Euskararen erabilera sustatzeko bideo-jolasa
2011, Abuztua 11 - 03:04 — benitoEuskara ikasteko jolasak ezagutu ditugu, baina orain nondik eta Australiatik etorri da proposamen berria hizkuntza erabiltzeko. Philippa Nicole Barr australiarrak rol jokoa diseinatu du Uribe-Kostako gazteek euskaraz jolas-egin dezaten musika talde bat antolatzen duten bitartean.
Hala irakurri dugu Euskadi+Innova webgunean: Una australiana diseña un videojuego para fomentar el uso del euskera
Euskarazko galde-erantzunen jolasen bilduma
2011, Otsaila 20 - 13:15 — benitoMaite Goñik eta Leire Narbaizak euskarazko galde-erantzun jolasen bilduma egin nahi dute eta zerrenda osatzen hasi dira eurak, baina laguntza estimatuko lukete.
Hitzapasa tematikoak
2010, Abendua 31 - 13:12 — benitoMaite Goñi aspaldian ari da sarean hitzapasa jolasak jartzen, eta duela egun batzuk gai zehatzen inguruko hitzapasak egiteko gonbitea bota zuen. Dagoeneko fruituak jasotzen hasi da, literatura eta dantzaren inguruko hauek adibidez. Eta gehiago ari dira egosten, Twitter-en besteak beste.
Digital dialects: euskara ikasten hasteko
2010, Urria 22 - 00:47 — benitoEnric Serraren Aprendre Llengües blogean Digital Dialects gunea aurkitu dugu. 60 hizkuntza ikasten hasteko ariketa errazak eta grafikoki ondo diseinatuak daude bertan.
Euskara ere hor dago, oinarrizko hiztegia ikasi eta lantzeko ariketa eta jolas sortatxo polita hain zuzen ere. Ingelesa hartzen du abiapuntuko hizkuntza.
Interesgarria "... eta Interneten euskara ikasteko zer dago?" galdetzen duen hasi berriarentzat.
Hitzapasa online
2010, Martxoa 15 - 10:20 — benitoMaite Goñiren azken ideia martxan:Pasapalabra jolasa gustatu eta euskarazko bertsio hau atondu digu hainbat laguntzailerekin batera.
Euskaljakintzan eta Sustatun informazio gehiago.
Sortu zeure hitz-jolasak
2010, Urtarrila 10 - 20:20 — benitoEnric Serrak ProProfs webgunearen berri eman digu bere blogean. Modan dauden brain games edo buru-jolasak egin eta sortzeko tokia da. Jolas horien artean hitz-jolasak ere badaude: hitz-gurutzatuak, letra-zopak, urkatuarena... Ingelesez dago, baina nahi duzun hizkuntzan sor ditzakezu zeureak, eta gainera nahi duzun lekuan "enbotatzeko" kodea ere ematen du.
Adibide modura, hemen duzue letra-zopa bat, irakurtzen ari nintzen dokumentu honetatik (pdf) atera ditudan 8 hitz daude hor:
Domeka hotz batean etxeko epelean entretenitzeko modua, eta klasean entretenimendua emateko modua ere bai, ezta?
Gaztelaniaren egunerako hitz-jolasak
2009, Maiatza 14 - 10:17 — benitoEkainaren 20an "El día del español" ospatukod dela Cervantes Institutuak gaztelaniazko hitzekin jolasteko eta bozkatzeko webgune hau prestatu du. Hitz gogokoenak edo asmatutako hitzak bozkatu daitezke besteak beste, horrez gain jendeak bidalitako bideoak ere biltzen dituzte.
Soitun ikusia.
Studylangs: hiztegia eta esamoldeak jolasen bidez
2008, Azaroa 29 - 00:45 — benitoStudylangs webgunean hizkuntza batzuetako hiztegia eta esamoldeak ikasi eta landu ahal ditugu esanahia asmatzeko jolasekin, Google Imagesen bidez pistak ere ematen dizkigu.
Genbetan ikusia.
Childtopia: hizkuntzak ikasteko jolasak
2008, Azaroa 11 - 13:48 — benitoChildtopia umeentzako jolas eta baliabide interaktiboen bilduma da. Ume txikiei begira jarrita, hizkuntza ikasteko jolas eta ariketa errazak eskaintzen dizkigu.
Eta euskaraz ere badago.
Mersi @joxe
Basic Basque
2008, Iraila 18 - 12:19 — benitoQuia zerbitzuak aktibitate didaktikoak sortzeko aukerak ematen ditu. Berauek baliatuz norbaitek ingelesetik euskara ikasteko hiztegi-jolas sinple batzuk sortu ditu.
Euskalkultura.com-en bidez. Edo Google-en "aprender euskera" bilatuta.