Leo Messi eta estategia didaktikoak
2012, Martxoa 6 - 21:46 — plisti-plastaEsperientzia bikaina Jolausek (IKTeroak) kontatzen diguna. Hona, ondorioetako bat:
" Ikasle baten “maila” edo “kalitatea” ebaluaziorako ezartzen zaizkion irizpideen araberakoa da eta irizpide horiek eskuratzea aldagai askoren menpe dago, gela barruan erabiltzen dugun estrategia didaktikoa garrantzitsuenetako bat izanik."
Ebaluazioa geroari begira
2012, Martxoa 3 - 13:36 — benito...ez da nahikoa ikasleak orain dakiena diagnostikatzea, horrez gain ezinbestekoa da aztertzea laguntza emanez gero zer ikasteko prestatuta dagoen. Hortaz, ebaluazioa etorkizunari begira egin behar da eta ez orainari. Ez da inportantea zer naizen, baizik eta zer izateko potentzialitatea dudan.
- Ebaluazio dinamikoa eta sare-ikaskuntza (Ainhoa Ezeiza)
Ebaluazioa eta bakardadea
2012, Otsaila 25 - 17:49 — benitoKomunikazioa elkarreraginean eraikitzen dela esan eta ebaluazioa bakarka egiteak, komunikazio errealarekin zerikusia duten zereginetatik urrun ebaluatzea ez da ebaluazio dinamikotzat jo daitekeen prozedura.
Liburuetatik ikasten blogean Ainhoa Ezeizak pedagogia eta didaktikaren inguruko liburuen erreseina, laburpena edo iruzkina egiten digu lantzean behin. Oraingoan Matthew E. Poehner-en Dynamic Assessment. A Vygotskian Approach to Understanding and Promoting L2 Development komentatu digu.
Eta hor goian duzue Ainhoak azpimarratu dituen ideietako bat. Datozen egunotan hizpide izango denarekin ondo "ezkonduko" dira segurutik.
Ebaluazio dinamikoa eta hizkuntzen ikaskuntza (Liburuetatik ikasten)
Liburuaren kopia bat aurkitu dut hemen, ingelesez.
Jokoko ebaluazioa
2012, Urtarrila 13 - 01:07 — benitoAzterketa bidezko ebaluazioak ez bezala, jokoetan erabiltzen denak, trebetasuna lortu arte saio asko egiteko aukera ematen du. Porrota eta ez da behin-betikoa.
Andoni Sagarnak ikasmaterialgintzan erabil daitezkeen bideojokoetako teknika eta estrategia batzuk bildu ditu mezu honetan: Bideojokoetako kontzeptu batzuk, ikasmaterialetarako egokiak direnak (Iparrorratza)
Testuen kalitatea ebaluatzeko irizpideak "prezi" batean.
2011, Abendua 10 - 18:01 — benitoBisiguraren Estarta blogean testu baten kalitatea ebaluatzeko erabiltzen diren koherentzia, kohesioa, adierazmena eta zuzentasuna irizpideak azaldu eta kokatzeko aurkezpen interesgarria egin digute Prezi zerbitzu-formatuaren bidez.
Ebaluazioa, Europako Markoa eta hizkuntza gutxituak, jardunaldiak Bilbon
2011, Urria 24 - 12:14 — benitoHizkuntza irakasleentzako gida bat
2011, Ekaina 6 - 12:29 — benitoEnric Serrak egin digu Docencia, aprendizaje y evaluación de segundas lenguas en las escuelas oficiales de idiomas liburu irten berriaren erreseina. Hizkuntza eskoletan diharduten irakasleentzat lan-gida interesgarria dirudi. Irakasleentzako esku-liburu edo gida didaktiko gutxi ditugula tresna interesgarria izan daiteke askorentzat.
Ebaluazioaren emaitza: es ke... ez da erraza
2010, Ekaina 10 - 13:21 — benitoEuskararen ulermen mailan izugarrizko gorakada egin du, eta hitz egiten ere oso esaldi sinpleetan badoa aurrera poliki-poliki. Ez da erraza bera bezalako pertsona batentzat. Baina euskara ikasteko helburua garbi dauka, eta ez du amore emango.
Diplomak eta portfolioak
2010, Martxoa 7 - 04:47 — benitoHezkuntzaren helburuak ez du diploma izan behar, portfolioa baino.
Jarvisen hitz horiek atzo bota ziren New Yorken TEDxNYED jardunaldian. Hizlari asko eta gauza asko. Dreig-ek batu dizkigu batzuk El Caparazónen: TEDxNYED: El objetivo de la educación no debe ser un diploma, debe ser un portfolio.
Ebaluazioaren aurkako frontea
2010, Martxoa 2 - 20:21 — benitoNos dirán que somos partidarios de la ineficacia. Nos dirán que nos oponemos al progreso. Nos dirán que los evaluadores son científicos. Les diremos que en realidad son místicos y que funcionan como una secta. Les diremos que llegó el momento de cortar por lo sano. Les diremos que la “cultura de la evaluación” atenta contra la vida escolar porque es una forma de control y de tiranía. Les diremos, en estos momentos históricos de reformulación de la política educativa, que la batalla contra la ideología de la evaluación es, hoy por hoy, una de las grandes causas de la humanidad.
Via Nodos Ele ezagutu dugu Andaluzian sortu den ekimen hau. Ebaluazioaren kultura ikuspegi industrial eta botereari lotutako baten fruitua dela diote besteak beste. Tonu horretako aldarriekin berehala bat egingo duenik ez da falta izaten, zer den ondo pentsatu gabe gainera. Hala ere buelta pare bat emateko ideiak ditugu hor.
- 1
- 2
- 3
- 4
- hurrengoa ›
- azkena »