euskalduntzea

Euskaldun berrientzako bertso-eskola Iruñean

"Bertsolaritzaren bidez, euskaldunberriek ulermena eta ahozko adierazkortasuna lantzea eta hobetzea" du helburu Iruñeko Hizkuntza Eskolak antolatu duen ekimen hau. Ez da berria, eta aurrera badoa, seinale ona da duda barik.

Via: Argia

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Autobusean euskara ikasten

Donostiako autobusetako monitoreetan euskara ikasteko ariketak ere jarriko dituzte. Diario Vascoren DVBus zerbitzuak Udalaren euskara zerbitzuaren eta bertako euskaltegien kolaborazioarekin garatu omen du ideia.

Via @joxe

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Elkarlanean: Moodle ikastaroak sortzeko eta konpartitzeko gunea

Lehengo ostiralean aurkeztu ziguten gune hau Moodlemoot Euskadin.

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

One girl's journey euskara ikasten

It is easy to get frustrated. This morning I was so upset at my limited understanding that I wanted to cry. But, my getting emotional only made matters worse. When I stopped, took a deep breath and relaxed, the words seemed to flow from my mouth.

— Megan Otteman

Three days at a barnetegi (Euskaldundu: One Girl's Journey to Land an Language of Her Ancestors)

Eitb-ren blogetan euskara ikasten ari diren Isabel, Cody eta Meganek esperientziak kontatzen dituzte ingelesez. (Two girls and one boy izan beharko luke titulua, ezta?)

Itzulpena? Google Alphak hau dio: 

erraza da, zapuztuta lortzeko. Gaur goizean izan nuen, beraz nire ulertzeko mugatua duten negar egin nahi nuen at gelditu. Baina, nire iritsi emozionala bakarrik egin gaietan txarrerako. When I gelditu, arnasa hartu eta lasai, hitz ematen zuen nire ahoa from emaria.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hitzaditzatik Berbaditzara

...edo Baionatik Bilbora etorri da Hitzaditza. Ohi dugun legez ikutu lokala eman eta Berbaditza bihurtu zaigu Bilbon datorren ekainaren 17an egingo den diktaketa txapelketa.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara ikaslearen eragina

Aramaioko hainbat gazteri, ikastaro horietan parte hartzeko aukera eskaini nien, herrian euskararen alde jarduteko prestatu nahirik. Ikastaroetan parte hartzen zutenak herrietako jaietara ere joaten zirenez, euskararenganako begirunea eta zaletasuna indartzeko bide izan ziren. Zortzi urtetan 400 bat ikasle izan ziren ikastaro trinko horietan. Auzoko jendeak harrera oso ona egin zien.

— Patxi Uribarren

Euskaltzain oso guztiei dagokien moduan atzo irakurri zuen Patxi Uribarrenek bere sarrera hitzaldia, Aramaion, bere herrian. Eta Aramaion azken hirurogei urteetan euskarak zer bilakaera izan duen azaldu zuen.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Egonaldiak familia euskaldunetan 2010

Izena emateko epea zabaldu da uda honetan euskara familia euskaldunetan praktikatzeko.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

HABEn zertan ari dira?

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikuluaren (HEOK) diseinua eta egikaritza. Laugarren mailakoa garatzea eta A1, A2 eta B1 mailetako azpiatalak zehazteari ekitea da helburu nagusia....

— Euskararen Berripapera (2010-03)

HABEren berririk bai? Zertan ari dira? Inork badaki ezer? Honelako galderak sarri entzuten hasita gaude azkenotan. Donostiako Vitoria-Gasteiz kaleko hormak inoiz baino gotorrago baleude bezalako sentsazioa barruntatzen da inguruan.

Ez da asko izango, baina jakin min hori apur bat asetzen laguntzeko-edo Euskararen Berripaperaren azken alean (pdf) Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren aurrekontuen azalpenaren barruan, azken  orrialdean HABEren aurrekontuaren norabide nagusien laburpena dugu. Ez da berri handirik izango akaso, baina elukubrazioetan laguntzeko sikiera balioko dio baten bati.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Aukerak

EAEn behintzat, gizarteak baliabide asko jartzen ditu herritar guztien eskuetan hizkuntza ofizial bien ezagutza bermatzeko, hezkuntzako behe-mailetatik hasi eta Unibertsitateraino, bai eta euskaltegi publiko nahiz diruz lagundutakoen bidez ere. Ehunka mila herritarrek erabili dituzte baliabide horiek, baina jakina, batzuek ez. Izan ere, pertsona bakoitzak -edo haien gurasoek- bere erabakiak hartuz jorratzen du bizitzaren bidea, bere historia eraikitzen du, eta horrela, batzuk eskas heltzen dira Administrazioaren ateetarako, ez bakarrik euskaragatik. Zergatik pribilegiatu nahi dituzte urritasun linguistikodunak?

— Roberto Manjón Lozoya

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Elebitasun pasiboaz

Niri neuri oso estrategia egokia iruditzen zait. Areago, estrategia bakarra da. Baina esan beharra daukat horretarako ezinbesteko baldintza euskaldun aktiboak egotea dela, alegia, beste horien euskalduntasun pasiboa aktibatuko duten euskaldunak egotea. Eta horri ez zaio erreparatzen.

— Martin Rezola (Tiraka)

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez