zuzentasuna

2009ko uztailean?

Iñaki Muruari ikusi eta entzun dituen batzuek zer pentsatua eman diote euskararekiko errespetuan noraino egin ote dugun aurrera.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Zuzentzailearen kalteak

Gero eta gehiagotan hasten naiz zuzentzaile ortografikoak azpimarratu didana aldatzen, askotan aldaketarako inolako premiarik gabe. Tabako-paketeetan edo hainbat botiketan abisuak jartzen dituzten bezala, ezein hizkuntzetako zuzentzaile ortografikoen abisuren batek ere agertu beharko luke aldian-aldian gure pantailetan : “niri kasu gehiegi egiteak kalte egin liezaioke zure hiztun askatasunari”.

— Anjel Lertxundi

Anjelen Post Scriptum horietako batean irakurrita: Azpimarratzen (Hitz Beste).

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Azentuak ipintzen

Iturriren bidez izan dugu gaztelaniazko azentu ortografikoak kalean zuzentzeko ekimen honen berri.

Euskaraz azentuak ez, baina halako zuzenketak egiten ez litzateke lanik faltako.

3.25
Batez bestekoa: 3.3 (8 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Txarto hitz egitea

Guk gainditu dugu hein handi batean ("euskararik onena egiten dena"), baina bi komunitateen artean dagoen amildegiaz ohartzeko nahikoa da. Zuek imajinatzen al duzue Euskal Filologiako ikasle bat beste bati esanez txarto egiten duela berba euskalkian ari delako?

— Txerra Rodriguez

Gogoeta ekarri digu Txerrak Garaogoikoara euskaldunek eta erdaldunek txarto hitz egiteaz zer ideia dugun eta: Bizkarrari bizkar

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Zuzentzailea patruilatzen

Txinan ingelesezko errotulu eta mezuetan akats gramatikal eta lexiko gehiegi zeudela lanean ipini zuten Chinglish maisua. Hor dabil gora eta behera erroreen atzetik Beijing patruilatzen. Hemen ere horrelako bat ez litzateke aspertuko, ezta?

Bide batez, Eitb.com-en bideoak enbotatzeko aukera kendu dutela dirudi eta haren ordez funtzionatzen ez duten izartxoak ipini. Dena dela lehendik enbotatuta daukazuen bideoren baten kodea hartu eta id zenbakia aldatu baino ez da egin behar (bideoaren orriaren helbidean dagoen zenbaki hori).

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

EHULKU: testu zuzenketak eta aholkuak

EHUren euskara errektoreordetzak atzo aipatu genuen EHUTSIz gainera tresna gehiago ere eskaintzen dizkigu. EHULKU zerbitzu honetan testu zuzenketen bildumak eta euskara zuzen erabiltzeko aholkuak eskaintzen dizkigute besteak beste.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

EHUTSI: euskara ongi erabiltzen laguntzeko aplikazioa

Txerrari esker ezagutu dugu gune hau. Euskara zuzen erabiltzeko aholku sorta dugu berton. Erroreak zuzentzeko itzulpenak, adibideak eta azalpenak eskaintzen dituzte item bakoitzean.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Lekuan-lekuan

Azken urteotan obsesionatu egin gara euskara batua aurrera ateratzeko nahi horrekin, eta ez ditugu bereizi eremu euskaldunak eta eremu erdaldunak. Berdin jokatu dugu Tuteran edo Leitzan. Horretan aldakuntza bat egin behar dugu.

— Koldo Zuazo

4.75
Batez bestekoa: 4.8 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskarajatormetroa

Sustaturen bidez

5
Batez bestekoa: 5 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Zuzen eta artez

Ortografia zuzenez idazten dira tontakeria gehienak

— Joseba Sarrionandia

Wikiquoten ikusia.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez