Superpoliglotaren eskuliburua
2011, Abendua 28 - 18:38 — benito@filoblogia-ri esker heldu zait liburu honen berri. Benny Lewis irlandarrak hizkuntzak ikastearen zalea dugu, eta bere esperientziatik jasotako ideia eta teknikak bildu eta eskaini nahi izan ditu liburuan.
Autolaguntzako liburuen marketing-aren eta hizkeraren usaintxoa hartu dakioke liburuari hasiera batean, Lewis ez da irakasle edo hizkuntzen irakaskuntzako profesionala azken batean, eta ikuspegi "naif" edo "profanoa" iritziko diote askok akaso. Dena dela, liburuan jaso dituen hainbat teknika, aholku eta proposamen oso interesgarriak izan daitezke euskara ikasten dabiltzanak (edo prozesu horiek gidatzen ari garenok) buelta pare bat eman eta ikasteari buruzko gogoetatxoa pizteko baino ez bada ere. Hizkuntzatik "zer" ikasi behar den, hizkuntza "nola" ikasten den pentsatzeko ere bai.
Liburua salgai dauka bere webgunean. Dena dela gaztelaniazko itzulpenaren bertsio hauek dabiltzan sarean.
Ikasleak saltzaile
2011, Abendua 10 - 17:58 — benitoBanaiz Bagara elkarteak euskara ikasten ari diren etorkinekin saltoki ibiltaria antolatu du, sei ikasle eta lau monitorek eramaten dute postua Tolosalde inguruan bereziki. Proiektuaren asmoa lanaren bitartez euskara ikasi eta lan egiteko aukera ematea da.
Txepetxekin ez da ikasten?
2011, Azaroa 28 - 17:28 — benitoGero nibela dago. Ingelesez asko irakurri izanagatik ere, ez nintzen sekula gai izango zutabe txukun bat hizkuntza horretan apailatzeko. Lehen mailako kalitatez komunikatzeko, beste zerbait ere behar da. Estiloaz gain, hitzen jabe izan behar duzu. Ez dakit guztiz egiazkoak diren Txepetx-en teoriako ontzi komunikanteen analogia horiek, erabilera, ezagutza eta motibazioa direla hiru ontzi elkarrekin lotzen direnak, eta batetik bestera doala jarioa. Olioaren nibela motor batean batetik bestera doala iruditzen zait grafiko horretan, apur bat analogia faltsua ote den...
Enpresa, sarea eta hizkuntzak hausnarketari egin dio ekarpena Luistxok. Tartean hizkuntzak menperatzeari buruzko gogoeta hori. Hona hemen lotura:
Zen aholkuak euskara ikasleentzat
2011, Urria 9 - 17:52 — benitoEuskara ikasteko liburuen ondarea
2011, Urria 9 - 00:15 — benitoEspainiako Kultura Ministerioaren Bibliografia Ondarearen Liburutegi Birtuala gunean euskara ikasteko "metodo" historikoen zerrenda hau dago. XIX eta XX mendeetako 13 testu daude hor, eta bertsio digitalizatuak kontsultatu daitezke.
Batek daki, zahar horiek gaur egun ere baliagarriak izan daitezke.
"Euskeraz ikasi" aplikazioa
2011, Urria 8 - 23:59 — benitoMarket eta Store desberdinetan saltseatzen "Euskeraz ikasi" izeneko aplikazio hau aurkitu dut. Iker Etxebarria garatzaileak sortu du doako aplikazio hau, funtsean hiztegia, zuzentzaile ortografikoa eta hiztegi-ariketen bilduma da, interfazea gaztelaniaz da, eta esango nuke zer hobetu asko dituela, ikuspegi didaktikotik zein teknikotik.
Edonola ere, euskara ikasten laguntzeko gailu mugikorretan erabiltzeko lehenengo "aplikazioa" dela uste dut, eta hala bada aipamena merezi du behintzat.
- Android bertsioa telefonoetarako (Android Market)
- Android bertsioa tabletetarako. (Android Market)
- iPhone bertsioa (App Store)
- Chrome bertsioa (Chrome web store)
Bizitza osoa
2011, Iraila 30 - 00:46 — benitoEuskaraz berriro ikasten hasi naiz. Ilusioarekin, benetan. Astean bost ordu. Ez da gehiegi, badakit. Ez daukat denbora gehiago.
“Zenbat denbora behar dugu hizkuntza bat ikasteko?”
Hori izan da irakasleak egin digun lehenengo galdera, gaur goizean, lehenengo klasean.
Berehala ikasle batek erantzun du: Bizitza osoa.
Eta ados nago.
Berriro euskararekin (Euskaldunberri naiz)
Verbling: hizkuntzak praktikatzeko "chatroulette" bat
2011, Iraila 18 - 18:04 — benitoDuela hilabete batzuk ezaguna egin zen Chatroulette, ausazko bideo-txataren ideia original, barregarri eta eskandalagarri ere suertatu izan da. Ausazko harreman horren ideiak beste aplikazio batzuk eduki litzake, eta hala ikusi dute Verbling honen sortzaileak. Hizkuntzak praktikatu behar dutenentzat aukera izan daiteke.
Gaztelania eta ingeles hiztunekin soilik funtzionatzen du nagusiki oraingoz. Sistema erraza da, zeure ama-hizkuntza eta bigarren hizkuntzako maila zehaztu eta konektatu. Bosna minutu hizkuntza bakoitzean jardun (gaztelania eta ingelesa adibidez) eta beste "bikote" bat topatu.
Via @beatxo
Sare sozialak eta hizkuntzen ikaskuntza
2011, Ekaina 2 - 00:56 — benitoLdeLenguan Language Learning and Social Media – 6 Key Dialogues proiektuaren berri eman digute. Sare sozialek hizkuntzen ikaskuntzan zer eragin duten eta zeintzuk aukera ematen dituzten aztertu eta eztabaidatzeko taldea da. Pertsona batzuen esperientziak erakutsi dizkigute bideo honetan
Subjuntiboaren kontra
2011, Ekaina 2 - 00:39 — benitoSubjuntiboaren madarikazioa ez da euskararena bakarrik. Gaztelania ikasten duten eslovakiar batzuk subjuntiboaren kontra matxinatu eta taldea sortu duten Facebook-en.
Mitxelena XVIaren oihanean hartu beharko ote du babesa subjuntiboak ergatiboaren arrimuan?
ele...mental edo NodosElen irakurri ditugu berria eta eztabaida.
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- …
- hurrengoa ›
- azkena »