soziolinguistika

Nola izan aktiboa?

Euskararekin aktibo jokatu nahi duenak zer aukera dituen erakusti nahi digu Buruntzaldea euskaraz-ek

Via Txerra.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaraz sozializatzea

Euskalduna euskaraz sozializatzen den gizaki bat da. Eta euskaraz bizi ez dena ez da euskalduna. Bizitza euskaldunak egiten gaitu euskaldun, ez sentimendu zehatz batek.

— Joxe Manuel Odriozola

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ezaguera eta prezio politikoa

Ezaguera maila minimotik behera, ezinezkoa dela euskarak beharrezko maila lortzea. Alegia, erdaldun elebakarren maila jaitsi behar dela, derrigorrez. Eta horrek prezio politikoa duela.

— Txillardegi

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Inmigrazioa eta hizkuntz jarrerak: bi liburu

Emunek bi liburu aurkeztu ditu: Zer egin...? eta Hizkuntza harrerarako gidaliburu praktikoa. Lehenengoak TELP tailerretan du oinarria, bigarrenak inmigrazioaren inguruko hausnarketa prozesu batean.

Dagoeneko sarean ditugu biak pdf formatuan:

Via Argia.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Emozioak-gaitasuna-praktika

Motibazio-ezagutza-erabilera eskema berritu beharko litzateke: emozioak-gaitasuna-praktika izendapena erabili beharko genuke. Izan ere, gazteak euskaraekin emozionatzeko gai dira nahiz eta gutxi erabili. Gaitasuna ezagutza (dakizu edo ez dakizu) baino zabalagoa da. Eta, azkenik, gazteek zenbat egiten duten baino, zer egiten duten (praktika) galdetu beharko genuke.

— Jone Miren Hernandez

Euskaltzaindiaren Gazteak, aisialdia eta euskara jardunaldian parte hartu du Jone Miren Hernandezek. Baina gu ere gazteak izan ginen! Gazte euskalduna izatearen esanahia atzo eta gaur hitzaldiaren laburpena egin digute Aisia.net-en, eta Txerrak ohartarazi digun modura motibazioa-ezagutza-erabilera trinomioaren ondorengoa proposatu digu: emozioak-gaitasuna-praktika.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Soziolinguistika eskuliburua

Euskararen normalizazioan dihardugunontzat interesgarria eta baliagarria izan daiteke dudarik gabe Soziolinguistika Klusterraren eskutik datorren Soziolinguistika eskuliburua lana.

Paperean eskuratu daiteke, baina sarean ere badago (pdf).

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Elebitasun orekatua

Zaldieroa Aizu!-n

 

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Soziolinguistika eskuliburua

Soziolinguistika Klusterrak bihar aurkeztuko du normalizazioan lanean edo interesatuta daudenentzako gida hau.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Katalana, zer da hori?

Kataluniako Plataforma per la Llengua erakundeak hango unibertsitatetara kanpotik heltzen diren ikasleentzat Què és això del català? (Katalana, zer da hori?) gida sortu du hango hizkuntzaren gaineko oinarrizko informazioa ematen eta hizkuntz-egoera zein den azaltzeko.

Gida hemen daukazue (pdf), eta lehenengo kolpe batean pentsatzen hasi naiz hemen ere euskara urrun duten askorentzat (kanpoko nahiz bertoko) horrelako zerbait ez ote dugun behar. Euskara ikasten hasten direnentzat, adibidez. Akaso "ni X naiz" ikasten hasi baino lehenago zer ikasten hasi garen ezagutzea izan daiteke lehenengo ikasgaia.

Via Aprendre llengües

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hiznet: 10 urte eta irakurgaiak

Garagoikoaren bidez jakin dugu Hiznet ikastaroak 10 urte bete duela eta webgunean irakurgai gomendatuen bilduman eskaini duela.

Zorionak bada.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez