hezkuntza

Ikastolen material berria

Ikastolen Elkarteak Sustatun iragarri ditu material berriak: Zotropo ipuinak eta DVDak, Gorputz-atalak eta urtaroak lantzeko horma-irudiak, eta Matraka eta Baga, Biga, Xagu eta Xiga jolasak.

Ikastola.net helbidean duzue informazio gehiago.

Guretzako ere baliagarriak izan daitezke, batez ere eskolan umeak dituzten gurasoekin.

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hezkuntzaren hobekuntzaz

Los que mejoran se centran más en cómo se enseña que en lo que se enseña

— McKinsey txostena 2010

McKinsey and Company kontsultoria amerikarrak munduko hezkuntza-sistemak nola ari diren hobetzen aztertu du emaitzak txosten batean (pdf, eng) zabaldu ditu. Nosotros Competentes/Nosaltres Competents blogean goiko ondorio hori azpimarratu dute.

Via Jolaus.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Klaustroak eta irlak

Si el claustro del centro no es tu entorno ve al claustro global, a la red, ahí encontraremos apoyo, actividades... Es un error pensar que somos islas, aunque viene en el origen de la escuela. Somos nodos de una red

— Jordi Adell

Barakaldoko 24. Jardunaldi Pedagogikoetan hitzaldia eman du gaur Adellek, eta laburpen honetan aurkitu ditugu hitzok.

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

MU(+): etengabeko ikaskuntzarako gunea

Mondragon Unibertsitateak etengabeko ikaskuntzan laguntzeko atari hau prestatu du. Oraindik osatu gabe dagoela dirudi, atal batzuetan ez dugu edukirik aurkitu eta. Bereziki interesgarria izan daiteke guretzat Hezkuntza atala.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Teachers are...

Everybody, everywhere

— John Moravec

Moving beyond Education 2.0 (education futures)

1.0 > 2.0 > 3.0 progresioari buruzko beste buelta bat, taula batean jarrita.

Via Jolaus

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Umeei laguntzen

Les digo que me corrijan y eso les hace sentirse importantes

— Umeei etxeko lanak egiten lagundu nahi dien guraso bat

Euskara gutxi jakin eta umeei euskaraz egin behar duten etxeko lanetan nola lagundu? HIru gurasok kontatu dute Deian: Padres modelo D

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Educacion expandida

Bartzelonan ari dira gaur "Educacion expandida" (Hezkuntza hedatua?) jardunaldian. Zuzenean jarraitu daiteke CCCBren webgunetik.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Kaidara, baliabideen bilatzailea

Educacion tecnologica blogean aurkitu dugu atari honen berri. Intermon Oxfamerakundeak sustatutako baliabideen bilatzaile eta biltegia izateko asmoa du, hezkuntzari begira gehien bat: "maila guztietako irakasle eta herritarrei, oro har, ikasgelan zein ikastegian, beren burua prestatzeko baliabideak eta proposamenak eskaintzea da, batzuek eta besteek beren hezkuntza-praktikan herritargo globala lortzeko hezkuntza landu eta txertatzeko aukera izan dezaten."

Euskaraz ere kontsultatu daiteke, gure hizkuntzan eduki askorik ez dut aurkitu oraingoz hala ere.

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

U.S. 66

Autobide berria egiten dutenean, errepide zaharra hustu egiten da, bakartu. Ezin du konprenitu zergatik deitzen dioten errepide zahar, zergatik jario den bizitza alboko bidetik.

Gaur egun hezkuntzari gertatzen ari zaionari buruzko metafora ederra dakarkigu Moebiusek.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Azkarrak kanpora!

Las aulas son para los lentos.

— David de Ugarte

Enesñanza universitaria: las aulas son para los lentos (Sociedad de las Indias Electrónicas).

Hitzak titularren zatia baino ez dira, bai. Baina nondik oratu asko daukate, ezta? Davidek berak oratu dion alderditik adibidez.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez