hiztegiak

Wordnik: 2.0 hiztegia

NodosElen eta Wwwhat'sNew-n jaso dugu hiztegi honen berri. Ez da kontu berri-berria hitzen inguruko informazioa emateko sarearen aukerak erabiltzen dituen hiztegia. Hiztegi formal desberdinen defizinizioak jaso, adibideak bilatu testuetan edo multimedian.

Interesgarriena izan daiteke, hiztegi hauek ingeleserako pentsatuta egon arren, Twitter edo Flickr bezalako zerbitzuetan bilatzen duten momentutik beste hizkuntzetako berbekin ere eskaintzen dituzte emaitzak. Probatu euskarazko hitzak sartzen eta zerbait agertuko da.

Edo pentsatu Euskalbarreko hiztegietako emaitzak eta sareko zerbitzuen bilaketak batzen dituen balizko hiztegi batean, adibidez.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Labayruren hiztegi kontestuduna

Labayru Ikastegiak aspaldian zuen sarean jarrita bere hiztegia, euskara / gaztelania eta gaztelania / euskara hiztegia, euskara beti ere bizkaieraren arauari jarraituta. Eta gaur iragarri digute hiztegi hori osatu egin dutela sarrerei kontestua emanez: adibideak eta laginak batez ere, ahozko tradizioan eta erabileran oinarrituta.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Carballo = haritz. Galiziera-euskara hizegi berria

Isaac Fernandez itzultzaileak paratu du 5000 sarrera inguru dituen lehenengo galiziera-euskara hiztegia. Vigoko Unibertsitateak argitaratu du, eta Isaacen hitzetan hau da asmoa: "entendernos mellor e traducirnos mellor sen peaxes nin peneiras doutras linguas"

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Diccionario Callellano: hiztegi kolaboratiboa sareak ilustratuta

Nodos Eleko Emilio Quintanak aurkeztu digu sarean egiten hasi diren hiztegi hau. Kaleko gaztelaniaren hiztegi kolaboratiboa izan nahi du. Jasotzen duen edukia interesgarria da duda barik: hizkera arruntean sortzen diren hitz eta esamolde biziak eta berriak, bizimoduaren joan-etorriarekin eta eduki soziokulturalak deitzen den horrekin lotuak, baina horrekin batera formatuak eman dit arreta. Hiztegi kolaboratiboa da batetik, edonork bidal dezake ekarpena, eta kontzeptuak sareko edukiek ilustratuta dakartza: argazkiak, testuak, bideoak.

Alpha fasean ei dago, baina ideia bista-bistan dago, eta teknikoki erraza da.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Lanbide heziketarako hiztegia

Lanbide heziketaren munduan euskararen hedapena sustatzeko hiztegia osatu dute Lanekik eta Elhuyarrek. Arlo askotako hiztegia bildu dute, euskara eta gaztelaniazko definizioak eta testuetako agerpenak eskaintzen ditu.

Informazio gehiago Berrian.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Elhuyarren Sinonimoen Kutxaren 3. edizioa

Sinonimo eta antonimoen hiztegi honen edizio berria. Hainbat azterketa prestatu ohi diren honetan munizioa ez dator txarto, ez.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Haurren munduko hiztegi txikia sarean

Nafarroako Gobernuak Juan Inazio Lizarragaren Haurren munduko hiztegi txikia lana sarean jarri du. Hemen duzue pdf formatuan: Haurren munduko hiztegi txikia (pdf)

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hirugarren sektoreko hiztegi teknikoa

Ede taldeak egin duen hirugarren sektoreko hiztegi tekniko honen berri izan dugu Topagunearen bidez. Sarean duzue eskuragarri pdf formatuan.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Nola erran: frantses-euskara hiztegi elektronikoa

Frantses-euskara hiztegi hau aurkeztu dute gaur. Gizarte ingurumen zabal batean erabiltzekoa, euskara batuan egina baina Iparraldeko traidizioan oinarrituta.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara-poloniera hiztegia

1998an egiten hasita eta sarean aspaldian jarrita hor ditugu euskara eta poloniera parean.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez