eskola

Terriblea

Terriblea da euskaraz ikasi dutenek gaztelaniaz akatsak egitea.

Baina are terribleagoa da euskaraz ikasi dutenek euskaraz akatsak egitea.

Eta terribleena zera da, Zelaa andereak titulu bat emango diela opari. Behintzat unibertsitateko irakasle horrek «eskas» bat jar diezaieke akatsak egiten dituztenei.

— Xabier Etxaniz Rojo

Terriblea (Berria)

4.6
Batez bestekoa: 4.6 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Esaldi trakets bat

Nire aitatxo esan dit ez dit eramangola.

Esaldi bat baino ez da, egia. Adibide bat. Kasu bat, kasuistika ikaragarri handi baten ale ezin ederrago bat baino ez. Ez dauka inolako garrantzirik. Denok egiten ditugu akatsak, nork bere mailan. Ez bilatu hemen errudunik, errua ez baita ez umearena ezta irakasleena ere. Sistemak funtzionatzen du. Errua ez da inorena. Esaldi trakets bat, hori baino ez da.

— Xabier Etxaniz Rojo

Oharra (Berria)

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Merkea eta garestia

Eta batez ere, zer da merkeagoa epe laburrean? Tituluak ateratzeko orain arte erabili den sistema garestia (euskaltegiak, IVAP, etab.) ala hezkuntza sistematik igaro duten guztiei eta irakasgai gehienak* gainditu dituztenei titulu bana oparitzea?

— Gorka Azkarate

Euskararen ezagutza ikasketen bidez zertifikatzea dela eta gogoeta batzuk utzi dizkigu Gorkak Bihar da berandun: Euskara tituluak opari

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Arbel digitala klasean: esperientzia bat

Tres Tizaseko Patxo Landak eta Marcos Cadenatok Etxebarriko San Antonioko eskolako Carmen Vegaren klasean grabatu dute bideo hau, Arbel digitala eta ordenagailua zelan erabiltzen ari diren erakutsi, azaldu eta ilustratzeko. Euskara ikasten ere ibili dira neska-mutikoak.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Erabiliz ikasten da

“Lehendabizi ikasi, gero erabili” paradigmaren mende gauden artean jai dugu. Erabiliz ikasten da, hemen eta nonahi. Hori baino ikuspegi integratuagoa behar da, ezer lortuko bada euskalduntze alorrean: bai azken orduko etorkinekin eta bai, nola ez, hasieratiko vasco-erdaldunekin. Etorkinen eskola bidezko euskalduntze-saioen eragimena mugatua da oso, eta hala izango da gero ere, saio horrek beren bizi- eta lan-ingurumenetik deskonektaturik jarduten duen artean.

— Mikel Zalbide

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ari-arika, ezpainetan hika! unitate didaktikoa

Zumaiako Udalaren ekimenez, Mintzola fundazioak umeekin hitanoa lantzeko unitate didaktikoak prestatu eta sarean jarri ditu.

Ahotsak.com-en bidez.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Amona-hizkuntza

Era horretan gutako askok amona-hizkuntza berreskuratu dugu, eta birramona-hizkuntza gure ondorengoek. Eta ondorioz, bi hizkuntza dauzkagu, bata amak (aita-amak) ume garaian eman zigutena eta ondoren aita eta amaren bultzada eta irakaslearen lanari esker jasotakoa, euskara. Hori gure altxorra.

— Arantza San Sebastian

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara ikasgai guztietan landu

...ez da nahikoa hizkuntza bat curriculumeko ikasgai izatea hizkuntza hori eskuratzeko. Gainontzeko ikasgaiek ere kontuan hartu behar dute irakas-hizkuntza

— Paul Bilbao

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

La vie d'artiste

Discentia blogetik jasoa.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Eskolaren erronka: alfabetizazio digitala

'Bizitza arruntean gure izena defendatzen egiten dugun ahalegina gutxi balitz, orain sarean gure pertsonaren inguruan sortzen den identitate edo nortasun digitalari erreparatu beharko diote.'

 Hona, Jolausek gurasoekin egindako bigarren saioan erabilitako aurkezpena. Interesgarria, nola ez!

The Jolaus Lifestreametik jasoa.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez