web2.0

2.0 betaurrekoak

Iñaki Muruak ere egin digu iruzkina ostiraleko jardunaldiaz, gurean 2.0 kontzeptua oraindik zer urrun dugun gehien bat.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Slideshare-ko aurkezpenak multzoka erakutsi.

Educacion Técnologica-n eman digute hone berri. Slidehsare zerbitzuak aurkezpenak banan-banan ez ezik, multzoka txertatzeko aukera ere ematen digu orain.

Blogeko alboko barran ipintzeko aukera ere ematen du.

Hemen daukazue adibide bat, "euskara" etiketa duten aurkezpenak:

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Blogak eta iruzkinak

¿Por qué la gente no comenta lo que escribo cuando sé que tengo algún lector que otro? ¿Tiene algún sentido publicar si la gente no comenta mis escritos? Al fin y al cabo, se supone que el blog es una herramienta en la que una publica cosas con el objetivo de que los lectores aporten su opinión y se entable así una “conversación”. Si ésta no se produce, estoy reproduciendo el modo de publicación tradicional unidireccional, donde el lector lee pero no interactúa con la persona que ha escrito el texto. Esto me lleva a preguntarme ¿Es realmente comentable lo que explico en el blog?

— Maribel Gonzalez.

Mi evolución digital (II): Borrador. (Maribelele)

Blogari buruzko autoebaluaziorako galdetegia eta gogoeta egin du Maribelek.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Veleiakoak jarraitzeko

Iruña-Veleiakoen inguruan egunotan piztu den iskanbila jarraitzeko gomendioa. Ricardo Gomez filologia irakasle eta filoblogaria delicious-en han eta hemen publikatzen dena batzen dabil "veleia" etiketarekin. Biltze lan fina eta zehatza. Aupa Rikardo!

Bide batez, Veleiakoa lehenengo euskaltegia izan zitekeelako hipotesia oraindik ez du inork ezeztatu. Tongue out

Hemen daukazue bertsio espektakularrago bat.

4.75
Batez bestekoa: 4.8 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Twitter-en iturria

Ostirala, eta jolasteko gogoa daukagu. Twitterfountain hau deskubritu dugu:

Korrikarekin jarri dugu hemen, baina "Adjust" horretan aldatu ahal dituzue bilaketak eta hitzak. Ondo pasa!

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Korrika 16.0

Netvibesen atondu dugu ataritxo bat.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

I want to speak: hizkuntzak ikasi-praktikatzeko beste gune bat

I want to speak hizkuntzak ikasteko komunitatea da, Tandem metodoa du oinarri, hau da, trukearen bidez praktikatu eta zuzentzea.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Etsipena2.0

De cualquier modo, tengo la sensación de que el problema de fondo no está en la tecnología, sino en los usuarios. Sospecho que el espíritu web 2.0 no está muy extendido entre los usuarios, por eso es que las herramientas web 2.0 no desarrollan mucho su potencial interactivo.
En este sentido, me siento pesimista acerca del tema. Leo por aquí y por allá sobre las grandezas de la web 2.0, pero veo mucha teoría (potencia) y poca experiencia práctica (acto).

— Iñaki Calvo

Fin. Ibilbidea bloga itxi duen artikulua.

Gogoeta ezkorra, errealista eta gogorra egin du Iñakik. Kanpaien burrunda apaldu egin beharko genuke?

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Web semantikoa eta sare sozialak hizkuntz ikas-irakaskuntzan

Interneten endredatzen kasualitatez topatu dut azken Hizpideko artikulu hau Archive.org-en. PDFn jaitsi daiteke.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Goosegrade: hizkuntz-zuzentzaile "soziala"

Wwwhat's new-ren bidez ailegatu zaigu Goosegrade web2.0 zerbitzu berri honen albistea. Funtsean blog eta webguneetan egileei idazkiotan egin dituzten errore ortografiko edo gramatikalen berri emateko pentsatuta dago.

Gune edo egile bakoitzak puntuazio bat dauka eta egiten eta zuzentzen dituen erroreen arabera aldatuko da puntuazio hori. Goiko bideo horretan azaltzen dute funtzionamendua grafikoki.

Ideia interesgarria, oraindik ez dut asko saltseatu eta ez dakit ingelesa ez beste hizkuntza batzuk ere onartuko ditueen, baina nago gure blogosferan batetik, eta euskararen irakaskuntzan bestetik, Xuxen bezalako zuzentzaile automatikoez gainera, horrelako zuzentzaile soziala-edo deitu daitekeena ideia ona izan daitekeela. Ala ez? Kontzeptu berria edozelan ere.

Lotura: Goose Grade

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez