prestakuntza

ELEmentuen taula

Jramonele blogean elementu kimikoen taula periodikoaren egokitzapen bitxia egin dute ELE (gaztelaniaren irakaskuntza) munduan sartzeko ikastaro baterako. Oinarrizko glosarioa izateko asmoarekin egin da.

Hemen klikatu taula tamaina handian ikusteko.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

EHUren Uda ikastaroak

EHUk urtero antolatzen duen ikastaro-sortaren egitaraua (gaztelaniaz baino ez oraingoz) argitaratu dute dagoeneko, eta urtero bezala HABEk EHUrekin batera antolatzen duen bat ere badago: El profesor de segundas lenguas / II: la formación inicial y el desarrollo de la competencia docente (pdf)

Beste honek ere interesgarria ematen du: Aprender eficazmente una lengua extranjera (pdf).

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Eleaniztasuna eta gaitasun komunikatiboaren garapena

Ainhoa Ezeizak irakurtzen dituen liburuak komentatu eta gomendatzen dituen bloga dauka: Liburuetatik ikasten.

EHUren 2004an egindako ikastaro batetik jaso zituen aurkezpenak batzen dituen Multilingüismo, competencia lingüística y nuevas tecnologías liburua komentatu digu oraingoan.

Laburra eta arina esan digu Ainhoak. Kasu egin beharko zaio Wink.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Funkziona: 2.0 munduan sartu

Julen Iturbek Funkziona web proiekturako prestatu diren aurkezpenen bildumaren berri eman digu. Errioxako funtzionarioentzat prestatutako materialak dira, 2.0 kultura lan ingurura ekarri eta mundu hau ulertzen hasteko abiapuntu interesgarri eta grafikoa prestatu du Alberto Ortiz de Zarate Alorza blogariak.

Baten batek dosazero edo modernidade internautiko hauek entzun eta zer den jakiteko ahalegin txikitxo bat egiteko arazorik ez badauka, hor dauka bilduma ederra. Antzina esaten zen moduan "santuez betetetako liburua".

Hemen ale bat:

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Carles Monereo: testuak eta bideoak

Berta Martinezen bidez Carlos Monereo UABeko psikologia irakaselaren hitzaldi pare bat batzen dituen webgunera heldu gara. Ezagutza estrategikoa eta teknologiaren eragina ikaskuntzan jorratzen ditu Monereok gehien bat. Gomendagarriak bideoak eta haren testu idatziak ere bai.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Adimen emozionala

Lan ta lan blogekoek adimen emozionala lantzen ibili dira ikastaro batean, eta han jasotakoaren laburpen ederra egin digute.
Honelako gaiok gustagarri izaten ditugu gainera, praktikara eramaten samurrak ez diren arren.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Prestakuntzaz

Horretarako, ordea, jasotzea ez da nahikoa izaten. Norberaren galbahetik pasa eta norberaren jardunera eramateko ahalegina egin behar izaten da. Eta jardun hori gehiago kostatzen zaigu; niri bai behintzat.

— Iñaki Arruti
Lasarte-Oriako Udaleko euskara teknikaria.

Jardunaldi(ez) (Euskara Gipuzkoan)

Euskara teknikarien prestakuntzaz ari da, baina gogoeta arlo guztietarako balio du, ezta?

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizpide batzuk sarean

Badirudi HABEren webgunearen azkenengo moldaketatik lehengo eduki batzuk oraindik daudela sarean. Konturatu barik Hizpide aldizkariaren ale batzuk aurkitu ditut. Deliciousen apuntatu ditut badaezpada. Eta baten bat gehiago topatuz gero han apuntatuko dut.
Badaezpada ordenagailura jaitsi ditut, oraindik euren ibilbidea egin ez badute-edo.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizpide berri bi

Hizpideren zenbaki berri bi agertu dira hil honetan dirudienez. Lanean jasotzen ditut eta bajan nagoenez ez dut ezer hartu. Ikasbilen irakurri dugunagatik salgai daudela dirudi.

Inork jaso ditu? 

Sentitzen dut gure aldizkariari betiko propaganda egin ezin izana. Eta ez, ez ditut betiko galderak egingo.  Eta zuen kontura bertsio online interaktiboa egiterik okurritu ere ez! (ideia nirea izan da eta!)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Prestakuntzarik onena

Soy de los que piensan que la mejor formación para el profesorado interesado en la utilización de las herramientas que proporciona la web 2.0 es el conocimiento de lo que ya están haciendo otros compañeros con ellas

— Celestino Arteta

Las buenas práctica TIC la mejor formación mezuan hain zuzen ere praktika onen adibide baten aipamena egiten du.

Eta pentsatzen dut, web2.0rako eta denerako, ezta? Non daude erakusleihoak baina?

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez