euskaldunak

Erdaldunberria

Eta nola sentitzen da EGA ateratzeko gai ez den erdaldunberria? Euskaldun eskasa, dudarik gabe. Ez erdara eta ez euskara. Zer demontre... erabat konplexuz betea.

— Idoia Etxeberria

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (6 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Nongoa zara?

Ni euskalduna Metroo sare sozialaren barruan agertu den proiektua dela dirudi. Ez dago azalpen handirik proiektuaren nondik norakoez, baina bideo bilduma insteresgarria batu dute. Herri ezberdinetako euskaldunak euren herriari buruz berbaz.

Youtubeko kanalean ere ikus daitezke bideoak.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Beldurra edo lotsa

Ausardiarekin gauza kuriosoa gertzen zaigu Euskal Herrian, ausardiaren kontrarioa guretzat ez da koldarkeria, ausardiaren kontrarioa guretzat lotsa da. (...)

Txillardegik eduki du gauzak aurrez aurre ikusteko eta pentsatzeko ausardia. (..) Lotsa gainditu egin du, eta hori zor digu neurri handi batean. (...)

— Joxe Azurmendi

Joxe Azurmenik Txillardegiz jardun du gaur goizean Amarauna irratsaioan. Haren ekarpena goiko hitz horietan jasotakora laburtu du nolabait (45 minutuaren inguruan).

Entzun irratsaioa:

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Arinintzentarrak

Arinaiztarrak aipatzen ditugu. Kontuan izan behar genituzke bidean gelditutako arinintzentarrak ere.

— Anjel Lertxundi

Zaharrak berri (Hitz Beste. Post scriptum-ean idatzia)

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaldun errudun

Sustatura bidali duten mezuan erakutsi digute Tandem fundazioak euskaldunoi buruz zer gomendio zabaltzen duen. Tandem-ek hizkuntz-trukeak antolatzen ditu, euskara praktikatzeko aukera ere ematen du, hori bai, euskaldunokin jardun nahi dutenei abisua ematen die: "The rule "innocent until proven guilty", as is common in Western Europe, does not always apply in the Basque Country."

Euskaldunok ez gara berez errugabeak, Tandemen ustez behintzat. Dorpea benetan (bai, beste hainbat epiteto ere okurritu zaizkit).

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara ez galtzeko aholkuak

Gaurregun erraza da, euskal literatura eskuratzea (on line-ko katalogoen bidez). Hortik kanpo, interneten bidez, liburu eta aldizkari elektronikoak aurkitu ditzakezu, dohainik. Euskal-egunkariak interneten bidez ere irakurri daitezke. Idazteko aukerak, korreo elektronikoen bidez nahiz blogetan aurki ditzakezu. Artikuluak edo liburu bat idatzi eta igorri Euskal-Herriko komunikabideei (zergatik ez!). Horretarako, hiztegi elektronikoak eta beste hainbat baliabide eskuan dituzu. “Diario” pertsonala baldin baduzu, euskaraz idatzi ere.

— Patxi Mesa Dávila

Euskal Herritik kanpo bizi diren euskaldunentzat euskara ez galtzeko aholku sorta bota ditu Euskonews-en Guatemalako Quetzaltenangon Landibar Unibertsitatean diharduen Patxik.

Euskara Euskal Herritik kanpo, nola ez galtzeko ahaleginak

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Mundutik mundura

Mundutik mundura gabiltzanok horrelakoak pasa behar izaten ditugu, zuzentzeak lotsa. Eta ezin dugu oraindik ere, lagun bat inguratu eta euskaraz ari garelarik, inguratzen gaituztenen soen artean, gaizki egiten ari garenaren sentsazioa ekidin, garai bateko “seguid en vascuence” delakoa entzungo bagenu bezala. Izan ere, hori aldatu da, orain “a mí también me gustaría...” esango dizute, zuri esnatzean pianoa maisuki jotzea gustatuko litzaizukeen bezala. Mundutik mundura gu, munduan berak. Eta mundutik mundura egiteko, eskatu gabeko baimena behar.

— Joxemari Ostolaza

Kafe bakarrik (Argia)

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Erdaraz eginez unibertsalago?

Sarritan, autoestimu falta hori justifikatzeko fikziozko argudio zentzugabeak erabiltzera iristen da jendea: hizkuntza komunikatzeko tresna besterik ez dela, edo euskaraz hitz eginda unibertsal izateari uzten diogula eta itxiagoak garela esaten dute. Benetan egiten duguna, baina, guztiz kontrakoa da erdaraz egiten badugu: geure burua diskriminatzen dugu eta geure solaskidea ere bai, geure kulturarako sarbidea ukatzen diogulako, hizkuntza jartzen baitugu atzerritar izateari uzteko oztopo gaindiezin gisa. Horrenbestez, gure kulturatik urrundu egiten dugu, eta dagokigun duintasuna eta errespetua galtzen dugu.

— Emun + Plataforma per la llengua

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Historian lehen aldiz

Aizue: 1.186 euskaldun, aldibereko elkarrizketan, euskaraz. Historian lehen aldiz.

— Jozulin

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Gure esku baitago

Sustapen lan horretan erdaldunek euskara ikasteaz gain, berebiziko garrantzia du euskaradunon utzikeria eta konplexu guziak gainetik astintzea eta egoeraren larritasunaz jabetzea, lege guztien gainetik eta oztopo guztien azpitik, gure esku baitago euskara premiazkoa izatea Euskal Herrian bizitzeko.

— Edurne Alegria Aierdi

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez