etorkinak

Herri bat, mundu bat

Euskaltuben aurkitu dugu bideo hau. Etorkin batzuek kontatzen digute hizkuntza (gaztelania eta euskara) ikasteko prozesua, sentsazioak, ibilbidea, pausoak... polita eta interesgarria oso.

Bideoa Jose Manzanedak sinatzen du eta euskaraz bikoiztuta  eginda dago, beste hizkuntzetako esanak bikoiztuta.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Adinekoen zaindariak

Duela urte batzuetatik hona, gure etxeetako adinekoak zaintzeko nagusiki etorkinak kontratatzen dituzte familiek. Etorkin hegoamerikarrak gehienetan eta gaztelaniaz mintzo direnak ia beti. Hain zabaldua den fenomeno honek ez bakarrik gure hizkuntz paisaian, betidanik euskaraz funtzionatu duten eremu intimoetan ere aldaketa nabarmenak ekarri ditu.

— Malores Etxeberria

Zaintzaile etorkinak (Euskara Gipuzkoan)

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Etorkinak eta bertakoak

...ezin ditugu etorkinekin bertako erdaldun elebakarren artean euskara sustatzeko erabiltzen ditugun irizpide eta mezu berberak erabili; ezin dugu, bertako herritar erdaldun askorekin lortu ez duguna, eurentzako nahitaezko bihurtu.

— Iratxe Lasa (Markina-Xemeineko euskara zerbitzua)

Euskaltzaindiak antolatutako XIV. Jagon Jardunaldien ondorioetan irakurri ditugu hitzok.

5
Batez bestekoa: 5 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Jagon Jardunaldietako hitzaldiak

Euskaltzaindiak webgunean jarri dizkigu ostiral honetan Bilbon emango diren hitzaldien laburpenak. Gaien artean gure arloarekin lotutako hau:

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bizitzaren akademian ikasten

Hori bai, irakasle zorrotza du zaintzaileak: burua ondo daukanetan, hitzez gain ahoskera zuzentzen dio Errazkinek, “s-ak eta z-k ez ditugulako Kolonbian ondo bereizten”. Gustura aritzen da Errazkin Betancourtekin maisu lanak egiten, ‘edan’ esan beharrean ‘adan’ esan duela eta halako hitz aldrebestuak barre artean zuzentzen. Jakin-min handiko pertsona da Dora Betancourt, dena galdetzen du, etxeko senar-emaztea solasaldian ari direnean, edota euren semeekin mintzatzen direnean, belarria jartzen du, eta berba anitzen esanahia eskatzen du ondoren. Bere herrira telefonoz deitzen duenean senideak harritu egiten dira batzuetan, hitz egiteko era aldatu duela-eta.

— Mikel Garcia (Argia)

Aitita-amama euskaldunak eta euren zaintzaile kolonbiarren arteko hizkuntz-harremanez erreportaia polita egin du Mikel Garciak Argian: Euskara kolonbiar erara.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Etorkinak eta euskara jardunaldiak eta Dolz-en hitzaldia

Euskaltzaindiak XIV. Jagon Jardunaldiak egingo ditu datorren azaroaren 20an. Aurtengo gaia "Etorkinak eta euskara" izango da. Programan didaktikaren munduan ezaguna den Joachim Dolz irakaslearen hitzaldia dugu.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Etorkinentzako hiztegi berria Azpeitian

Azpeitiko Udalak eskuko hiztegi eleanitz berria plazaratu du. Hizkuntza hauek ditugu bertan: euskara (batua eta Azpeitiko hizkera), portugesa, arabiera, gaztelania, urdua, poloniera eta txinera.

Hiztegi osoa hemendik jaitsi daiteke (pdf).

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bat: euskara, bi: umearen izena

Quiero integrarme a lo que es la cultura de aquí”. Y como buen aprendiz, una de las primeras cosas que quiso estudiar fue euskera. “Hice el primer curso en el euskaltegi y creo que eso es un gran paso”. El segundo paso que dio fue llamarle a su hijo Mikel.

— Raúl Iván Juaniquina (etorkin boliviarra)

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Mundura zabaltzen

Helduen euskalduntzearen ekimenek oihartzuna izan dute egunotan hemengo hedabideetan, baina hemendik kanpoko kanal batzuetara ere hedatzen hasi dira.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Huelgatik euskarara

"Huelga" hitzarekin bateratsu, orduantxe bertan, beste bat azaldu zen gure mundura, beste bat etorri zen gure hiztegia osatzera, aurrekoa bezain indartsua eta erabakigarria izan behar zuen hitz bat: euskera. Nerabeak ginen eta gogoan dut misterio lanbro batean bilduta azaldu zitzaigula hitz hura hasieran -orduko hainbat eta hainbat bezala- eta lehen euskal hitzak ia ahopeka ahoskatu genituela, zer esan nahi zuten ondo konprenitu gabe, kalez kaleko gure ibileretan. Honek eta hark esandako, han eta hemen entzundako edo irakurritako berben eta esalditxoen berri ematen genion elkarri. Laster hasi ginen euskera ikasten. Auzoan bertan....

— Lorenzo Rojo

Kolonoak eta jauntxoak (erabili.com) eta bere blogean ere bai.

Lander Landaren Kolonoak artikuluari erantzun gogorra idatzi du Rojok, etorkinen seme-alaba baten ikuspuntutik.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez