irakaskuntza

Berba Tek: ... hizkuntzen irakaskuntzarako tutore pertsonal bat (besteak beste)

Berba Tek proiektuak eman dituenak aurkeztu dituzte gaur. Hiru gauza: bilatzaile semantiko bat, dokumentalen bikoizketa automatikorako tresna bat, eta hizkuntzen irakaskuntzarako tutore pertsonala.

Azkena irakurrita, Lanbiden izena emateko zer egin behar den enteratzen hasiko naiz.

Via Sustatu.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Herritarren euskara maila egiaztatzea

Dudarik gabe, Jaurlaritzak orain planteatzen duen egiaztatze sistemak ez ditu irizpide horiek betetzen, eta ez du batere berme teknikorik. Talka egiten du, bete-betean ebaluaziorako oinarri zientifiko guztiekin. Ez dago bidezidorrik; ez da onartzekoa euskaldunen euskara maila dekretuz neurtzea.

— Marian Belastegi (UEMAko zuzendaria)

Euskara maila irakaskuntza sistemetik zuzenean egiaztatzeaz ari da 'Dekretuz euskalduntzea' ez da euskalduntzea artikuluan (Berria).

 

4.75
Batez bestekoa: 4.8 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Teknologia "baxua"

Teknologia "berriek" ez dituzte aurrekoak baztertzen. Inteligentzia artifizialari buruzko online ikastaro bat boligrafoa eta paperarekin nola sor daitekeen ikus dezakegu bideoan.

Gailu sofistikatu eta aplikazio berrietatik harago badago bizitza, eskuan bertan sarri.

via teleforma.me

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Liburuak bezala

Ni heldu nintzenean hara izan zen terriblea, ze ez nuen ezer ulertzen. Nik uste dut... jende horrek pentsatuko zuen ni gorra nintzela. Ze, eske, ematen nuen egun osoa ‘zer?’ esaten. Ez nien ulertzen... irakasleei. Ni nengoen klaustroan, eta piperrik ez nuen ulertzen. Baina, berriz, gogoratzen dut... nik EGA atera berria neukan, eta ikasleek, berriz, esaten zidaten ‘ze ondo hitz egiten duzun, andereño!’ Zergatik? Ba, liburuak bezala hitz egiten nuelako. Nik esaten nien kontrakoa, ‘ze nolako pena daukadan nik zuek bezala ez hitz egitea!

— IRALEn ikasitako irakasle bat

IRALEri eskaini diote tartea aste honetako Argian. Onintza Iruretak erakundearen nondik-norakoak biltzen saiatu da erreportaje batean, eta hortik hartu dugu irakasle horren testigantza.

IRALE: Euskalduntzea ez da helburu bakarra (Argia)

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Guk, irakasleok

Nik pentsatzen dut hori gertatzen dela irakasleok hezkuntzaren gunea garela sentitzen dugulako. Guk dakigu ikasleek zer behar duten, guk finkatzen ditugu euren helburuak, guk erabakitzen dugu zein metodologia erabiliko dugun… guk, guk, eta guk. Beti guk. Baina hori ez da okerrena, ez horixe. Askotan, hori ere ez dugu egiten eta besteen esku uzten dugu. Argitaletxe eta administrazioek finkaturikoak gureak egiten ditugu eta lasai asko gelditzen gara.

— Mikel Etxarri

Finlandiako hezkuntza sistemaren arrakastaren giltzarrien bila han ibilitako ikasle batekin solasean informazioa eta ondorioak atera ditu Mikelek, eta IKTeroak-era ekarri dizkigu: Irakasleak irakasten saiatzen dira (IKTeroak)

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Kultura hizkuntzen irakaskuntzan

Kulturartekotasunaz eta gaitasun multikulturala azkenotan entzuten diren terminoak dira. Madrilen atzo eta gaur egin da "XII Encuentro práctico de profesores ELE" eta bertan jorratu du Fernando Trujillok gaia.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Encuentro practico ELE: materialak

Bartzelonan abenduan egin zen Encuentro Práctico de Profesores ELEn egin ziren aktibiatateen dokumentazioa sarean dugu eskura.

Via: EcLEcTIC.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

XXI. mendeko irakaslea

Aldaketa unearen trena galdu nahi ez badugu, irakasleok beste konpetentzia batzuk garatu beharko ditugu: ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan tutore eta gidari lanak egiteko gai izan, informazio uholdearen aurrean gure ikasleak ito ez daitezen eta autonomiaz eta kritikotasunez joka dezaten saiatu, gure baliabideak diseinatzeko urratsak eman (horretarako digitalki konpetenteak ere izan beharko dugu), beste irakasleekin elkarlanean aritzeko gaitasuna areagotu (horrela baino ez dugu lortuko gure ikasleak ere elkarlanean aritzea...). Horretaz gain, irakaslearen jardunak indar handiagoa ipini beharko luke ikasleak bere kasa ikas dezan –haren gidaritzapean, noski–, eta bizitzan zehar ikasteko grina ere piztu beharko lioke.

— Maite Goñi

XXI. mendeko irakaslea (Argiaren Euskal kulturaren urtekaria)

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ahaleginaren balioa

Bukatzeko, ahaleginaren balore berri hau berdindu al daiteke hain ezaguna zaigun lo importante no es ganar, sino participar? Zuek, bultzatzaileek, sinesten al duzue lelo horretan zuen eguneroko politikagintzan? Badakizue, ahalegindu arren, emaitza onik eskuratzen ez baduzue zuen boto-emaileentzat, ez zaretela egongo hurrengo gobernuan, ez duzuela euskal gizartearen azterketa gaindituko. Ez al da horrela izan behar?

— Edu Zabala (Irakaslea)

Ikasketekin euskara agiriak balioztatzearen inguruan ahalegina saritu nahi horretaz hausnartu du Edu Zabalak: EGA titulua desagertzear? Bertandona kolektiboaren tesien garaipen bat? (Gara)

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

D eredua eta euskara maila

Emaitzek alarma piztu zuten, D eredukoek ere, behar besteko euskara maila ematen ez zutelako. Orain inolako azterketarik egin gabe, D ereduan aritzea berme dela, titulua emango zaie? Zaila da ulertzen Kultura Sailaren ekimena

— Onintza Irureta

3
Batez bestekoa: 3 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez