baliabideak

Irainak sortzeko makinak (eta ikasteko)

Sustatun Maite Goñiren mezu baten harira euskaraz irainak ezagutu, topatu eta sortzeko baliabideen zerrendatxoa egiten ari da.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Osasunari buruzko unitate didaktikoa / bloga

Blogge@ando-n hizkuntzen trataera integratuaren markoan osasunaren gaia jorratzen duen blog sorta baten berri eman digute. Haien artean euskarazko hau.

Getxoko Berritzeguneko irakasle batzuek prestatuta, ataza edo jarduera interesgarri batzuk proposatzen ditu.

3.666665
Batez bestekoa: 3.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

HABEk hezkuntza munduari

Lehengo maiatzaren 14an Iñaki Muruak Zer eskaini diezaioke HABEk hezkuntza munduari? hitzaldia eman zuen Getxolinguae jardunaldietan. Bideoan grabatu eta sarean jarri da.

Getxolinguae-ren blogeko bi mezu hauetan dauzkazue laburpena bestela:

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

ELE irakasleentzako atariak

EcLEcTIC blogean gaztelaniaren irakasleentzat (ELE) interneten aurki daitezkeen atarien eta baliabide bankuen bilduma egin duen Redele aldizkariko artikulu baten erreferentzia eta laburpena egin dute. Hau da artikulua: Actualización de los recursos del docente de ELE en Internet (PDF. Egilea: Antoni Nomdedeu Rull).

Bide batez, aldizkariaren zenbaki berean beste artikulu hau daukagu: La adquisición de la competencia literaria: explotación didáctica de un cuento de Bernardo Atxaga. Transposizioak egiten hasi nahi badu baten batek...

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Dendetarako kartelak

Donostiako Udalak merkatari.net webgunean merkataritza sektore batzuetarako baliabideak sortu, banatu eta eskura jarri ditu. Lau sektorerako hitz erabilien zerrendak eta kartelak hain zuzen ere:

Hitz zerrendak

Kartelak

Erabili.com-en bidez: Proba egin euskaraz! (kartelen pdf fitxategiak dituzue berta

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

EHULKU: testu zuzenketak eta aholkuak

EHUren euskara errektoreordetzak atzo aipatu genuen EHUTSIz gainera tresna gehiago ere eskaintzen dizkigu. EHULKU zerbitzu honetan testu zuzenketen bildumak eta euskara zuzen erabiltzeko aholkuak eskaintzen dizkigute besteak beste.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Pixton: komikiak sortzeko aplikazioa

Zuen lana ilustratzeko, zerbait azaltzeko edo istorioak egiteko ondo etortzen dira komiki batzuk. Egitea ez da pentsatzen den bezain zaila. Pixton aplikazio hau erabilita adibidez. Ikusi bideo hau bestela:

Via Wwwhat's New.

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Guraso.com

"Gurasoen premiak asetzeko webgunea", hala aurkeztu da Goienak eta Txatxilipurdi elkarteak euskararen transmsioan eragiteko sortu duten webgunea.

Gurasoen intereseko gaiak eta baliabideak eskaintzea dute asmoa. Helduen euskalduntzearen motorretako bat gurasoen premiak eta ilusioak izan dira hasieratik, beraz, baliabide interesgarria dugu hor duda barik. 

Sustaturen bidez.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Sclipo: i(ra)kasteko hainbat aukera

Ez da berria Sclipo hau -Atoan baino zaharragoa behintzat bada- baina orain arte aipatu gabe eduki dugun arren, merezi du osteratxo bat egitea.

Ikaskuntza sozialaren iraultza hartu dute slogan, eta horretarako hainbat aukera eskaintzen ditu. Nabarmenena gauzak egiten ikasten laguntzeko bideo-zerbitzua da. Erabiltzaileek euren bideoak erakusteko aukera dute horrela, hainbat eta hainbat daude edozertariko gaietakoak, hizkuntzak barne. Supermerkatuan txineraz ibiltzen lagunduko digun hau bezala.

Bideoez gainera, ikastaroak antolatzeko (eta kobratzeko) aukera dugu, norberaren "academy" montatu daiteke. Dokumentu biltegiak eta zuzeneko klaseak ere ditugu aukeran.

Gurekin lotutako gauza gutxi, hau ez bada.

Zerbitzu interesgarria, erabiltzeko ez bada ere, ideiak eta baliabideak hartzeko behintzat baliagarria izan daiteke.

4
Batez bestekoa: 4 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Sintaxia eta morfologia konputagailuaren bidez lantzen

UEUren udaberriko ikastaroen artean lehengoan aipatu genuen tailerraz gain hau ere interesgarria izan daiteke, irakasle-jardunean konputagailuak eta sarea gehiago erabiltzera jotzen dugun honetan.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez