jarrerak

Hiperpolitizazioa, komunikazioa eta...

Batzuentzako onartezina da euskalduna izatea eta euskara ez izatea zure nortasuna eta bizimodua egituratzen duena; beste batzuentzako onartezina da Jesusen irakaspenak ez izatea zure bizimoduaren ardatza… “Ez badira enteratzen, enteratu nahi ez dutelako da, guk pasa den astean eman baikenuen prentsaurrekoa” esango dizute, inolako lotsik gabe…

— Joseba Kamio

Hiperpolitizazioaz (Neure hegitik)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Intransigentzia inkonszientea

Una cosa es que Izco no sea consciente de tener actitudes lingüísticamente intransigentes y otra que realmente no las tenga.

— Juan Kruz Lakasta

Mendilibar Osasunako entrenatzaile berriaren aurkezpenean euskaraz egin zen galdera baten aurrean Izko presidentearen erreakzioak zer esana eman zuen. Haren harira dabil Lakasta: Intransigencia inconsciente (Noticias de Navarra).

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntzen estigmatizazioaz

Necessitem exposició a les llengües (el portuguès, l'àrab, l'èuscar i les que convingui), tenir oportunitats d'aprendre-les sense que se'ns presentin, però, sota l'ombra de cap estigma.

— Enric Serra

Futbol kontuetatik abiatu da Enric Serra horra ailegatzeko, Sevilla futbol taldekoek egin duten bideo honetaz, baina hizkuntzen estigmatizazioaz ari garela lasai asko jardun genezake beste honetaz ere, ezta?

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Erdaraz eginez unibertsalago?

Sarritan, autoestimu falta hori justifikatzeko fikziozko argudio zentzugabeak erabiltzera iristen da jendea: hizkuntza komunikatzeko tresna besterik ez dela, edo euskaraz hitz eginda unibertsal izateari uzten diogula eta itxiagoak garela esaten dute. Benetan egiten duguna, baina, guztiz kontrakoa da erdaraz egiten badugu: geure burua diskriminatzen dugu eta geure solaskidea ere bai, geure kulturarako sarbidea ukatzen diogulako, hizkuntza jartzen baitugu atzerritar izateari uzteko oztopo gaindiezin gisa. Horrenbestez, gure kulturatik urrundu egiten dugu, eta dagokigun duintasuna eta errespetua galtzen dugu.

— Emun + Plataforma per la llengua

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara errepidera

...elebidun gehienak (% 66,3) urietan bizi dirala kontuan hartzen badogu, ezinbestekoa da uriburuetan eta errepide sare nagusietan pilatzen diran 10.000 biztanletik gorako udaletan euskeraz berba egiteko edota euskerea sustatzeko ekimenak bultzatzea.

— Patxi Juaristi

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Inmigrazioa eta hizkuntz jarrerak: bi liburu

Emunek bi liburu aurkeztu ditu: Zer egin...? eta Hizkuntza harrerarako gidaliburu praktikoa. Lehenengoak TELP tailerretan du oinarria, bigarrenak inmigrazioaren inguruko hausnarketa prozesu batean.

Dagoeneko sarean ditugu biak pdf formatuan:

Via Argia.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Lana edo ikuskera

Eta nago lanak baino bizitzeko modu batek, herri hau ikusteko modu batek, eramaten gaituela holako jarreretara, hau da, euskararen aldeko jarrera ekologistetara.

— Nagore Amondarain

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntza ohiturak

Topagunearen webgunean ikusi dugu Kataluniatik datorren sentiberatze kanpaina hau. Plataforma per la Llenguak bideo sorta bat egin du han hizkuntzaren inguruan dabiltzan jarrerak eta ohiturak umorez tratatuta. TV3n arrakastatsuak diren Polònia eta Crackòvia umore saioetako aktore ezagunekin egin ditu spot-ak.

Ezagunak egingo zaizkigu egoera batzuk, akaso gurean beste ñabardura batzuk hartuta Wazemanekoek egindako sketch batzuen antza hartuko diegu.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Nabarmen geratzea zer den

III. Zakurrei eta 8 urtez beherako haurrei euskaraz zuzentzea zilegi liteke. Alabaina adin horretatik gorako gaztetxoei euskaraz zuzentzea nabarmen geratzea da. Ikastolako / euskaltegiko irakasleek baino ez dute egiten hori, eta ez guztiek ere.

— burunda (Tiraka)

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Beldur eszenikoa

“Ikasleek beldur eszenikoa dute: ‘Erakusten badut euskaraz zerbait ulertu dudala usteko dute dena ulertzen dudala eta ez da horrela...’. Lotsa sentitzen dute. Guk argi eta garbi esaten diegu ardura beraiena dela, harro adierazi behar dute euskara ikasten ari direla eta laguntza behar dutela. Besteek gaztelaniaz egiten badiete beraien ardura da esatea: ‘Euskaraz egin nahi dut, egidazu euskaraz’”

— Oskar Elizburu

Aste honetako Argia aldizkarian Zuk egin erdaraz, nik euskaraz egingo dizut erreportaia dugu. Elebitasun pasiboa ardatz hartuta hizkuntzaren erabileraren kontestuak eta pertsonen jarrerak aztertu dituzte. Bertan AEK-ko Oskar Elizbururen hitzok.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez