Ikasiko dut, benetan
2011, Urtarrila 24 - 19:38 — benitoestoy ejercitándome en su estudio gramaticalmente y con las enseñanzas prácticas de mi esposa que lo conoce a la perfección (...) prometo llegar a poseerlo regularmente
Euskara ikasteko luzamenduak, aitzakiak, promesak eta hizkuntz-eskakizunak eurak ere ez dira atzo goizeko kontuak. Hala erakutsi digu Antxon Narbaizak Hizkuntz eskakizuna Eibarko Hirian 1900-1936 liburuan, Badihardugu elkarteak argitaratua.
Goiko hitz horiek El correoko albiste honetatik hartu ditugu: El euskera exigido en Eibar entre 1900 y 1936, analizado en un libro
Euskara ikaslearen eragina
2010, Maiatza 29 - 16:30 — benitoAramaioko hainbat gazteri, ikastaro horietan parte hartzeko aukera eskaini nien, herrian euskararen alde jarduteko prestatu nahirik. Ikastaroetan parte hartzen zutenak herrietako jaietara ere joaten zirenez, euskararenganako begirunea eta zaletasuna indartzeko bide izan ziren. Zortzi urtetan 400 bat ikasle izan ziren ikastaro trinko horietan. Auzoko jendeak harrera oso ona egin zien.
Euskaltzain oso guztiei dagokien moduan atzo irakurri zuen Patxi Uribarrenek bere sarrera hitzaldia, Aramaion, bere herrian. Eta Aramaion azken hirurogei urteetan euskarak zer bilakaera izan duen azaldu zuen.
Geure horiengandik ikasi
2010, Otsaila 11 - 05:41 — benitoIkasleen kasuan bezala, irakasleok ere aiseago ikasiko dugu geure kideengandik, eta beraz, komenigarria baino areago, ezinbestekoa dela esango nuke geure horiengandik ikasten saiatzea. Esperientziak partekatu egin behar dira.
Azkenengo Hizpide 71n Maite Lekuonak idatzi du artikulua: Izan zirelako gara, izan garelako izango dira. 25 urteko ibilbidean egindakoak eta hemendik aurrera egitekoak zeintzuk diren gogoeta egin digu bertan.
Materre ikasle, Axular irakasle
2009, Iraila 9 - 17:35 — benitoGaiñerakoan badakit Euskal-Herrian añhitz moldez mintzatzen direla, eta hori bere herriko euskara zaikala hoberenik eta ederrenik; eta handik gogora emaiten deraut ene eskiribatzeko molde haur etzaiela guziei ongi iduriko. Baiña nahi dut iakin dezaten halakoek, nik hitzkuntza hunetan dakidana. Saran ikasia dudala eta hango euskara ongi erabiltzen badut ez naizela gaitz erraiteko, eta ez arbuyatzeko, zeren ezpaitakit nik hangoa baizen.
Aipamen interesgarria ekarri digu Amatiñok Esteve Materre idazleari buruz. Paristarra jaiotzez, Euskal Herrira etorri eta euskara ikasi zuen Saran, lehenengo euskaldun berri ezaguna akaso. Irakaslea, nor eta Axular, antza.
Eta Amatiñok susmatzen du irakasleak ikasleari kopiatzera iritsi zela.
Via: @FiloBlogia
Ben falado
2009, Martxoa 1 - 00:43 — benitoTVGak, Galiziako telebistak Ben Falado bost minutuko minisaioa eskaintzen du hizkuntza eta hiztunak ezagutzeko. Valdeorras eskualdeari buruzko saio honetan adibidez, eskualdearen izenaren etimologia eta bertako etorkinek galizierarekin duten harremana azaltzen digute. Youtuben ikus ditzakezue saio gehiago.
Hizkuntza ikastea, norberarena sentitzea eta sustatzearen atzetik, hizkuntza ondo ezagutzea dagoela begitandu zait, hizkuntzaren alderdi lexiko, morfisintaktiko eta fonologikoa ez ezik, dimentsio sozial, kultural, historiko, geografiko eta humanoa ere bai. Honelako pilula txikiak formatu egokia iruditu zaizkit gainera.
Euskarak alderdi horietatik dibulgazio lan handiagoa behar lukeela uste duzue?
Behin batean...
2008, Azaroa 3 - 10:47 — benitoHain handia izan zen euskara ikasi nahian zebilen jendearen emana, non euskaltegiek eta gaueskolek ez zeukaten eskari hari erantzuteko ez lokalik ez nahikoa irakaslerik. Urte gutxi batzutan, jende askok ikasi zituen euskararen hasi-masiak eta euskaraz mintzatzeko gai izan zen. Eta euskaldunen artean bi kategoria sortu ziren, bi klase ia: euskaldun zaharrak eta euskaldun berriak.
Gardentasunaren alde (erabili.com)
Euskara 21 oinarrizko txostenari egindako ekarpena.
Hizkuntza salbatu zuen loroa
2008, Ekaina 1 - 16:44 — benitoObservatorium atrium linguarum-en Alexander Von Humboldt naturalistaren pasadizo bitxia kontatu dute. Loro bati esker eduki ahal izan zuten hizkuntza hil baten azkenengo testigantza.
Gure ekosisteman ez dago lororik baina!
Literatura hizkuntzak ikasteko
2008, Martxoa 4 - 01:18 — benitoHizkuntzak ikasteko literaturaren erabileraren historiaz zertzelada batzuk. Interesgarria.