Euskara Reading #1
2012, Iraila 6 - 22:12 — benitoSarean topatzen diren bitxikeria horietako bat. Poliglota finlandiarra euskararen irakurketaren erakusteka egiten.
Mezzofanti Kardinala
2010, Apirila 18 - 21:34 — plisti-plastaSarean kuxkuxean nenbilela Mezzofanti kardinalarekin egin dut topo. Hizkuntzak ikasteko berebiziko trebezia zuen elizgizon honek 72 hizkuntza omen zekizkien. Jainko maitea!
Jakin-nahiak bultzatuta euskara ba ote zekien jakin nahi izan dut. Bada… bai! Begira zer dioen 1899ko irailaren 27ko Euskalzale aldizkariak (Franzisko Aizkibeli buruz ari da):
Gazte zala Fernandinako dukeen kontulari izan zan eta eurakaz Europa-ko Erri askotan ibili zan. Batez bere Italian. Erroman Kardenal Mezzofanti izkeretan izan danik gizon jakintsuenagaz artu-emon edo barrukotasun andia euki eban, Aizkibel-en bitartez Mezzofanti-k euskeraz berba egiteko erraztazun andia iadetsi ebala. Esatea da Asteasu (Gipuzkoa)-ko batzuk , euskera utsa ekienak, Erromara ezkontzarako baimen bila joan zireanak Kardenal onetsegaz autortu edo konfesau zireala.
Bitxia, ezta?
(Artikulu nagusia Meneámetik jasoa)
Barnetegi... teknologikoa
2009, Urria 4 - 17:54 — benitoBarnetegi hitza gure esparrutik hara aspaldian zabaldu zen. Azkena, Euskadi+innova-ren ekimen hau: enrepesa kudeatzaileentzak barne-ikastaroa teknologiaz eta "informatikaz".
Ideia interesgarria, baina euskaraz "barnetegi" hitza baino ez dut aurkitu.
Hau ere "pakenostendeamostodos 5.0"?
Kutsidazu bidea... Moodle
2009, Maiatza 18 - 18:29 — benitoDeigarria egingo zaigu blog horri ipini dioten izena, baina ez dauka zer ikusirik euskara ikasi-praktikatzearekin edo Ixabelekin. Moodle-en gainekoa da eta gaztelaniaz dago.
Vitoria-Gasteiz, Donostia-San Sebastian.
2008, Abendua 6 - 17:36 — benitoBitxikeria deigarria:
- HABE: VITORIA-GASTEIZ kalea, 3-6.a. 20018 DONOSTIA
- Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza: DONOSTIA-SAN SEBASTIAN kalea, 1. 01010 VITORIA-GASTEIZ (ALAVA).
Google-ek euskaraz daki?
2008, Azaroa 23 - 01:10 — benitoMy name is Istegui Argitalexei Sarrionanda
2008, Urria 22 - 10:25 — benito
Flap-ek "La noche de..." saioan entzunda.
Hona hemen bideoa:
Eskerrik asko Txistu y Tanboliñ.
Hizkuntza salbatu zuen loroa
2008, Ekaina 1 - 16:44 — benitoObservatorium atrium linguarum-en Alexander Von Humboldt naturalistaren pasadizo bitxia kontatu dute. Loro bati esker eduki ahal izan zuten hizkuntza hil baten azkenengo testigantza.
Gure ekosisteman ez dago lororik baina!
Osasuna eta gramatika kaltetu
2008, Otsaila 12 - 23:33 — benitoGaztelaniazko testu ezagun bat errorez beterik dago. Txakurrak ortozik...