praktika

Berria egunkaria erdi prezioan praktikarientzat

AEK-k eta Berriak akordioa sinatu dute, eta horri esker mintzapraktika programetan ari direnek %50 merkeago izango dute Berria asteburuetan.

5
Batez bestekoa: 5 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Behatzetarako eraztunak

Atzamarrak, hatzak eta behatzak gora eta behera gabiltzan bitartean, AEK-koek mintzapraktika egistamoen inguruan klaserako materialak egin dituzte eta guztioan eskura jarri dizkigute, online ikusi edo pdf euskarrian jaisteko modura.

Ale bat:

5
Batez bestekoa: 5 (7 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

"Mintzalagunak" eskoletan

EAEko Hezkuntza Sailak 133 jatorrizko hiztun jarri ditu eskoletan ikasleek haiekin hizkuntza praktikatu eta belarria egin dezaten. 12 ordu egiten dute astean eta 700 euro kobratzen dute. "Elkarrizketarako laguntzaileak" (Auxiliar de conversación?) dira, eta hizkuntza ingelesa.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikas-prozesua eta gizarte-prozesua

Pertsona bat beste hizkuntza bateko hiztun bilakatzeko ibilbidearen barnean ikas-prozesua eta gizarte-prozesua bereizten zituen Iñaki Martinez de Luna soziolinguistak artikulu batean. Ikas-prozesuetan asko aurreratu dela zioen Martinez de Lunak, urrats eta mailen definizioa dela, ikas-materialak direla, gaitasun maila bakoitza lortzeko ordu kopuruak direla, etab. Gizarte-prozesuari dagokionez, berriz, oso zehaztasun gutxi dugula adierazten zuen. Gizarte-prozesua deitzen zion ikasle batek hizkuntza bat ikasteko, euskaltegi, ikastetxe edo beste edozein ikasketa gunetik kanpo nahitaezkoa duen prozesu osagarriari. Lagunartean dela, familian dela, lantokian dela... hizkuntza entzun eta hitz egiteko eremuak izateaz ari zen, ikasitakoa finkatu eta aberasten joateko; baina prozesu hori zehaztu gabe daukagula zioen, ez dakigula gizarte-prozesu horrek noiz hasi eta amaitu beharko lukeen, zenbat ordu eskatzen dituen, zein erritmo...

— Malores Etxeberria

Zilegi eskolen esperientzia azaldu digu Maloresek gipuzkoaeuskara.net-en: Zilegi eskolak.

Pentsatzeko moduko galdera datorkit: ikas-prozesu eta gizarte-prozesu horiek  horrela bereiztu beharko genituzke?

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Tandem ikaskuntzaz

Enric Serrak artikulu sorta utzi digu uda honetan Tandem ikaskuntzaren inguruan. 6 artikuluko sorta El Aprendizaje Autónomo de Lenguas en Tándem liburuaren iruzkinetik hasita.

Liburu horren pasarte batzuk Google Books-en aurkitu daitezke.


 

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Arraunean eta ikasten

“Niri kirola egiteaz gain, lagunak ezagutu eta euskaraz ikasteko ere balio izan dit». Arraun taldean denek euskaraz egiten omen dute, eta nahi eta nahi ez, azkenenean ikasi egiten duzu. Euskara ikasteko gaitza dela kexatu den arren, ikasteko erarik onena benetan nahi izatea omen da. «Ontzian gaudenean euskaraz egiten dute gehienek. Patroiak euskaraz egiten du, euskaraz animatzen dugu elkar. Nikanor eta Elu dira zarata gehien ateratzen dutenak. Eluk irratia dirudi arraunean ari denean. Eta nik gauza batzuk ulertzen dizkiot, gero eta gehiago».”

— Rene Thiare (arraunlaria)

Senegaletik etorri zen Rene eta arraunean hasita euskara ikasten joan da.

Rene Thiare (Gaur8)

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikasleak bertsotan: ikas-esperientzia Iruñean

Aspaldian entzun genuen zerbait Ainhoa Aranburuk Iruñeko Hizkuntza Eskolan burutu nahi zuen esperientziaz, bertsoa eta bertsolaritza euskara ikasteko prozesuaren euskarri gisa erabili.

Aste honetako Argian erreportajea ekarri dute Ainhoaren esperientziaz, eta bistan da bertsogintza-klaseak baino askoz gehiago egon dela tartean. Ikuaspegi didaktikotik ondo antolatutako esperientzea dela argi geratu da, eta emaitzak ere parekoak. Euskara ikastea beste arlo eta esperientzia batzuetara zabaltzeko erreferentzia izan daiteke hau duda barik.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Berbalaguna mugetatik harago

Bizkaiko Mendebaldeko mintza-praktika taldeek hedatzen jarraitzen dute, hainbesteraino non Euskal Herriko mugatik mendebaldera joan diren.

5
Batez bestekoa: 5 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Mintzakide Bilbo, erreportaia

Duela hilabete pare bat Bilbon martxan jarri zen Mintzakide programari buruzko erreportaia.

Orduan bezala, jarraitzen da Kataluniatik inportatutako ekimena dela esaten.

1
Batez bestekoa: 1 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Mintza eguna 2009

Gasteizen ekainaren 6an.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez