituzte han: Veus del  món a Catalunya adibidez. Kataluniara etorri berrien testigantza eta esperientziekin egina.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Norabide bakarreko mestizajea

¿Por qué el PSE suplanta la idea de pueblo por la de una ciudadanía desnaturalizada y anónima? ¿Por qué apuesta por un mestizaje con el que enmascarar el favor a la cultura dominante en lugar de abogar por la integración cultural?

— Juan Mari Zulaika

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

The last link

ETBn ikusi dugu albistea. New Yorken Northeast Conference on the Teaching of Foreign Languages konferentzian aurkeztu dute film hau. Euskal artzainen bizitza eta bizimodua du kontakizun, eta kongresu horretan ikasmaterial modura erabiltzea proposatu omen dute. Hizkuntzak ikastea sistema bat menderatzea baino gehiago dela adierazten digu Tim Kahn egileak. kulturartekotasuna, aniztasuna, mundua ulertzeko erak, hizkuntzen atzetik dagoen hori guztia.

Dokumentalak arrakasta izan duela dirudi. NABOren webgunean dago eskuragai.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Chino

Cuaderno Interculturalen film labur bitxi hau ikusi dugu. Txinarra izan nahi duen espainiarra da protagonista, eta bakarrizketa modura bere asmoen berri ematen digu.

Kulturen arteko bidaietan agertu ohi diren konplexuak, aurriritziak, esperantzak eta ilusioez hausnartzeko modukoa iruditu zait. Ez dakit (dunno), pentsa litekeen baino hurbilagoak egin zaizkit pasarte batzuk.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntzaren baliagarritasuna

Atzerrian bizi diren hainbat galiziarrek egin dute "O galego e útil" manifestua. Hizkuntzaren inguruko polemiketan sarri ekartzen da galiziera (edo euskara) bezalako hizkuntzen gaurko bizimodurako baliagarritasun ezaren argudioa. Galiziar galegofalante hauek euren hizkuntza nola izan zaien baliagarri kontatzen digute bertan: beste hizkuntza batzuk ikasteko lagungarri, herriarekiko lokarri, aniztasuna ulertu eta errespetatzeko giltzarri...

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntzak bizi-kalitatearen seinale

Hizkuntza ugariz osatutako munduan bizi izan gara orain arte, eta horrek ezagutza sortzea eta, ondorioz, bizi-kalitatea hobeagotzea ahalbidetu dio gizateriari. Hizkuntzak nahitaezko bitartekoak dira kultur adierazpenerako eta ondare kulturala ikusiezina transmititzeko, eta beharrezkoak dira gizakien eta gizarte-taldeen identitaterako zein aurrerabiderako.

— Patxi Juaristi

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez