prestakuntza

Bi ordu

No encontramos el sentido a hacer un taller sobre Web 2.0 y educación en dos horas y dejarlo cerrado...

Web2.0ren aplikazio didaktikoei buruzko tailerra antolatu zuten Lolak, Beatriz Gonzálezek  eta Javier Sánchezek: Taller "Aplicaciones didácticas de la Web 2.0" UAB Idiomes

Interesgarria tailerra berez, baina ondorio hori gehiago. Jarraitzen du esaldiak: "...Así que, por tanto, abrimos el taller que continua y continuará vía Twitter y Ning." Eta wiki batean ere bai.

Bipuntuzerismoak gorabehera, prestakuntzari begira jarrita kasu egitekoa da oro har. Nik neuk goiko hitz horiei "sobre Web2.0 y educación" zatia kenduko nieke lasai asko, alegia.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Erroretik ikastea

I've learned so much from my mistakes I'm thinking of making a more few.

Hainbeste ikasi dut neure erroreetatik, baten bat gehiago egitea pentsatzen nagoela.

Flickr-en argazki honetan ikusita

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Prestakuntzaz

Simple formación en su medida, porque aquí la formación se mide en una única, simple y sencilla medida: HORAS. A más horas, más formación. Nada de resultados, nada de productos, aquí le darán sencillamente horas. Con un límite, claro. Sólo las horas sentado en una silla, sólo las horas firmadas, sencillamente horas.

— Pedro Villarubia

Discentia blogean Los tres timos (o mitos) de las TIC hiru artikulu sorta publikatu du Pedrok asteon. Hauek dira hirurak: Herramientas, Formación, Redes (tresnak, prestakuntza eta sareak alegia). Aipamen hau bigarrenetik aterata dago.

IKTen inguruan dabiltzan iruzurrak, mitoak eta topikoak jorratu ditu Villarubiak, baina aipamen honen kasuan IKTetatik harago joan dela esango nuke.

Jramoneleren bidez.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

HABE: udako ikastaroak

Uda honetan HABEren eskutik izango ditugun prestakuntza ikastaroen zerrenda publikoa da jada. Pdf honetan duzue osorik:

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Pedagogia kritikagarria

Bereganatua zuen ikasleen konfiantza osoa eta hauek, liluraturik, ezin kritikatu eskola-emaileari: ezin izan zuen gehiago ikasi ustez irakaslerik onena zen hark.

— Bixente Serrano Izko

Pedagogia kritikagarria (Nafar periferiatik - Berria.info)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Gaztelania irakaslea izatea zer den

Francisco Herrerak aurkezpen hau utzi digu bere blogean. Hizkuntza irakaslea izatea zer den azaltzeko era grafikoa. Euskara irakaslearentzako bertsioa egingo dugu?

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hik Hasi: Udako Topaketak

Gauza ugari aurtengo ekitaldian, seguru bat baino gehiago interesekoa izango zaizuela.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Mekanografia interneten eta euskaraz

Librezale.org-eko foroan ARTpyst honen berri eman digute. Mekanografia ikasi eta praktikatzeko jarraibideake ta ariketak dituzu euskaraz.

Qwerty-ren sasoi hauetan mekanografia jakitea eskertu egiten da duda barik.

3.75
Batez bestekoa: 3.8 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara erabiltzeko motibazioa sustatzeko trebakuntza

UEUren eskaintzan beste ikastaro interesgarri bat, Euskara erabiltzeko motibazioa sustatzeko trebakuntza-saioa.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Jendaurrean hitz egiteko ikastaroa

Harreman harmonikoa izateko komunikazio-trebetasunak ikastaroa antolatu dute UEUkoek. Hauei zuzenduta:

Pertsona-taldeekin eta haien aurrean komunikatu behar duten guztiei (nork ez du behar?), esaterako: irakasleei; ikasleei; gaiak, txostenak edo produktuak aurkeztu behar dituztenei;

4
Batez bestekoa: 4 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez