EGA prestatzeko webgunea: informazioa
2009, Otsaila 20 - 12:05 — benitoSareko Argiakoek egin digute biltze-lana (aupa zuek!). Hemen daukazue atzoko prentsaurreko esperimentalak hedabideetara ekarri duenaren laburpena.
Kazetariekin fidatu bai, baina egileen aho-eskutik jakiteko deseatzen gaude. Animo neska-mutilok!
Eguneraketa:
Bideo hau agertu da Euskaltuben
EGA prestaketa sarean: prentsaurrekoan jasotakoa
2009, Otsaila 19 - 14:26 — benitoSustatukoek gaurko prentsaurrekoaren erretransmisioaren "grabazioa" jarri dute.
EGArako prestaketa sarean
2009, Otsaila 19 - 14:24 — benitoEa bideo mutu hau baino informazio gehiago lortzen dugun.
EGA prestaketa sarean
2009, Otsaila 19 - 12:31 — benitoJakingo duzue honez gero, hor daukazue esperimentua.
Maite Goñi Amarauna saioan
2009, Otsaila 15 - 17:45 — benitoEGA materialak erreitiratzeko agindua dela eta, elkarrizketa egin diote gaur goizean Maite Goñiri Euskadi Irratiko Amarauna saioan. Maiteren hitzekin batera Ana Malagon, Haritz Rodrigez eta Goio Telletxea blogarien iritziak ere entzun ditzakegu.
Saioa Amaraunaren podcast-ean (audio fitxategiekin arazoren bat dagoela dirudi orain) edo Teknopata.net-en eskegitzen duten bitartean hemen entzun ahal duzue.
EGA azterketan idazteko #EGA=$
2009, Otsaila 13 - 21:09 — benitoAzterketa honetan idatzitako testu eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak [Jarri zure izena](e)k dauzka.
[Jarri zure izena](e)k bere buruari aitortzen dio, edozein unean eta aurretiaz ohartarazi gabe, berton dagoen informazioa edo haren konfigurazio zein itxuraren aldaketak eta eguneraketak egiteko ahalmena.
Bai testuen irakurketa, bai bertan dagoen informazioaren erabilera, erabiltzailearen ardurakoak izango dira. Aipatutako irakurketak edo informazio erabilerak sor dezakeen ondorio edo kaltearen inguruan, [Jarri zure izena](e)k ez du inolako erantzukizunik izango, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorioak diren egintza guztietan izan ezik.
[Jarri zure izena](e)k ez du bere gain hartzen testuan hirugarrenek egindako zuzenketetatik, iruzkinetatik edo testuaren edukietatik sor daitekeen inolako erantzukizunik.
Azterketa honek duen informazioa baimenik gabe erabiltzeak eta baita ere [Jarri zure izena](r)en jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek, aipatutakoari legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote eta, horrela badagokio, horren ondorioz diren erantzukizunetara.
Aurten EGA azterketa (edo bestelakoren bat ere bai badaezpada) egiteko asmoa daukazuenoi azterketan, idazlanaren amaieran testu hau idaztea gomendatzen dizuegu.
Badaezpada... Gure obra edonoren eskuetan jausten bada edo.
Bloga: Euskal mintzaira maite dugunon txokoa
2009, Otsaila 13 - 16:02 — benitoEGAren kontu horrekin bueltaka blog honetara heldu naiz. Titulua erakargarria, edukietan berriz, EGAri buruzko informazioa nagusi.
EGAko azterketak saretik kentzeko agindua
2009, Otsaila 13 - 00:54 — benitoDuela egun batzuk Maite Goñik EGAko 2008ko azterketan jarri zituen sarean online egiteko moldaketa lanak eginda. Gaur IKTeroak-en kontatzen duenez saretik kentzeko agindua jaso du. Liburu argitaratu berriak “bere ibilbidea egin arte” ezin zabaldu.
Ez dut jakin liburuak ibiltzeko hankarik eduki duenik. Aitzitik, baten batek hankak ipini eta orduan moztu egin dizkiotela iruditu zait gehiago. Tira, ez dagoen lekutik...
EGA: 2008ko azterketak sarean
2009, Otsaila 8 - 17:23 — benitoEGA azterketa libreak laster datozela, Euskaljakintzako Maitek sarean ipini dizkigu 2008 azterketak online praktikatzeko moduan. Bestela, dendetan liburua eta CDa dituzue salgai.
EGA lantzeko ikastaroa: aurkezpena
2009, Urtarrila 27 - 18:43 — benitoEuskaltuben aurkitu dugu hau derrepentean.