bideoa

EuFalo.tv: Todo o mundo ten unha historia coa lingua. Cal é a túa?

Galiziatik dator Eufalo.tv, eta ideia interesgarria da A navalla suìza taldeak sortutako bideoweb hau. Hizkuntza eta hiztunei buruzko dokumental kolaboratiboa bezala aurkeztu digute, eta hizkuntzaz nahi duen hizkuntzan hiztunaren zer esanak jasotzea du asmoa.

Benvida, benvido a EuFalo.TV. Isto é un documental colaborativo sobre a lingua e os falantes. Levamos uns meses a percorrer Galicia buscando historias de xente que fala. No que pode, no que sabe, no que lle peta ou dá a gana. Todo o mundo ten unha historia coa lingua. Cal é a túa?

Clara eta Digna hiztunen testigantzak dituzue hor goian, bertan dioten bezala, euren izenari ohorea egiten.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bideoa: EGAren ahozko probaren simulazioa

Maite Goñi eta Euskaljakintza team-ek prestatu digute bideoa. EGA azterketaren simulazioa  egin dute bakoitzak bere papera hartuta.

Oscar-en sasoian datorkigu opera prima hau. Zine-karrera luze baten lehenengo mugarria izango al da!

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

3. maila konbinatua: AEKren eskaintza

AEK-koek bideo hau prestatu dute 3. mailako ikastaro "konbinatua" azaltzeko.

4.833335
Batez bestekoa: 4.8 (6 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bertan Bilbo eta euskaraz

Ibaizabal telebistaren bideo hau zabaldu da gaur Sustatun. Zuberogoitia anaien Bertan Bilbo liburuan oinarria hartuta Bilbon bizi diren euskaldunen bizipenak entzun, eta historia apur bat ere badugu.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara izeneko mutila

Bideo honek ere kazetaritzako ikasleen uztakoa ematen du. Umore beltza oraingoan.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara bere bakardadean

Euskararen inguruko bideo sortak ari dira agertzen Youtuben azkenotan. Esango nuke Unibertsitateko ikasleen lanak direla. Deigarria eta desberdina Iratxe Garitagoitiak eta Nahikari Santanok sinatzen duten "Euskara bere bakardadean" hau.

Eibarren egongo da  baten bat neskari konpainia egiteko, ezta? Tongue out

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Badakizu euskaraz?

Kalean egindako inkesta hau aurkitu dugu Youtuben. "Badakizu euskaraz?", "Norekin egiten duzu?", "Lanerako eskatu dizute?". Hiru pertsonak sinatu dute (Iraitz Madariaga, Irati Moreno eta Usoa Mediavilla), baina ez dakit norako edo nongoa den kazetaritza ikasleak direla ematen du. 

Ohiko galderak izan arren, beti da interesgarria jendeari entzutea, ezta?Eta lana ondo eginda badago, gehiago. Zorionak egileei beraz.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Züperman

Sustatuk eman digu gaur bideogile zuberotar honen berri. Euskara ikasten dabil Züperman pertsonaia hau. Botere bereziak eta "dekoderra" erabili ditu AEKren ikastaldian dirudienez.

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (6 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Testuen bideo-zuzenketa

Beak, kontinentean dugun kontaktuak Wink, jarri gaitu jakitun. Frantziako telebista-albistegi honetan testuak eta azterketak bideoaren bidez zuzentzen dituen hizkuntza-irakasle ingeles baten berri eman dute. Russell Stannan du izen-abizen eta webgune. Eta zer egiten du Russell honek? Erraza:

  1. Ikaslearen testua testu prozesadore batez zabaldu ordenagailuan.
  2. Screencast edo pantailan geratzen dena bideoan grabatzeko programa bat (Camtasia kasu honetan) martxan jarri.
  3. Zuzenketa egin eta komentatu, mikrofonoa ere zabalik dagoela
  4. Amaitu ondoren, bideoa gorde eta ikasleari bidali

Betiko zuzenketa da, baina formatu berri honetan ikasleak pozik dabiltzala dio Stannanek. Proba egin beharko litzateke. Stannanek dio irakasleari ez dakarkiola ahalegin estrarik gainera. Hala den konprobatzen inor animatuko?

Baten bat ezagutzen dut zuzenketaren tortura arintzearren gustura probatuko lukeena.Tongue out

Hemen daukazue lagin bat.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

IKAren bideoa

IKAren promozio-bideo hau aurkitu dugu Euskaltuben.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez