Labur, helduen euskalduntze-alfabetatzearen inguruan oharrak batzeko gunea. Estekak, aipamenak,ideiak... Atoan, okurritu eta ikusi ahala. Karrajuaren osagarri.

116 argazki

AEK-k Nafarroan kanpaini bati ekin dio: 116 argazki leloarekin hasi dira. Hasteko diaporama egin dute AEK-n euskara ikasten ari diren 120 talde eta 1.300 ikasleetako batzuei egindako argazkiekin.

Helduen euskalduntzearen herritartasuna eta herritarrek egiten duten ahalegina azpimarratu nahi dute Administrazioak lagundu beharrean sarri oztopoak jarri baino ez duenean egiten.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Profezia A-maya

Bartzelonako Euskal Etxetik etortzen diren bideo horiengatik ez balitz....

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

CEDRO eta materialen lizentziak

El Centro Español de Derechos Reprográficos acusa a la Universidad Carlos III de haber subido sin licencia a su campus virtual (la red informática interna a la que tienen acceso los alumnos) materiales protegidos por derechos de autor. Sería el equivalente al antiguo servicio de reprografía (fotocopias) trasladado al mundo digital.

— Antonio Fraguas (El Pais)

El Paisen eman dute Carlos III unibertsitatearen kontrako salaketaren berri: Demanda por 'piratería' contra la Universidad Carlos III (El Pais).

CEDRO Espainian besteak beste erreprografia eskubideak kontrolaten dituen erakundea da. Egileen jabego intelektuala, oraingoan testu idatziei dagokiena dirudienez.

Albistea interesgarria da, eta kezkagarria ere bai. Hasteko polemika sortu du Twitter-en dagoeneko. Eta ez zaigu urruna: azken asteotan CEDROko ordezkariak euskaltegietara bisitak egiten hasi omen dira.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ez dago, ez

2012 urtearen barruan ez da egongo diru laguntza deialdirik, Eusko Legebiltzarrak onartutako aurrekontuetan ez baita horrelakorik jasotzen.

2013an HABEk diru laguntza deialdi hauek berreskuratzeko ahalegina egingo du.

2012an HABEren maila gainditzen duten ikasleek aurtengoari dagokion laguntza eskatzeko aukera izan dezaten aztertuko da 2013ko aurrekontuetan

— HABE

@josemarilasak ohartarazi du gaur arrastian Twitter-en. Azterketak gora eta azterketak behera gabiltza HABEren azken ebazpena dela eta, eta txikikeria honi ez diogu garrantzirik eman. Aurten EAEko euskaltegietan euskara ikasten dutenek ez dute dirulaguntzarik edukiko.

Hala da.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Eten da, dugu, gara...

Iñaki Muruaren artikulua Argian. Kultura transmisioa gai.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Gaur bertan

Gaur gelan ikasitakoa, gaur bertan kalean aplikatzea da helburua, ez seigarren urratsera iritsi arte itxaron behar izatea

— Karmele Santoyo

25 urte egin ditu Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak, Karmele Santoyo irakaslearekin hitz egin eta erreportajea egin dute Goiberrikoek.

Hiztunak sorteko (Goiberri)

 

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Irakurtzeko dekalogoa

2. Establece siempre los objetivos de la lectura de cualquier texto: por qué se va a leer el texto, para qué va a servir su lectura…

— Felipe Zayas

Irakurtzeko gaitasuna lantzeko dekalogoa egin dut Felipe Zayasek. Goiko hori bigarren puntua baino ez da.

Competencia lectora: un decálogo (Darle a la lengua)

 

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

40 urte

Y con complejísimas fórmulas matemáticas llegan a la conclusión de que el zénit de una nueva palabra se alcanza en su 40º aniversario, coincidiendo con su reconocimiento en los diccionarios.

— Javier Martín (El Pais)

El corrector de textos mató a las palabras erreportajean hitzen bizitza eta iraupenaz egindako ikerketa baten berri eman digu Martínek.

Ikerketak ez ditu euskarazko testuak aintzat hartu, dena den interesgarria izan liteke jakitea duela 40 urte sortutako zenbat hitz dabiltzan gure artean eta zer osasun duten.

 

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Mezuen praktikotasuna

Mezu guztiek izan behar dute praktikoak beti, jendearen bizimoduaren korapilo jakin batzuk modu jakin batean askatzera eraman behar baitute.

— Joseba Kamio

Komunikazioaren mundutik datorren mezu honek gurean erabiltzen den kontzeptu bat ekarri dit gogora, ataza.

 

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Komunikabideak komunikazioan integratzeko

Beraz, ezagutzaren arloan egin diren aurrerapen handiei segida emateko eta eskolak euskalduntzen dituen horiek euskararen komunitatean integratzeko, estrategikoak dira komunikabideak. Euskaldun sakabanatuak euskarazko komunikazio espazioan sartzeko bide eraginkorrak eta, horren ondorioz, erabilera areagotzeko tresna paregabeak; baldin eta erabilera kontzeptua orain baino modu zabalagoan ulertzen badugu. Komunikabideek Txillardegik zorrotz aztertutako oztopoa —elebakar erdaldunen presentzia— gainditzen dutelako.

— Josu Amezaga

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez