materialak

Lagun berriak - Nueva Gente

Deustuko Berbaizu euskara elkarteak lankidetzan hasi da Nueva Gente - Lagun Berriak aldizkarikoekin. Gure artean bizi diren latinamerikarrei zuzendutako hedabide horretan euskarara hurbiltzeko fitxak hasi dira prestatzen. Hemen daukazue ale bat:

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikasteko gurpilak

Cuaderno Interculturalen istorioak egiteko zein gramatika lantzeko gurpil sorta erakutsi digute. Ideia bitxia, eta beharbada baten bati beste ideiaren bat ekarriko diote gurpilok.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Korrika16: atazak eta materialak

AEK-koek Korrika 16rako prestatu dituzten materialak Korrika.org webgunean jarri dituzte eskuragai.

Ongi Etorri kantua eta Bidaia intimoak filmaren trailerra blip.tv-n dituzue ikusgai eta deskargagai (1 eta 2). Enpin, norberaren parrokian ez dute inor beatifikatzen, ezta haren predikua entzun ere.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Klaserako testu baten bilakaera historikoa

Patxo Landak Tres Tizasen klasean urteetan erabili duen testu baten historia egin digu: fotokopiatik blogera, walkmanetik mp4ra, beti ere testuaren hezurdura errespetatuta. Pentsatu dut bat baino gehiago ibiliko dela oraindik duela 10 urtetik gora duen fotokopia behin eta berriro erreproduzitzen. Ala ez?

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Galderak

¿Son capaces los educadores de dejar de preocuparse y disfrutar del remix?¿En qué se diferencian las escuelas de otras industrias culturales? ¿La lógica implícita de los medios digitales ha dado un giro a nuestras
instituciones educativas? ¿Cuál es la diferencia entre reutilizar y plagiar? ¿Está sobrevalorada la originalidad? ¿Es la apertura nuestra única esperanza? .... ¿Son las empresas de la Web 2.0 el mejor amigo del profesor o sólo una panda de buitres que convierten nuestro trabajo, nuestras relaciones y nuestros datos privados en su nicho de mercado? ¿Ha estallado la burbuja de la Web 2.0? Y, si es así, ¿ahora qué? ¿Cómo podemos enseñar a nuestros estudiantes, colegas y a nosotros mismos a ser propietarios de la tecnología en vez de limitarnos a ser
consumidores? ¿Cuántas violaciones del copyright pueden meterse en una
presentación?

Zemos98 festibalaren barruan "Simposio de educación expandida" ekitaldian hitzaldia emango du Lamb-ek martxoaren 24an, La urgencia de una educación abierta: emociones
baratas, reutilización radical y aprendizaje basado en la sindicación de contenidos.
Hitzaldiaren aurkezpenetik atera dugu aipamena.

Galdera oportunoak.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Kopia librea

Nik norbaiti aipatzen diodanean eduki hau edo hura libre dela (mapak, argazkiak edo ez dakit zer), askori absurdua iruditzen zaio, ze berez, “dena libre omen da”. Edozer kopiatu daiteke erraz, eta ez dira konturatzen arazoa ez dagoela plano teknikoan baizik eta legalean.

— Gari Araolaza

Jakintza ikastolaren blogean Atzerapausoa euskararentzat mezuan egindako iruzkina.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Maite Goñi Amarauna saioan

EGA materialak erreitiratzeko agindua dela eta, elkarrizketa egin diote gaur goizean Maite Goñiri Euskadi Irratiko Amarauna saioan. Maiteren hitzekin batera Ana Malagon, Haritz Rodrigez eta Goio Telletxea blogarien iritziak ere entzun ditzakegu.

Saioa Amaraunaren podcast-ean (audio fitxategiekin arazoren bat dagoela dirudi orain) edo Teknopata.net-en eskegitzen duten bitartean hemen entzun ahal duzue.

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (6 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Coggno: eLearning edukiak sortu eta saldu

Penintsula Iberiarreko euskaldun elebidunok barreari ezin eutsita ibiliko gara zerbitzu honen izena ahoskatzen saiatu ahala, baina ideia interesgarria da.

Funtsean eLearning edukiak sortzeko plataforma da. Zeuren edukiak edo materialak dokumentuetan edo SCORM paketeetan sartu, igo eta aukera daukazu prezioa ipini eta saltzeko, edo, besterik gabe, doan banatzeko.

Gordeta dauzkazuen zuek egindako material zoragarri horiekin aberasteko aukera krisi sasoi honetan.

Wwwhat's New-n ikusia. Interesgarria Alvaro Gregoriren iruzkina eta proposamena.

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Praktikatu gurekin: mintzapraktika sustatzeko ataza

AEK-koek prestatu dute:
praktikatu gurekin1B

3
Batez bestekoa: 3 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Internet biltegi irekia

Són suggestives les reflexions sobre el fet que al llarg de molt de temps s'ha posat el coneixement en repositoris tancats, sense interacció, allunyats d'intrusos. El coneixement no era compartible. L'actitud 2.0 ho ha capgirat tot: Internet és el repositori dels repositoris. El valor és en l'obertura, la reutilització, la possibilitat de marcar-lo i compartir-lo.

Hausnarketa interesgarriak egin dira ikusita jakintza luzaro gorde dela biltegi itxietan, elkarreraginik gabe, etxekoak ez direnenentzat ikustezinak. Jakintza ez zen partekatzekoa. 2.0 jarrerak hau dena aldatu du: Internet biltegien biltegia da, errepositorio erraldoia. Orain berriz, balio duena irekitasuna da, gauzak bistan jartzea eta berrerabiltzeko aukera ematea, markatu eta partekatzeko aukera.

Prácticas educativas en entornos web 2.0 (C. Castaño; I. Maiz; G. Palacio; J. Domingo, editorial Síntesis: 2008) liburuaren harira iruzkin sorta egin du Serrak egunotan. Azkenengo honetan material errepositorio edo biltegiak direla eta ondorio batzuk atera ditu: [187] El repositori és la xarxa

Galdera etorri zait: Gure arloan internet errepositorio funtzioa betetzen du une honetan?

Bide batez, "repositori(o)" hitzerako zein itzulpen izan daiteke egokiago: errepositorioa, biltegia, material-biltegia...?

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez