Etorkizuna eta hizkuntzak
2011, Urtarrila 18 - 13:07 — benitoNire uste apalean, etorkizunen hizkuntzaz mintzatu ordez, hizkuntzen etorkizunaren kezka ukan behar dugu geure baitan, bereziki hilzorian eta bazterturik dauden hizkuntza gutxiengotuen etorkizunean. Europako beste hizkuntza askoren artean hemen datza euskararen etorkizunari buruz ukan behar dugun grina nagusia.
Etorkizuneko hizkuntzak (Berria)
Koordinazioa eta sexua
2011, Urtarrila 13 - 18:26 — benitoNire lagun batek dio koordinazioaren definiziorik onena "sexua" hitza bera dela. Ba al dakizue zergatik? Asko esan eta gutxi praktikatzen den hori delako.
Koordinazioaren katalogoa (Euskar Gipuzkoan)
Euskarazko produktuen katalogoak eta baliabideen partekatzeaz dihardu Inakik, baina hasierako hitz horiek sinatzeko modukoak iruditu zaizkit.
Euskara aniztasunean jardunaldiak
2011, Urtarrila 13 - 18:18 — benitoTopaguneak antolatuta datorren urtarrilaren 25an egingo da Durangon. Euskarak hizkuntz aniztasuneko errealitate batean zer leku duen hausnartzea du asmoa.
Interesgarria bereziki azken mahai ingurua: "Zer egin euskaratik urrun bizi diren herrritarrekin (beren aniztasun osoa aintzat hartuz) euskarara ekartzeko?".
Koherentzia eta exijentziak
2011, Urtarrila 10 - 23:05 — benitoBagenekien bizitza kontraesanez betea zegoela: lagunari ez diogu inoiz exijitzen euskaraz ikas dezan; beti kontrarioari, harekin sekula hitz egiteko asmorik ez badugu ere.
Eta sekula santan berarekin hitz egiteko asmorik ez dudan horrek, nahi izanik ere, ez ditu santa sekulan zapalduko nire eskubideak. Beraz, koherentzia da nire lagunei exijitzea.
Hizkuntza bizia
2011, Urtarrila 10 - 19:32 — benitoCiertamente; las lenguas están vivas mientras las hablamos, y no porque las escribimos.
[...]
El guaraní ha sobrevivido porque es la lengua propia del Paraguay, porque se habla en la casa, en la calle, en el estadio de fútbol y en la cárcel, entre los curas y entre los narcotraficantes. Por suerte no se habla guaraní de escuela, aunque un poco de gramática no nos haría mal.
Bartomeu Meliá jesuita mallorcarrak Hegoamerikan eman ditu urteak bertako hizkuntzekin lanean, guaraniarekin bereziki. Gustura irakurri dut Diario de Mallorcan egin dioten elkarrizketa: ´Hay gobiernos especialistas en matar, matar naturaleza, lenguas y gente pobre´
Erdaraz eginez unibertsalago?
2011, Urtarrila 4 - 23:16 — benitoSarritan, autoestimu falta hori justifikatzeko fikziozko argudio zentzugabeak erabiltzera iristen da jendea: hizkuntza komunikatzeko tresna besterik ez dela, edo euskaraz hitz eginda unibertsal izateari uzten diogula eta itxiagoak garela esaten dute. Benetan egiten duguna, baina, guztiz kontrakoa da erdaraz egiten badugu: geure burua diskriminatzen dugu eta geure solaskidea ere bai, geure kulturarako sarbidea ukatzen diogulako, hizkuntza jartzen baitugu atzerritar izateari uzteko oztopo gaindiezin gisa. Horrenbestez, gure kulturatik urrundu egiten dugu, eta dagokigun duintasuna eta errespetua galtzen dugu.
Olentzeroren oparia
2010, Abendua 23 - 17:12 — benitoTirakako Martin Rezolari Olentzero etorri zaio, eta oparia ez daki ondo zelan deskribatu.
Batuak eta dialektoak Italian
2010, Abendua 23 - 17:06 — benitoItaliako estatuak 150 urte beteko ditu laster. Ospakizunetan hasita, eta RAI telebistak bere alea bota nahi izan du, eta polemika ekarri du.
Spot sorta egin dute duela 150 urteko egoera linguistikoa gaur egungo Italiara ekarri nahian, dialekto ugari eta elkar ulertu ezina mundu "modernoan". Italiera "batuaren" gorazarrea eta -askoren ustez- dialektoen (eta Italiako gainerako hizkuntzen) gutxiespena.
Bistan da gure inguruko estatuetako telebista publikoei ez geniekeela horrelako mezurik toleratuko, baina batuak eta dialektoak gorabehera... eta ETB1ek egingo balu euskara batuaren halako gorazarrea?
Via Nodos ELE
Hizkuntza baten osasunaren faktoreak
2010, Abendua 22 - 13:38 — benito- Transmisioa. Hizkuntzaren transmisioa belaunaldi batetik bestera.
- Hiztun kopurua. Zenbat hiztun dituen hizkuntza batek.
- Portzentajea. Komunitate baten populazio osoan hizkuntza batean mintzo direnek osatzen duten batez besteko pertsonen kopurua.
- Ikasmaterialak. Hizkuntza bat ikasteko eta irakasteko dauden materialak eta herritarrek haiek eskuratzeko duten erraztasuna.
- Teknologia berriak. Teknologia berrietan eta hedabideetan hizkuntzak duen presentzia.
- Hizkuntz politika. Hizkuntz politiken nolakotasuna; gobernuek eta administrazioek hizkuntzarekiko duten jarrera eta erabilera. Ofizialtasuna.
- Erabilera. Hizkuntzaren erabilera eremu publiko eta pribatu ezberdinetan.
- Hiztunen jarrera. Hiztunek hizkuntzarekiko duten jarrera.
- Dokumentazioa. Hizkuntza batean dagoen agiri kopurua eta haien kalitatea.
Unescok munduko hizkuntzen atlas berritua kaleratu du. Berrian aurkitu dugu informazioa eta hizkuntzen osasuna erabakitzeko 9 faktoreren zerrenda hori.
Mundu bat galzorian (Iñaki Petxarroman - Berria)
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- …
- hurrengoa ›
- azkena »