soziolinguistika

Jabetze-plangintza

Hizkuntzen ikaskuntza eta irakaskuntza dugu hizkuntza-politiken
alor garrantzitsuenetariko bat, eta hain da garrantzitsua ezen
soziolinguista batzuek hizkuntza-plangintzako berariazko alor bat gehitu diotela corpusaren eta estatusaren plangintzari: jabetze-plangintza (acquisition planning,
Robert Cooper, 1989). Mundu osoan ikusi da irakaskuntza dela familian
transmititzen ez diren hizkuntza gutxituak babesteko lehen tresna edo
baliabide bakarra. Horixe da Ipar Euskal Herrian ere gertatzen dena.

— Jean-Baptiste Battittu Coyos (Hizkuntzalaria)

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Arnasgune euskaltegia

Zenbat eta euskarazko arnasguneak ugariago eta aktiboago izan, orduan eta errazago izango da euskaraz erdipurdika moldatzen diren hiztunek ere beren hizkuntza-gaitasuna (ahozkoa oraingoz, idatzizkoa gero ere lor liteke) indartu eta zabaltzea. Igeri eginez ikasten da igeri egiten, gainean jarri eta pedalei emanaz ikasten da bizikletan ibiltzen, … ingurukoekin honetaz eta hartaz hitz eginaz ikasten da erraz eta lasai hitz egiten. Ez da oraindik horrelako euskaltegirik asmatu, eta ez
asmatuko ere.

— Mikel Zalbide

Udaltop jardunaldietako materialak jarri dituzte sarean, eta haien artean Mikel Zalbidek jardunaldietan aurkeztu ziuen Aurrez aurreko jardunaren lekua HINBE saioetan txostena (pdf). Bertan irakurri dugu (49. orr.) goiko pasarte hori.

Garaigoikoaren bidez.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Moreno Cabrera nazionalismo linguistiko espainiarraz

Juan Carlos Moreno Cabrerak "La Lingüística y el nacionalismo lingüístico español" hitzaldia eman zuen UOCen Filologia katalanaren sailaren 10. urteurrenean. 

Nazionalismo linguistiko espainiarra sustengatzen duten mitoak jorratu eta euren lekuan jartzen saiatu da. Zorrotza eta zuzena. Umorerako tartea ere badago. Interesgarria beti ere.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bikoteen arteko hizkuntz-ohiturak

Erabilera erabiltzetik etorri da. Bietako batek euskara gutxi zekien bikoteetan, oinarrizko maila batetik ez da gertatu lehenik gaitasun on bat eskuratzea eta gero erabiltzea. Biak batera joan egin dira

— Txerra (Garaigoikoa) Klusterraren lana aipatuz

Soziolinguistika klusterrak burutu duen Bikoteen artean hizkuntza ohituren aldaketa ikerlanaz laburpena eta iruzkina egin digu Txerrak Garaigoikoan:

Bikoteen hizkuntza ohiturak zelan aldatu?

Horkoa da aipamen hori.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Erabili, ikasi, izan

Erabilerak adierazten duena ez da bakar-bakarrik euskararen osasun-egoera. Erabilerak adierazten du, orobat, hiztunaren zer-nolakoa ere, hizkuntzak, ikasi, erabiltzen diren neurrian baizik ezin direlako ikasi. Euskaldun izatea ez da euskara-jakite kontua, maiz esan izan dugunez, hizkuntza bat modu akademikoan eta formalean (eskola, euskaltegia...) jakiteak besterik gabe ez duelako inor hizkuntza horretan sozializatu denik frogatzen.

— Joxe Manuel Odriozola

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hiznet: 9. edizioa martxan eta matrikula zabalik

Asmoz Fundazioak berak jakinarazi digunez, abian da dagoeneko Hiznet
Hizkuntza Plangintza graduondokoa. 9. edizioa dagoeneko, hizkuntzaren normalizazioarako profesionalak eta prestakuntza sustatzen lan ona egin da hortik eta beti da gomendagarria. Honela dago enfokatuta:

Graduondokoa euskalgintzako euskaltzaleei, euskara teknikariei, egunen batean zeregin horietan aritzeko asmoa dutenei, herri administrazioan, hezkuntza sisteman eta antzeko lan arlotan hizkuntza normalkuntzean erantzukizun publikoa dutenei,... zuzenduta dago.

Hiznet-en webgunean duzue informazio gehiago. Matrikula uztailera arte zabalik.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskararen egoera Nafarroan 2008

Euskarabidek atera berri du lana. Foru Komunitatean euskararen egoeraren datuak ematen ditu. Adibidez, %11,9 dira euskaldunak, %5 inguruk erabiltzen dute, eta %7,3k dute euskara lehen hizkuntza.

Testua pdf fitxategi batean jaitsi daiteke hemendik.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Konstruktibismoa, norbanakoaren eraikuntza eta motibazioa

Baina post-modernitatean sartzean, bereziki globaltasunarekin eta informazio eta komunikazio teknika berriekin, nortasunak beste itxura bat hartzen du eta konstruktibismoak esplikazio hobea ematen digu : nortasuna da gizabakoitzak beretzat eraikitzen duen zerbait, lehenagoko kulturaz jabetuz bai eta ere inguruko kulturak onartuz. Motibazio eskasa aipatzen dugularik, maizenik motibazio aldaketa bat gertatzen da.

— Erramun Baxok

Gazteenen motibapena 2006ko inkestan (Euskal soziolinguistikaz | Erramun Baxok soziolinguistaren kronikak).

Blogaren berri eman digu gure Txerrak, eta segidan aurkitu dugu aipamen interesgarria. Ez da bakarra gainera.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Udaltop topaketaren laburpena

Lan ta lanekoek lehengo astean egin ziren Udaltop topaketetan entzundako gauza interesgarrienak batu dituzte.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Transmisinoa eta erabilerea: jardunaldia Bilbon

Mendebalde Alkarteak Bilbon antolatu ditu jardunaldiok aste honetarako, barikuan eta zapatuan hain zuzen ere.

Txerra ohartu den moduan, egun beretan gai beraren gainean jardunaldi bi herri txiki honetan.

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez