euskaltegiak

Zama kentzeko, bloga

...gaurko ikasleak, euskara-azterketak direla eta, nahiko nazkatuta daude eta euskara gozatu beharrean, hizkuntza gorrotatzen hasi dira. Horregatik, nik uste dut jarrera hori
saihesteko oso bide ona izan daitekeela blogarena, horrela euskara zama izatetik zaletasun bat izatera pasatzen baita.

— Elena (El euskaltegi)

Elkarrizketa egin diote gure Elenari HABE aldizkarian (pdf, 8. orr.). Eta blogari klasikoen antzera berak eman digu albistea: Hau bizitza, hau!

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Erdaldun (elebakarrak) eta euskara II

El 65,70 por ciento afirma además que en algún momento de su vida ha intentado aprender euskera y a más de la mitad le gustaría aprender esta lengua. En este sentido, citan como "obstáculos" para ello la percepción de que "el euskera es difícil" y aprenderlo de adulto "casi imposible", o de que "la única manera de aprender es ir al euskaltegi", para lo que carecen de tiempo.

Lehen aipatu dugunaren harira, Europa Press-en albiste honetan irakurri dugu goiko hori: El 65,7% de los castellanohablantes ha intentado aprender euskera y menos del 10% dice no interesarse por esta lengua

ETBk ere eman du albistea, hemen bideoa:

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Krisia, merkatua eta datoz(kee)nak

Gure ‘merkatua’ oso lotuta dago lan-merkatuari, lana baita hiritar askotxok euskara ikasteko duen arrazoi nagusia. Badirudi, oposaketa prozesuaren ostean eta Jaurlaritza berriaren joerak ezagututa, presio hori, maila psikologikoan batik bat, jaitsi egingo dela.

— Plisti-plasta

Aspaldiko partez eztabaida berria EI foroan. Denon gogoan izan eta inork aipatu nahi ez duen gaia. Ea ba!

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Santurtziko UEren webgunea: 11 urte eta berrikuntzak

Banengoen ni ba, Santurtzitik aspaldian ez zitzaidan ezer ailegatzen RSStik.  Arrazoia eta azalpena bertan topatu ditugu: 11 urte egin ditu webguneak eta urteurrenarekin batera berrikuntzak egin dituzte, tartean jarioaren helbidea aldatu egin dela dirudi. Etenak merezi izan du baina.

Lehendik ezagutzen genituen atalekin batera aipagarriena Ikasbideoak bataiatu duten atala. Eurek grabatutako eta ostatatuko bideoak ikus ditzakegu berton, enbotatzeko kodea ere eskaintzen dute. Pare bat daude dagoeneko: Pilar Montoya euskara-agiriak eta Erreferentzia markoaz eta Eli Macklin-ekin elkarrizketa bat.

Bideoak ikusten saiatu naiz, baina ez dut lortu. mpg formatua erabiltzen dutela dirudi, eta nabigatzailean erakusteko zailtasunak daude. Enbotatuko dut bat hemen dena dela (ez da kargatzen, itxarongo dugu arazo teknikoak konpondu arte).

Edozelan ere, SUEkoek, gure sektore honen tradizio errotu eta zabalaren kontra, sarea eta teknologiari beldurra kendu, arreta jarri, probatu eta erabiltzeko ahaleginean dabiltza berriro ere. Animoa, zorionak eta ea noiz ematen diguzuen hurrengo sorpresa.

 

4.75
Batez bestekoa: 4.8 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hauteskundeak eta helduen euskalduntzea: PP

Hala nahi duten helduei euskara ikasteko aukera bermatuko diegu. Horretarako, HABEko ikastegien sare publikoa baliatuko dugu.

— Antonio Basagoiti

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Prestigioa eta lotsa

Zelan prestigioa eman? Kalera ateraz, hauspoa emanez, zelako altxorra dugun jabetuz eta gozatuz, erakundeetan eta lantegietan erabiliz, lagunen artean...; hau da, euskaraz normal-normal biziz. Eta gainera, euskaldunok harrotasun puntua izatea ere ez legoke batere txarto. Baina gaur egun ez dago giro egokirik hori lortzeko, eta lotsa ere oztopoa da gehienetan.

— Belen Gana

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Etorkinak Nafarroako euskaltegietan

ADN aldizkariak Nafarroan euskaltegietan zenbat etorkin ari diren eta haientzako zer programa dauden kontatu digu.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Nafarroako euskaltegien dirulaguntzak

Nafarroako Gobernuak zabaldu ditu 2008an emandako diru-kopuruak: 495.000 euro guztira, 1.637 ikasle, 164 talde, 21 zentro. Diru-laguntzak: 1.19 euro ikasle-orduko aurrez aurreko eta autoikaskuntza klaseetan, 8 euro ikasle eta eguneko barnetegietan.

2
Batez bestekoa: 2 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Urteko balantzea

Ikusten denez, erronkarik ez da falta. Asmatuko ahal dugu arian-arian eta behar den moduan aurrera eramaten!

— Xabier Elortza

Argiaren urtekarian 2008aren balantzea eginda. Argiaren harpidedunak bazarete etxean edo euskaltegian jasoko duzue, edo hemen kontsultatu ahal duzue (izena eta pasahitza badakizue). Bestela maiatzetik aurrera zabalduko dituzte urtekariaren edukiak.

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

"Aperitifa" Maizpide euskaltegitik

Maizpide Euskaltegitik egingo dute gaurko Aperitifa saioa Euskadi Irratikoek. Han, besteak beste, ikasle-irakasleekin jardungo dute.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez