zuzentasuna

Ikasmaterialetarako estilo-liburua

Aurreko mezuan Alfontso Mujikaren artikuluaren lotura eman dugu, eta artikuluan Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila prestatzen ari den ikasmaterialetarako estilo-liburuaren berri izan dugu.

Dokumentu ezbedinek osatuko dute liburua dirudienez, eta webgune horretan orain arte egindakoak ditugu.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara esklerotikoa

Ze paranoiatan bizi gara, inongo funtsik gabeko gaitzespenetan badihardugu egunero gure ekimenean, euskararen erabilera gaitasunak eta aberastasunak zabaltzen baino? Aterako ez da gero euskara murritz eta esklerotikoa? Martekoa edo?

— Bittor Hidalgo

Euskararen zuzentasuna norainokoa den, eta zuzentasunaren izenean euskararen erabilera sarri itotzen ez ote dugun gogoeta egin du Bittor Hidalgok Sustatun: Indarrak alferrik galtzen (Sustatu)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Kasinoa: zuzentasuna lantzeko jolasa

Formación ELE blogean ideia hau eman digute zuzentasuna lantzeko. Esaldi bat zuzena den ala ez apostuak egitea da kontua. "Ondo/gaizki" ariketak baino dibertigarriagoa izan daiteke behintzat.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Prolatiboa eta absolutiboa nahastea

Itzul posta zerrendan "hartu zuen helburu" bezalakoak onargarrian ote diren aztertzen ibili dira.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ergatiboaren garrantziaz

...oihua "bat bi hiru bi, XX irabazi" baldin bada, desberdina da oso "urliak irabazi" ala "urlia irabazi" esatea, ezta? Nahiz eta aldea -k soil batena izan ;-)

— Iñaki Murua

Bizitzako gauza txiki horietan ikusten da ergatiboak zertarako balio duen. Wink

Ergatiboak badu garrantzirik... (Botxotik Ziberespaziora)

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Aurkitu ta galdu

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

"Eskerrik" ez

"Eskerrik asko" moztu eta "eskerrik" soilik esateko ohitura hartu omen du jende askok. Facebook-en "Eskerrik asko" moztearen kontra, "eskerrik" kanpora! izeneko talde hau agertu da horri aurre egiteko.

4.57143
Batez bestekoa: 4.6 (7 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Eskizofrenia

Y lo más esquizofrénico de todo es que soy euskaldun y tengo que hablar mal en euskera

— Oihan Vega (aka Kerman)

Elkarrizketa egin diote telebistan Kermanen betaurrekoak jartzen dituen Oihan Vegari: ¿Quieres aprender euskera? (Diario Vasco)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara eta espainolaren entretenimendua

Espainolez parekorik ez badu, euskara bide da. Espainolez antzekorik baldin badu, baztergarria. Hala, euskara, ez bide da euskaldunok erabili, hitz egin eta idatzi duguna mendeetan, baizik eta horren parte bat soilik nonbait, espainolaren antz ñimiñorik ez dukeena. Eta horrela entretenitzen gara. Euskal forma bat "jatorra" den edo "kutsatua" ote den jakiteko, ez diogu euskal tradizioari begiratzen, baizik eta ondoko espainol orojale ahalguztidunari.

— Bittor Hidalgo

Euskara euskaratik (erabili.com). Roberto Alkarterrik idatzitako Erdarakadak
edo gaztelaniakadak ote?
artikuluari erantzunez.

1
Batez bestekoa: 1 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

"Elurtuta" ?

Asier Sarasuak oharra egin digu "elurtu" aditzaz. Berak dioenez, bere inguruan ez da "elurtuta" edo "elurtua" erabiltzen eta hiztegi lokaletan ere ez du aurkitu. "Zuritu" edo "elurrak estalita" erabiltzen da inguruan.

Galdera egin du amaieran: "Eta? Zer diozue zuek? Eta zuen aittitta-amamek? Mendiak "elurtuta" edo "zurituta" ikusten dituzte?"

 

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez