Testuen kalitatea ebaluatzeko irizpideak "prezi" batean.
2011, Abendua 10 - 18:01 — benitoBisiguraren Estarta blogean testu baten kalitatea ebaluatzeko erabiltzen diren koherentzia, kohesioa, adierazmena eta zuzentasuna irizpideak azaldu eta kokatzeko aurkezpen interesgarria egin digute Prezi zerbitzu-formatuaren bidez.
Euskaltegiak "bikain"
2010, Azaroa 16 - 20:17 — benitoBIKAIN erakundeetan euskararen kalitatea saritzen duen ziurtagiria da. Lehengo egunean banatu zituzten Donostian, eta 2009 eta 2010ean lortu duten entitateen artean (hau pdf-a da, bestela Bikainen webgunean ere badago) hiru euskaltegi edo euskaltegi-sare: AEK, Ulibarri eta Gabriel Aresti. Hirurek urrezko ziurtagiria.
Hala-moduzko euskerea
2010, Iraila 17 - 08:45 — benitoEuskerearen indarbarritze kontuetan joera bi dira kaltegarri eta nahasgarri, nire ustez; batetik, txokokeriak diralakoan, euskalkiak eta tokian tokiko aldaera guztiak baztertzea, beste barik; bestetik, euskalkiak eta tokian tokiko hizkuntza-agerpenak sustatzeko asmoz, hala-moduzko euskerea erabiltzea, euskerearen oinarri komunari jaramon egin barik, hiztunak nahastuz eta hizkuntzearen batasuna hautsiz.
Euskera batua eta tokian tokiko hizkerak (Izioqui dugu... guek aiutu ez dugu)
Kontraesana ote dago hemen forma eta edukiaren artean?
Zerbitzu karta
2009, Iraila 23 - 12:17 — benitoKalitatearen kudeaketan zerbaitetan ari gara sektorean. Zerbitzu-karta, berrikuntza, kalitatea eta halako terminologiarekin ohitu beharko dugu.
Eguneraketa: Tokiko.tv-n bideo hau aurkitu dugu:
Gazteen hizkeraz
2009, Iraila 4 - 11:42 — benitoBelaunaldi berrien euskaran, eta ahozko harremanetan euskara batua, erdarakadak, euskalkia edo herriko hizkera (baldin badago) nahasten dira. Guk bilduriko grabazio anitz, hizkuntzaren gramatika erabat dakiten gazteei egin zaizkie, erabateko diskurtso osoa ikus dadin. Hala eta guztiz ere, euskara mintzatuak ia ez dauka zerikusirik idatzizko hizkuntzarekin eta zuzenketa gramatikal horretatik urrun dauden beste parametro batzuetan moldatzen da.
Iruñerriko gazteen euskara aztertzen ibili ondoren, ikerketaren laburpena aurkeztu digu Orreagak Euskonews-en: Gazte hizkerari buruzko ohar batzuk
Larretik kalera eta kaletik larrera
2009, Maiatza 5 - 22:24 — benitoKaletar bihurtu izan arren, asko gara larrezaleok. Baina hain larrezale dira batzuk, non uste baitute kale hizkuntza egitea euskarak kale egitea dela
Euskarak, kale? (Nafar periferiatik - Berria.info)
40 urte barru
2008, Abendua 1 - 03:37 — benitoPatxitraperok hemendik 40 urtera Euskal Herrian eguraldiari buruzko jarduna zelakoa izango den igartzera gonbidatu digu. Zein uste duzue zuek?
Hizkuntzaren kalitatea, edo txakurrak ortozik
2008, Urria 20 - 17:07 — benitoLa mayoría, y hablamos precisamente de alumnos de Filología, no sabe expresarse bien, no domina el lenguaje y, en consecuencia, tampoco el pensamiento
Mucho título y pocas letras (José Luís Barbería. El País.com)