Zaharrak eta berriak
2011, Ekaina 27 - 14:32 — benitoEüskaldün berria egiazko eüskaldün ez lizateala, eüskaldün ez oso lizateala, eüskaraz ez beita ontsa mintzatzen, bere eüskarak haurzaroareki edo herri, güne bateki estekarik ez beitü. Ordüan bai, ikusmoldea hau balin bada, estigmatizazionea balin bada, kontüan har dezagün eüskaldün berriek indar handiak egin dütüela eüskararen ikasteko, eüskaldün zaharrek egin ez düena. Behar ere eüskaldün zaharretarik haboroena ez da gaitzeste hortan erorten.
Euskaltzain berria da Battittu Coyos ekainaren 25etik, larunbatean Maulen egin zuen sarrera-hitzaldia hain zuzen, eta euskaldun berri/zahar dikotomiaz jardun zuen besteak beste.
Bide batez, Battittu gau-eskoletan irakasle ere badabil.
Zuberoako euskara lantzeko liburua
2011, Apirila 26 - 22:49 — benitoLau liburu berri aurkeztu ditu Euskaltzaindiak Sarako Idazleen Biltzarrean. Haien artean Jüje Etxebarnek AEK-ko Xiberoako Gaü Eskolaren laguntzarekin paratu duen hau. "Zuberoako euskararen gramatika, eta batez ere, bere aditz aberatsa lantzeko eskuliburua" bezala aurkeztu digute.
Euskara galdu, eta maskarada ere bai
2011, Urtarrila 14 - 14:20 — benitoDantzan.com atarian irakurri dugu, Zuberoako Santa Grazik egingo du aurten maskaradak, baina azkena izan liteke, arrazoi bat: euskararen galera.
Xuberoako ikastaldia
2010, Uztaila 3 - 13:00 — benitoZuberoan udan eta euskara ikasten ari dira. Hona testigantza-kronika.
Bloga: Xiberoko Gaü Eskola
2009, Abendua 14 - 14:09 — benitoZuberoan Euskal Herriko altxor asko gordetzen dira, baina ez daude lehenari begira soilik. Euskara ikasten dabil jende han eta bertako gau eskola blogosferara sartu zaigu. Ontsa jin!
Zuberera ikastaroa sarean
2009, Ekaina 4 - 15:10 — benitoVia @jolaus heldu zaigu web-ikastaro honen berri. Kurtso laburra da, oinarrizko gramatika eta hiztegi zerrendak gehien bat. Zubereraz, frantsesez, gaztelaniaz eta ingelesez ditugu testuak. Loturen zerrenda eta mini-hiztegia ere baditugu.
Zuberoako euskararen gaineko (azaleko) ikuspegia nahi duenarentzat baliagarria.