erroreak

Akatsen ehiza errentagarria?

Hari beretik, zer zaigu gaur eguneko euskaldunon eta euskararen egoeratik abiatuta errentagarriago, "akatsen ehizan" abiatzea (edo jarraitzea, ze horretan gabiltza, ezta?), ala euskara zabalaren "errekurtso zabalen jabetzen" abiatzea? Noski, biak egin litezke. Agian lehentasun kontu bat besterik ez da.

— Bittor Hidalgo

Akatsa zer den eta zer ez, euskararen irakaskuntzan eta ebaluzioan errorei ematen zaien garrantziaz pentsatzeko moduko gai batzuk jarri dizkigu Bittor Hidalgok.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Esaldi trakets bat

Nire aitatxo esan dit ez dit eramangola.

Esaldi bat baino ez da, egia. Adibide bat. Kasu bat, kasuistika ikaragarri handi baten ale ezin ederrago bat baino ez. Ez dauka inolako garrantzirik. Denok egiten ditugu akatsak, nork bere mailan. Ez bilatu hemen errudunik, errua ez baita ez umearena ezta irakasleena ere. Sistemak funtzionatzen du. Errua ez da inorena. Esaldi trakets bat, hori baino ez da.

— Xabier Etxaniz Rojo

Oharra (Berria)

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikakazten: euskarari "ekarpenak"

Aspaldian dabil martxan blog hau, baina gaur aurkitu dut. "Euskaltegietako ikasle eta irakasleek euskarari egin dizkioten ekarpenik onenen zerrenda" egitea da asmoa, eta bertan itzulpen eta esakune xelebreen bilduma egiten ari dira.

"Trinaka", "soka egotea" edo "joko-mutila" zer den jakin nahi baduzue, jo hara.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

"Eskerrik" ez

"Eskerrik asko" moztu eta "eskerrik" soilik esateko ohitura hartu omen du jende askok. Facebook-en "Eskerrik asko" moztearen kontra, "eskerrik" kanpora! izeneko talde hau agertu da horri aurre egiteko.

4.57143
Batez bestekoa: 4.6 (7 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

E, Brother! Pilasko moldatzailes!

Euskara jakinda bakarrik gozatu ahal diren momentuak.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Gazta gara gazte

Euzkal Errian Euzkaras taldetik.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

"Seriak Galduta"

Flickr-eko Euzkal Errian Euzkaras taldean ikusi dugu. Zer esan nahi du? "Series, Perdidos".

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Zuzentzaileen eguna ehizan

Espainiako zuzentzaileen elkarteak Zuzentzailearen eguna ospatuko du datorren asteartean, urriak 27. Eta ospakizunen karietara erroreen ehiza antolatu dute, argazki kamara aldean abiatu eta pieza faltan ez dira itzuliko seguruenik.

Hona etorri beharko lukete, hemen ehizarako debekualdirik ez eta urte guztian harrapatzen ditugu piezak.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

#zuzenzuzenerrioxaraino

Tontamentean euskaraz egiten diren errore batzuk "zuzentzen" hasi gara Twitter-en, eta  hashtag (etiketa) xelebre hori ipini. Ideia ona iruditu zaie batzuei. Erroreren baten berri eman nahi badiozue munduari, hor daukazue aukera ba.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Astabelarriak

...gure nazioan badago euskara izena duen hizkuntza bat egunero halakoak eta bi sufritzen dituena; eskandalu bakoitzeko astabelarriak jartzen hasiko bagina, ez legoke mundu zabalean hainbat buru edertzeko adina asto…

— Anjel Lertxundi

Albiste honen inguruan sortu den kalapitaren aurrean Anduren oharra, askok sinatuko genukeena.

Astabelarriak (Hitz beste)

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez