ele

Marcoele aldizkaria 14. zenbakia

Sarean publikatzen den Marcoele aldizkariak 14.a ekarri digu egunotan. Artikulu ugari eta interesgarri jartzen dizkigu eskura gaztelania eta oro har H2ren irakaskuntzari buruzko aldizkari honek. Oraingo honetan, besteak beste:

 

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

ELE topaketak: gramatika eta trebetasunak

Bihar eta etzi Malagan ELE irakasle eta argitaletxeen topaketa egingo dute Malagan. Urruntxo daukagu hemendik, hala ere gai interesgarria jorratuko dute, gramatika komunikazioan testuinguruan (hizkuntz-jarduerak, kultura, pragmatika, teknologia...).

Jardunaldiak emandakoak sarean zabaltzen badira, interesgarriak izango dira, dudarik gabe.

Via jramónELE

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Instituto Cervantesen curriculuma sarean

Curriculum kontuetan gabiltza azkenotan. Gaztelaniaren irakaskuntza gidatzen duen Instituto Cervantesek aspaldian du bere curriculum-plana garatuta. Paperean eskuratu behar zen orain arte, eta sareko bertsioa dugu orain.

Via Gonzalo Abio.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

GPS irakaslea

...el docente debe convertirse en profesor GPS: conoce la lógica del sistema y sabe dar el mapa, amplía razones sin perder la coherencia, enseña el mejor camino y se asegura de que los estudiantes lleguen a su destino.

— Lourdes Miquel

Francisco Herrerak jaso ditu hitzok Lurdes Miquelek XI jornada pedagógica para profesores de español jardunaldian eman zuen hitzalditik.

Gramatikaren lanketari buruz irakurgai interesgarria da berez: A vueltas con la gramática (Franherrera.com)

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Encuentro practico ELE: materialak

Bartzelonan abenduan egin zen Encuentro Práctico de Profesores ELEn egin ziren aktibiatateen dokumentazioa sarean dugu eskura.

Via: EcLEcTIC.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkera kolokialaren ataria

Via EcLEcTIC gaztelania kolokiala lantzen eta dokumentatzen laguntzeko Español Coloquial proiektu hau ezagutu dugu. Oraindik osatu gabe dagoela dirudi, baina proposamen interesgarri batzuk jorratzen ari dira: berriketa kolokialen corpus-a, gaztelania kolokialaren hiztegia, baliabide didaktikoak edo keinuen hiztegi grafikoa.

Euskararen bueltan ahozkotasuna, hizkera bizia eta halakoen arduratan daudenak etorri zaizkit akordura, uste dut askok estimatuko luketela halako baliabidea gure hizkuntzan.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Audiria: entzumena lantzeko ataria

Via EcLecTIC ezagutu dugu Audiria atari hau. Gaztelania ikasten ari denarentzat entzutezkoaren ulermena lantzeko entzungaiak eta bideoak eskaintzen dituzte, eta haiekin batera transkripzioak eta ariketak.

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Practica español

Instituto Cervantesek, EFE informazio-agentziak eta Fundación del al Lengua Españolak aurkeztu zuten duela aste batzuk Practica español ataria. Hizkuntza ikasleei bideratutako zerbitzua da, albisteak euskarri desberdinetan eta euren gaineko ariketak eta azalpenak, gramatika gaiak eta abar.

Via Nodos Ele

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

La clase de ELE: hizkuntza klaserako ideiak

ELE irakasle batek egin du bloga, klaserako ideia eta baliabide interesgarriak proposatzen ditu, goi-mailarko gehien bat, euskarara ekartzeko ez dira zailak gainera.

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Zer da materiala?

...material es cualquier cosa que traspasa la puerta del aula

— Ernesto Martín Peris

Fernando Trujillok Comillasetik beste kronika bat ekarri digu: Encuentros (ELE) Comillas: enfoques metodológicos en los materiales de ELE (De Estranjis)

Ernesto Martín Peris eta Sonsoles Fernández aritu dira gaur, eta lehenengoari hartu dizkio goiko hitzak.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez